Jarraipen masiboa Portugalgo greba orokorrak
Pasa den azaroaren 24an bi sindikatu handienek, CGTP komunistak eta UGT sozialistak, deitutako greba orokorra babestu zuten modu masiboan Portugalgo langileek. Azken 23 urteetako parte hartzerik handiena izan zuen grebak, lau langiletik hiruk babestu zuten eta egun batez herrialdeko aktibitate ekonomikoa gelditzea lortu zuten.