Manifestua: Langileak elkarturik birusaren eta osasunaren pribatizazioaren aurka

Deskargatu manifestua eta logoak.

Osakidetzako langile guztiei:

Datozen urteetan ondorio historikoak izango dituen uneak bizitzen ari gara. Koronabirusaren krisia inflexio puntu erradikala izaten ari da. Hasteko, milaka gaixoren heriotza eragiten ari da munduan, eta horietako gehien-gehienak osasun baliabide faltagatik gertatuko dira. Halaber, gainean dugu milaka kaleratze, enpresen itxiera eta ekonomiaren depresio globalaren mehatxua. 

Osasun publikoa kolapsatua dago. Osasun-sistemako langileok, bai Euskadin, bai gainerako lurraldeetan, gure osasunarentzat eta osasun publikoarentzat benetan arriskutsuak diren baldintza prekarioetan lan egitera joaten ari gara. Osasun-alerta aktibatu eta hainbat egunetara, askok oraindik ez daukagu eskuzorrorik, maskararik edo xaboi desinfektatzailerik kutsaduratik babesteko. Horri telefono bidezko arretaren kolapsoa gehitu behar zaio, pazienteekin komunikatzeko gure telefono pertsonalak erabiltzera behartzen gaituztelarik.

Egoera horrek guztiak agerian uzten du kalitatezko osasun-sistema publikoaren sare bakarra behar dugula. Baina osasun publikoari egindako murrizketek eta pribatuaren finantziazioa hedatzearen ondorioek emaitza benetan lazgarria utzi dute. PNV-PSEren Eusko Jaurlaritzaren politikek, Gobernu zentralak bezala, hamarkadatan zehar osasunaren negozioa sustatu dute. Orain, pandemiarekin inoiz baino nabarmenago geratzen da politika horiek ez dituztela bermatzen oinarrian ere gure osasuna eta bizitzak. Estatu mailan, modu lotsagarrian, presidenteak krisi honekin norbanakoaren erantzukizuna eskatzen du kutsadurak saihesteko, baina ez ditu oinarrizko bitartekoak jartzen diagnostikoak garaiz eta eraginkor egiteko ere. Bestalde, Estatuaren onuradun nagusiei, bankari eta enpresaburu handiei, borondate ona eskatzen die, hartu diren neurriei esker kaleratuko dituzten milaka langileak berriz ere kontrata ditzaten. Era berean, krisiak irauten duen bitartean, enpresek ez dituztela zertan gizarte segurantzako kuotak ordaindu dekretatu da. Agintari sindikalek, estatu mailan, baina baita euskal gehiengo sindikalak ere, patronalaren xantairen aurka egin behar dute, aurrekaririk gabeko murrizketa eta familia langileen bizi-baldintza oinarrizkoenei eraso egiteko atea irekitzen ari baitira. Osasun arloan lan egiten dugunok ondo dakigu horrek zer dakarren: elikadura okerragoa, higiene okerragoa, hedapen biriko handiagoa.

Astelehenean bertan, garraio publikoaren maiztasuna murriztu egin zen, eta horrek lanera joatera behartuta zeuden pertsonen pilaketa ekarri zuen, eta ziurrenik pandemia zabaltzea ere bai. Hurrengo egunean presio sozialaren ondorioz atzera egin behar izan zuten, eta ohiko maiztasunera itzuli.

Pazienteak kiroldegietan biltzen ari dira, murrizketen eta pribatizazioaren ondorioz unitateak eta planta osoak itxirik dauden bitartean, hala nola, hotelak etab. Premiazkoa eta beharrezkoa da herritarren interes orokorrak gutxi batzuen interesen gainetik jartzea eta osasun pribatuaren baliabideak publikoaren eskura jartzea. Funtsezkoa da enpresaburu bakar batek ere ez ateratzea mozkinik testuinguru honetatik eta osasun publikoko eta pribatuko langileentzat soldata osoa ziurtatzea. Ez dugu zertan ordaindu krisi honen kostua.

Idatzi hau sareetan zabaltzeko deia egiten dugu. Krisi biral honen aurrean, biralizatu ditzagun gure kideak. Antolatuak indartsuagoak gara, eta ziur gure agintariek baino hobeto geldituko dugula krisi hau. Herritarrek txalotu egiten gaituzte gure lan nekaezinagatik. Eredua emateko eta erantzun kolektibo bat antolatzeko unea da. Horregatik animatzen zaitugu manifestu hau zure zentroan eta zure kontaktuen artean zabaltzera eta zure ideiak, galderak, iritziak, bideoak, zentroan duzuen esperientzia zabaltzera, etab. Ospitale guztietan batzordeetan antolatzea da gure helburua eta elkarren artean koordinatzea, osasun-arloko profesional gisa erakunde publikoei beharrezkoak diren neurri guztiak exijitzeko interes ekonomiko pribatuen aurrean.

