Covid-19aren pandemia modu gordinenean erakusten ari da sistema horren benetako aurpegia. Mundu osoan milioika pertsona babesik gabe daude koronabirusaren hedapenaren aurrean, gobernuen politika kapitalistek osasun-sistemetan eta gizarte-zerbitzuetan egin duten sarraskia dela eta. Finantza erakunde handien diktadurak gupidarik gabe gobernatzen du mundua, ondorio benetan lazgarriak utziz. Osasun-krisiari langile klasearen bizkar gainean ezarri nahi duten hondamendi ekonomikoa gehitu behar zaio, Gobernuek enpresarien irabaziak babesteko milioikako erreskate paketeak onartzen dituzten bitartean.

Klase agintariak errezeta bakarra du krisi ekonomiko honetatik ateratzeko. Gerra deklaratu digute langile klaseari. Gaur inoiz baino gehiago eskatzen zaigu gure bizitzak eta enpleguak sakrifika ditzagun kapitalaren irabazien aldare aurrean.

Nahiz eta egun gizarteak inoizko baliabide material, teknologiko eta zientifiko handienak eduki, horiek pobrezia, langabezia, miseria eta gosea ezabatzeko erabili beharrean, errealitatea justu kontrakoa da. Esperientziak erakusten digu ezinezkoa dela kapitalismo berri eta gizatiarrago bat sortzea eta hori lortzeko saiakera oro porrotik handienera kondenatuta dagoela.

Modu bakarra dago amildegira garamatzan basakeria horri aurre egiteko: iraultza sozialistaren alde borrokatuko duen alternatiba indarrez altxatzea, finantza botereek eta monopolio handiek kontzentratzen duten aberastasun guztia desjabetzea, eta langile klasearen kontrol demokratikoaren baitan sozializatzea. Ekonomia planifikatu eta sozialista gai litzake baliabide nahikoekin aurre egiteko osasun-hondamendiari, eta gizakion beharrak asetzeko baldintza duinak bermatuz denei, datozen belaunaldiei eta baita gure ekosistemari ere. Mundu berri baten eraikuntzari ekiteko ordua da. Ez dugu kapitalaren onurarako beldurturik jazarturik eta alienaturik bizi nahi.

Horretarako beharrezkoa da langile mugimenduan sustraiak dituen alderdi iraultzaile bat eraikitzea, gazteriaren artean, ideia horiek fronte guztietan defendatuko dituena. Horixe da Ezker Iraultzaileak egiten ari garena eta azken 14 urteetan etenik gabe argitaratu ditugun Euskal Herri Sozialistaren orrien bidez defendatu duguna. Une honetan, pandemiak eragindako zailtasun guztien aurrean, Euskal Herri Sozialistaren bertsio digitala mantentzen dugu.

Ezker Iraultzailea bezalako alderdi borrokalari bat eraikitzeak konpromiso militantea, sakrifizioa eta ahalegina eskatzen du. Oso ondo dakigu gure independentzia politikoa bermatu ahal izango dugula soilik gure independentzia ekonomikoa bermatzen badugu.
Badakigu krisiak gogor kolpatzen duela gure klasea, baina erakunde iraultzaile batek ezinbestean gure klasearen sostengu kontziente eta militanteari eutsi behar dio. Kapitalismoaren historiako krisirik handiena izango denaren testuinguruan, langile klasearen aurkako erasoaldi basati batean, babes hori inoiz baino beharrezkoagoa da.

Horregatik, dei egiten dizuegu basakeria kapitalista honi amaiera emateko beharra sentitzen eta partekatzen duzuen guztioi, zuen babes ekonomikoa ematera eta Ezker Iraultzailean afiliatzera.

Ekarpena diru sarrera batekin egin daiteke gure kontuan: ES05 3035 0156 83 1561023721 (Laboral Kutxa, Euskal Herria Sozialista) edo bizum bidez 629 724 830 zenbakian, eta afiliatu webgunearen bidez edo gure telefonoetara deituz.

Antolatzeko eta borrokarako garaia da!