AEBen kanpo politika potentzia inperialista bezala duten paperak baldintzatzen du. Obamak, baldintza objektiboengatik, inperialismo iparamerikarraren esku-hartzea moldatu behar izan duen arren, ez du norabidea aldatu. Inperialismoa esatean, gizarteko beste sektore guztien gaineko kontrola duten banku handien botere monopolikoaz eta nazio kapitalista boteretsuen eragin mailaren araberako munduaren zatiketaz ari gara.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, eta batez ere, SESBen kolapsoaren ondoren, AEBk izan dira nazio inperialista boteretsuena eta munduko superpotentzia bakarra. Azpigaratutako edo “Hirugarren munduko” ia nazio guztien historia modernoa, zuzenki edo zeharka, inperialismoaren hainbat politikarekin lotzen da: ekonomikoarekin, politikoarekin eta militarrarekin, merkatu askearen bidezko tratuekin, ezkutuko ekintzekin, Estatu kolpeekin, botere gerrekin edota inbasio irekiekin.
Giza garapenerako erlatiboki aurrerakoia izan zitekeen kapitalismoaren fasea aspaldi amaitu zen. Gaur egun, AEBk mendiaren tontorrean daude eta ez dute bere tokia utzi nahi, mendia errotik usteltzen ari bada ere. Honek kontraesanak gero eta gehiago eta gero eta azkarrago pilatzeko bakarrik balio du. Pitzadurak azaltzen ari dira inperialisten eremu guztietan. Hain zuzen ere, egoera honetantxe metodo zuzenenak osatzeko diplomazia beharrezkoa da. Hor sartzen da Obama.
Pitzadura ikusgarriak ari dira irekitzen Ekialde Hurbilean. Obamak, baldintza objektiboengatik, inperialismo iparamerikarraren esku-hartzea moldatu behar izan duen arren, ez du norabidea aldatu. Momentuz, bere adorea ahultasun objektiboak “politika aldaketa” batekin aurkeztean datza, baina benetako politika modu adierazgarrian aldatu gabe. Sei urte pasa dira Irakeko inbasiotik eta ondorengo okupaziotik. Ekainaren amaiera aldera tropa iparamerikarrak Irakeko hiri nagusietatik atera baziren ere, okupazioak jarraitu egiten du. Nahiz eta errepublikarrek garrasi egin Obamak Irakerako zuen planaren aurka, Obamak Ekialde Hurbilean duen posizio militar eta politikoak antzekoa izaten jarraitzen du. Atzera egin behar izan du taktikoki pixka batez, azken urteetan galdutako eremua birkonkistatzeko helburuarekin.
Agintean formalki gobernu irakiarra badago ere, AEBk oraindik berrogeita hamar mila tropa dituzte bertan. Maiatza hasieran, Patraeus Jeneralak iragarri zuen Ejertzitoko eta Marinako hamar unitate izango zituztela Irak eta Afganistanen hamarkada batez.
Iraken dauden tropa estatubatuarren gutxitzeari publizitate handia eman bazaio ere, ez dute ezer aipatzen herrialdean 133 mila kide inguruz osatutako ejertzito mertzenario pribatuei buruz. Ekaineko Pentagonoko albiste batek erakusten digu Obamaren presidentzia garaian % 23 hazi dela Irakeko Defentsa Sailarentzat lan egiten duten “Segurtasun Pribatuko Kontratista” kopurua eta % 29 Afganistanen. Informe honek Defentsa Saileko kontratistak aipatzen zituen eta ez beste agentzietakoak, adibidez Estatu Sailekoak. “Honek esan nahi du segurtasun indibidualaren kontratista kopurua askoz handiagoa izan daitekeela, baita hedatzeko helburua dagoela ere”, Jeremy Scahillek azaldu zuen bezala. Blackwater kasua (orain Xe deitua), Irakeko segurtasun pribatuko kontratista nagusiaren kasua hain zuzen, publiko egin zuena izan zen Scahill.
Petrolio enpresa pribatuekin sinatu diren kontratuak gerrak sortutako suntsiketa ordaintzeko eta herrialdearen subiranotasuna guztiz saldu ez dutenaren itxura egiteko dira, baina gobernu irakiarra bere “independentzia” erakustetik urruti dago. Beste hitz batzuetan esanda, Irakeko baliabide naturalak saltzeagatik lortzen duten prezioa kontrolatzen saiatzen ari dira.
Masa irakiarrei dagokienez, gerrak ez du ezer konpondu. Saddam ez dago, baina herrialdea hondamendian dago. Ehunka milaka bizitza suntsitu dira. Milioika pertsonen aurpegia duen pobrezia kalkula ezina da. Aurrera egiteko bide bakarra langile masen borrokak herrialdean dauden beste borrokekin elkartzea da. Ekialde Hurbilean dagoen inperialismoaren presentzia mehatxu bat da denentzat eta mundu osoarentzat. Azkenean, borroka honek sozialismora eboluzionatu beharko du, honek bakarrik ekar lezake Ekialde Hurbilera bakea eta ugaritasuna, ekoizpen plan benetan demokratiko baten bitartez, bertako baliabide garrantzitsu eta baliotsuak erabilita eskualdearen itotzea ekarri duen miseria eta pobreziarekin amaituko duten programa masiboak garatzeko.