Horretarako, helbide elektroniko hau bidaltzen dizugu harremanetan jartzeko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

MANIFIESTO: TRABAJADORAS Y TRABAJADORES UNIDOS CONTRA EL VIRUS Y LA PRIVATIZACIÓN DE LA SANIDAD

A todos los trabajadores de Osakidetza:

Estamos viviendo un momento con consecuencias históricas para la época actual. La crisis del coronavirus ha supuesto un antes y un después. En un primer impacto puede suponer la muerte de miles de pacientes en el mundo, y la aplastante mayoría de ellas van a ocurrir por la falta de recursos sanitarios. Además, se avecinan miles de despidos, cierre de empresas, depresión global de la economía.

La sanidad pública se desborda. Los trabajadores del sistema sanitario, tanto en Euskadi como en el resto de los territorios, estamos acudiendo a trabajar en condiciones precarias que suponen un peligro para nuestra salud y la salud pública. Trascurridos varios días desde la activación de la alerta sanitaria, muchos aún no disponemos de guantes, mascarillas o geles para protegernos del contagio. A ello se suma el colapso de la atención telefónica, viéndonos en la necesidad de utilizar nuestros teléfonos personales para comunicarnos con los pacientes.

Toda esta situación pone en evidencia la necesidad de una red única del sistema sanitario público de calidad. Sin embargo, años de recortes en sanidad pública y aumento de la financiación de la privada, el resultado es deplorable. Las políticas del Gobierno Vasco del PNV-PSE, como el Gobierno central, han fomentado durante décadas el negocio sanitario, y con la pandemia se pone de relieve más que nunca que estas políticas no garantizan nuestra salud y nuestras vidas.  A nivel estatal, de forma bochornosa, el presidente apela a la responsabilidad individual con esta crisis para evitar los contagios, pero no pone ni los medios más básicos para el diagnóstico efectivo a tiempo. Por otro lado, también apela a la responsabilidad de los principales beneficiarios del estado, la banca y los grandes empresarios para que amablemente vuelvan a contratar a los miles de trabajadores que van a ser despedidos gracias a las medidas que se han tomado y se ha decretado que las empresas dejen de pagar las cuotas a la seguridad social mientras dure la crisis. Los principales dirigentes sindicales, a nivel estatal pero también la mayoría sindical vasca, deben rechazar el chantaje de la patronal que abre la puerta a aplicar recortes de una magnitud sin precedentes y ataques a las condiciones de vida más básicas de las familias trabajadoras. Los que trabajamos en el ámbito sanitario conocemos lo que esto puede suponer: peor alimentación, peor higiene, mayor expansión vírica.

El mismo lunes, se disminuyó la frecuencia de transporte público, lo cual supuso un hacinamiento de personas obligadas a ir a trabajar y una extensión, seguro mayor, de la pandemia. El día siguiente debido a la presión social tuvieron que retroceder y volver a la frecuencia habitual de las líneas.

Se están concentrando a los pacientes en polideportivos mientras unidades y plantas enteras de hospitales están cerradas por los recortes y la privatización además de hoteles, etc. Hay que anteponer los intereses generales de la ciudadanía a los de unos pocos, así como que se pongan los recursos de la sanidad privada a disposición de la pública, y es fundamental que se garantice que ningún empresario se lucre con este contexto y se asegure el salario íntegro para trabajadores de la sanidad pública y privada. No tenemos por qué pagar con el coste de esta crisis.

Hacemos mediante este escrito un llamado a la difusión por las redes. Frente a esta crisis viral, viralicemos a nuestras compañeras y compañeros. Organizados somos más fuertes y seguro que detendremos mejor que nuestros gobernantes esta crisis. La población nos aplaude en reconocimiento a nuestra incansable labor. Es momento de estar a la altura y organizar una respuesta colectiva. Por eso te animamos a que difundas en tu centro y con tus contactos este manifiesto y aportes tus ideas, preguntas, comentarios, vídeos con los que difundir tu experiencia personal en tu centro, etc. Queremos organizarnos en comités en todos los centros y coordinarnos entre todos para exigir como profesionales sanitarios a las instituciones públicas todas las medidas necesarias frente a los intereses económicos privados.

Aportamos para ello el siguiente correo electrónico para poder ponernos en contacto: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

banner altsasu

banner altsasu

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.