Beste behin, masen borrokaren bitartez sortutako indar iraultzailea gerarazia izan da hauek “ordezkatzen” dituzten alderdiei esker, erregea eta inperialismoaren onerako

Gyanedra Nepalgo erregearen aldarria, Ordezkarien Ganbera berriro irekiz, gogoz hartua izan zen Nepalgo kaleetan protestan aritu ziren guzti haien aldetik. Hala ere, esan behar da gertaera hau garaipen partzial bat izan dela. Egiazko alderdi marxista bat mugimenduaren buru jarri izan bazen parlamentuaren errestaurazio xinpletik haratago joan ahal izango zitzatekeen. Kapitalismoarekin amaitzeko baldintza guztiak zeuden, amaieraraino iristeko modukoak, baina Trotskyk esan bezala, “gizateriaren krisia proletalgoaren zuzendaritzaren krisira mugatzen da”, eta Nepalen ere, zuzendaritza baten faltan, parlamentarismoaren “konponbidea” jasan beharko dute protestan aritu diren masek, hots, konponbidea hutsala izango da.

Beste behin, masen borrokaren bitartez sortutako indar iraultzailea gerarazia izan da hauek “ordezkatzen” dituzten alderdiei esker, erregea eta inperialismoaren onerako

Gyanedra Nepalgo erregearen aldarria, Ordezkarien Ganbera berriro irekiz, gogoz hartua izan zen Nepalgo kaleetan protestan aritu ziren guzti haien aldetik. Hala ere, esan behar da gertaera hau garaipen partzial bat izan dela. Egiazko alderdi marxista bat mugimenduaren buru jarri izan bazen parlamentuaren errestaurazio xinpletik haratago joan ahal izango zitzatekeen. Kapitalismoarekin amaitzeko baldintza guztiak zeuden, amaieraraino iristeko modukoak, baina Trotskyk esan bezala, “gizateriaren krisia proletalgoaren zuzendaritzaren krisira mugatzen da”, eta Nepalen ere, zuzendaritza baten faltan, parlamentarismoaren “konponbidea” jasan beharko dute protestan aritu diren masek, hots, konponbidea hutsala izango da.

Egoera puntu kritikoan zela Erregeak bi irteera zituen: erortzeko arriskua jasan edota kontzesioak egin. Beste aldetik, 7 alderdien aliantza (SPA) zegoen, eta hauek berriz kontzesio horiek noiz egingo zain zeuden mobilizazioak deskonbokatzeko, monarkiari baino beldur handiagoa baitiote masei. Erregeak Ganberaren berrezarpena agindu bezain laster, SPA kalera irten zen “Herri mugimenduaren garaipena” aldarrikatuz. Honela, Erregea tronuan mantentzea lortu zuten parasito monarka hau bertatik kentzekotan ziren masak gehiago haserretu baino lehen.

Aste bete lehenago, Erregeak telebistan azaldu eta inori ezer eskeintzen ez zion eskeintza bat egin ostean, Nepalgo Kongresuko Alderdiak (NC, SPAko lehen indarra) errefusatu egin behar izan zuen herriaren aurrean traidoretzat ez azaltzeko. Orduan, Estatu Batuetako enbaxadoreak eta Lehen Ministro Indiarrak esku hartu behar izan zuten Erregeari presioa egiteko. Erabat urduri eta etsiturik zeuden akordioren batetara iristeko eta azkenean Erregeak pausua ematea lortu zuten. Harrigaria zen Txinagatik hain laguntza txikia jasotzea eta beste aldetik botere inperialista guztien presioa jasatea mugimendua gelditzeko, beronen kontrola SPA aliantza galtzen ari baitzen. Bere burua isolaturik ikusita eta lepoa salbatzeko modu bakarra kontzesioren bat egitea zela ulertuta, SPArekin akordio batetara iritsi zen, hauek ere masak gelditzearen aldeko baitziren.

 

NORK SALBATU DU ERREGEA?

Enbaxadore estatubatuarraren hitzak hauek izan ziren: “Berrezarritako parlamentuak zenbait erronka ditu ondorengo aste eta hilabeteetarako. Beste aukeren artean, gorte konstituziogile baten eraketa dago. Hau bizitza politiko ofizialean sartzeko modu ona bilaka daiteke eta baita Nepalgo arazoak modu baketsuan eztabaidatzeko hastekoa ere, baina hauteskundeetan modu irekian parte hartzeko matxinatuek armak utzi behar dituzte eta indarkeriari uko egin. Nepalgo herriak ez du gutxiago merezi”. Antzekotasunak aurki ditzakegu Palestinako egoerarekin, inperialismoa, politika bera mantenduz,  Al-Fatah eta OLP konbentzitzen saiatu baita. Baina ikus dezakegun bezala, Ekialde Hurbileko konponbide errealista Hamasen garaipenarekin amaitu da eta kale itxi batean sartu. Izan ere, ezin da mundu guztia gustura eduki, gizarteko kontraesanen handitzea halako mailetaraino iristen denean.