Irakeko gerraren aurretik, Afganistango okupazioa zegoen, non egoera ez den hobea. Hemen ez dago erretiratzeko asmo baten aurreikuspenik ere. Klase dominatzaile estatubatuarraren bi hegalak ados daude Afganistango okupazioarekin. 2009ko otsailean esan zen AEBk bi base militar handi eraikiko zituztela Afganistango hegoaldean.
Persiar Golkoan, Kaspio itsasoan eta Asia Erdialdean dauden petrolio baliabide erraldoiak eta Errusiarekiko, Txinarekiko eta Indiarekiko hazten ari den konpetentziak direla eta, AEBk Asia Erdialdean presentzia militarra ziurtatu nahi dute.
Inperialismo errusiarra biziki kexatu da bere eragin esparrutik gertu finkatu dutelako AEBk bere base iraunkorra eta beste hainbat azpiegitura. Txinak ere, Afganistanekin luzerako akordio mesedegarriak ezarri ditu Ekialde Hurbilean duen eragina ziurtatzeko. Ekainean, Obamak Pakistanen diru-hazkunde militarra aurreikusten duen gerra dekretu osagarri bat sinatu zuen $103 milardo baino gehiagoren truke. AEBko eta Pakistango korporazioen arteko harreman komertzialentzat mesedegarri diren konponbide gehiago ere bidean daude.
Pakistanengana hurbiltzeko jarrera hau Benazir Bhuttoren hilketa ondorengo “B Plan” moduko bat da. Baina erasoetan gero eta zibil gehiago hiltzen direnez, Pakistanen babesa gutxitzen ari da. Bere kontrolpean mantentzeko, beharrezko bada, AEBk AlQaeda eta Talibanak erabiliko dituzte aitzakia bezala Pakistanen esku-hartzeko.
Irango gertakari iraultzaileek ere erabat larritzen dituzte Obama eta inperialista estatubatuarrak. Hauteskunde ondoko mobilizazioekiko erreakzioa honen adierazpen bat da. Irango erregimena aldatzearen aldeko politika bat badute ere, inperialistek ondo asko dakite behetik antolatutako masen benetako mugimendu bat Ekialde Hurbil osora zabal litekeela eta hau beren interesekin kontrajartzen da. Ikasgai hau Latinoamerikan ondo ikasi dute. Obama beharrezkoa dena baino kontu gehiagorekin dabil eskualdeko oreka ez hausteko. Baina hamarkadetan zehar pilatzen joan diren kontraesanak itzaltzeko bere saiakerak erakutsiko dute alferrikakoak direla saiakera horiek.
Bai Errusiak eta bai Txinak Iranen duten eragina areagotu dute, Iran Shangaiko Kooperazio Erakundean sartzeko kandidatu izan zen, NATOren zati balitz bezala aritzen den erakundea eta 2005ean AEBko behatzaile statusa errefusatu zuen erakundea.
Honek eragindako aldaketa izan zen Obamak Turkia aurten bisitatzea aurreratu zuena, “Terrorismoari Gerra” egiteko babes gehiago lortzeko “helburuarekin”. AEBen eta Turkiaren arteko harremanak tinka larrian egon dira Irakeko Gerra hasi zenetik. Hala ere, Turkiak eskualdeko base estatubatuar handiena du eta bere botere militarra du, baita gaitasun nuklearrarena ere. Munduko eskualde garrantzitsu batean kokapen estrategiko bat mantendu nahian, jokalari handi guztiek, bai europarrek eta bai amerikarrek, bai irandarrek eta bai errusiarrek eta bai txinatarrek, kortejatzen dute. Honek azaltzen du azken hamarkadetako krisi ekonomiko handienaren erdian, zergatik hartu zuen Obamak garrantzi handikotzat Turkiara bisita egitea.
Kapitalismoaren mundu mailako krisi honek eragin handia du mundu osoan. Ez dago Ekialde Hurbilean, Israeletik Egiptora, Jordaniatik Iranera, erregimen egonkor bat bera ere. Eguneroko kontua da munduko indar balantzaren aldaketa bortitza. Marxiston eginbeharra da prest egotea eta gertaeren garapenak ez oharkabean harrapatzea. Irango azken gertakariak adibide dira. Era berean, Egipto eta Marokora begira egon behar dugu.
Obama eta bere administrazioa ahal den guztia egiten ari dira indarrean dagoen sistemarekin jarraitzeko. Azken batean, langile klase estatubatuarraren betebeharra da etxean kapitalismoari eta kanpoan inperialismoari amaiera ematea. Hau ez da eslogan bat edo “ideia on bat”, baizik eta, zentzu oso erreal batean, gizateriarentzat aurrera doan bide bakarra. Benetan behar dugun “politika aldaketa” klase dominatzailearen aldaketa da. Klase kapitalista dagoeneko ez da gai gizateria gidatzeko; beraz, langile klasea da hau egin dezakeen bakarra. Inperialismoaren eta bankaren agintearen amaieraren alde! Ekialde Hurbileko eta munduko herrien Federazio Sozialista!