Maoistek azkartasunez erantzun dute. Nepalgo Alderdi Komunistak (maoista) hiru hilabeteko su etena oharrarazi du. Era honetara prozesu demokratikorako subjetu izateko aukera ikusten dute. Hau, izatez, ez da desegokia. Baina beranduegi dator, eta maoisten nahia langileak mobilizatu eta zuzentzea eta erregimena botatzeko greba orokorrerako deialdi bat egitea izan bazen, bizitza politikoan sartzea erabaki zuzena izango zen; hau, tamalez, ez da beraien asmoa ordea. Masek boterea hartzeko, batetik, edota errepublika burges bat ezartzeko aukera, bestetik, izan bazuten, lehenengoa aukeratuko zuten. Pratxanda NAK-Mko buruzagiak, su etenaren helburua asanblada konstituziogilearen eta errepublika burgesaren alde borrokatzekoa zela adierazi zuen bere adierazpen batean. Duela urte gutxi maoistek boterea hartzeko fase estrategikoari buruz hitz egiten zuten, orain asanblada konstituziogile bat bultzatzen dute. Argi dago, beraz, maoistak ez zirela masak euren helburuetara gidatzeko alderdia.

Badirudi, burgesia erortzekotan dagoen munduko zoko guztietan, asanblada konstituziogilea defendatuko duten figura politikoak sortzen ari direla. Boliviako altxamenduen ostean, ezkerreko sektore askok egin zuten asanbladaren aldeko deia. Baina konponbide hau, kapitalismoaren biziraupenean lagun dezakeena, eramangarria al da masen arazoekin amaitzeko, eta kasu honetan, Nepalgo masen onurarako?

Herrialde honek, 2005eko otsailean, Erregeak antolatutako estatu kolpe bat jasan zuen, Gorteen disoluzioarekin, 1990ean mugimendu iraultzaile batek ezarritako sistema parlamentarioarekin amaituz. Baldintza hauetan, zer lor dezake asanblada konstituziogileak? Errepublika bat, esango luke NAK-Mk, eta aurrera pausu bat litzateke, baina auzi garrantzitsu bat ahazten du. Inperialismoaren garai honetan langile klasea da, nekazariekin aliaturik, herrialdea aurrera eramateko gai den bakarra, eta ez burgesia, bere paper aurrerakoi historikoa galdu baitu. Historiak erakutsi du Presidente burges bat Errege baten ordez ezartzea ez dela inolako konponbidea gizarte erlazio semifeudalak mantentzen dituen herri batentzat.

 

ZUZENDARITZA FALTA

7 alderdien aliantzako burgesek, demokraziaren aldeko borroka kaleetara igaro ez dadin zaintzen duten horiek, ezin dute sinetsi zer zorte izan duten. Gertatu dena, izan zitekeen emaitzarik onena izan da beraientzat, borroken garaiean erabat isolaturik mantendu baitziren. Surya Bahadur Thapa buruzagi burgesak egindako deialdi batean pazientziaz lanean jarrai zezaten eskatzen zien masei, Nepalgo arazoekin amaitzeko. Horixe bera da politiko burgesek beti eskatzen digutena, Nepal izan edo Boli Kosta izan.

Maoistak kexu dira beraiek errepublikatxo bat eta bizitza politikoan parte hartzea besterik nahi ez dutelarik, Erregearekin hau ia ezinezkoa delako. Orain, Erregea tronuan dela, prozesu “demokratikoan” parte aktiboa hartzeko ateak ireki zaizkie. Egoera ezegonkor honek iraungo du, baina ez kalean, masak indartsuak diren lekuan, baizik eta burgesia, inperialistak eta gerrillako kideak bilduko dituen negoziazio mahai batean. Inperialismo indiarrak eta estatubatuarrak, interesatu handienek, guerrilla ezabaturik ikusi nahi dute, honek guerrilla hori “bake prozesuan” sartzea eskatzen badu ere.

Honela bada, monarkiarekin amai izan zezakeen mugimendu bat SPA aliantzak deskarrilatua izan da, Erregearen biziraupena bermatuz. Bestalde, masek emaitza garaipen moduan ikusten dute, mugimenduak Erregea kontzesioetara bultzatu duela ikusten dute. Masek ordea kapitalismoa pairatzen jarraituko dute honek irauten duen bitartean; ez da beren egunerokotasunean hobetze materialik emango, Erregearekin edo hura gabe. Hori gutxi balitz, Erregeak lehengo arazoekin jarraitzen du ordea. Gerrilla bere aukeraren zain dago, krisi ekonomikoa ez da amaitu, bere irudia zikindua da jada, eta inperialismoak ez luke erreparorik izango bera paretik kentzeko mobilizazioen arrazoi bilakatzen bada berriro ere. Mugimenduaren indarra zatitu den une honetan, Erregeak aldi batean arnas pixkat hartzeko aukera du ordea.

Katmanduko eta Nepalgo masa guztiek ez dituzte pasibitatez ikusiko eurei bizkar emanez sinatuko diren akordioak. Masek berriro ere argi utzi dute zertarako gai diren. Gertakari hauek, gutxien garaturiko lekuetan ere langile klasea zertaraino iristeko gai den erakutsi dute. Zuzenduko zituen norbait falta zen ordea. Eta datozen urteetan ikasgaiak aterako dituzte, ikusiko baitute beraien bizi baldintzek berdin jarraitzen dutela, kapitalismo barnean ezin direla euren interesak defendatu, burgesiarenekin kontraesanean baitator. Eta beste zerbait ere ikasiko dute, beraien bizi baldintzak hobetzeko modu bakarra erregimena iraultzea dela eta ez burgesiarekin negoziazio mahai bat osatzea, burgesiak ez baititu bere interesak modu baketsuan galtzen utziko. Nepalgo ikasgai hauek benetan baliagarri izango ditzake bai munduko eta Euskal Herriko langileriak eta gazteriak etorkizuneko borroketarako.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.