Estatu Frantziarrean 1968 urtea hastean, 10 urte beteak  zituen De Gaulleren erregimenak eta ezkertiar erakundeek eta sindikatuek ez zituzten beren perspektibetan mobilizazio orokorrak, are gutxiago iraultza baten aukera, ikusten. Zetorkienaren antzik ere ez zuten.

Gerra ondorengo igoera ekonomikoa zela eta, burgesia harriduraz betea eta fidakor  zegoen. Norman Macraek 1968ko maiatzean bertan, honakoa adierazi zuen The Economisten: “...Frantziaren abantaila handia Kanalaren beste aldeko bere bizilagunarekiko: bere sindikatuak era negargarri batean ahulak direla ”.

Une iraultzaileak oso bereziak dira. Langile klasea, bere bizitza osoan zehar, nahiz eta bere bizi kalitatea hobetzeko borrokatzen duen, ez du sistema bere osotasunean zalantzan jartzen. Hala ere, gauzen ordenarekiko duten azaleko lasaitasun edo konformismoa, langileek eta gazteriak bere ondorio propioak ateratzeko balioko dien esperientzia metatzen dute. Bai burgesiaren analisten eta bai langile mugimenduaren ekintzaileen sektorean, joera zehatz bat dago, arrazoi desberdinak direla medio, langile agintarien jarrera mekanikoki langile klasean dagoen giroarekin identifikatzeko. Langileek eraso bati segituan erantzun ez izanak edo beren ordezkariek burgesiarekin haien interesentzat kaltegarriak diren itunak sinatzea baimentzea inongo erreakzio azkarrik gabe, horrek ez du esan nahi langileak gustura edo alde daudenik. Agintari hauen politikak eragiten duen kamusada dela eta erakunde hauetara masiboki ez afiliatzeak, horrek ere ez du esan nahi borrokaren ideia laga dutenik. Ordua iristean abian jarriko dira, beren erakundeak boterea hartzeari aurre egiteko gai izango diren itxaron gabe edota beren agintariek programa egokia babesten duten ala ez pentsatu gabe.

 

Gazteria lehena da kalera irteten

 

Beste esperientzia iraultzaileetan bezala, gazteria izan zen Estatu Frantziarraren kontraesanak agerian azkarren azaldu zituenak. Martxoaren 22an hasi ziren lehenengo protesta ekintzak, Nanterreko unibertsitatean, Vietnamgoekin solidaritatean zegoen komite bateko ikasle batzuen alde, izan ere, leherketekin egindako atentatuez akusaturik, atxilotu egin baitzituzten. Erantzun moduan, unibertsitatea okupatu zuten. Gobernu frantziarrak ordea, errepresio gehiagorekin erantzun zuen: maiatzaren 2an poliziak Vietnamen inperialistek zuten papera salatzeko zegoen manifestazioa eragozteko sartu ziren, maiatzak 3aren modura, oraingo honetan Sorbonan, Nanterreren aldeko batzarra eragozteko eta azkenik, maiatzaren 4an, Nanterre eta Sorbonako unibertsitateak itxi egin zituzten.

Errepresioak elkartasuna piztu zuen, mugimendua abiadura bizian zabalduz, batxilergoko ikasleak mobilizaziora batuz. Latinoen auzoa barrikadez bete zen, maiatzaren 3 eta 4ean zeuden polizien aurkako norgehiagokek zauritu eta atxilotuen zenbaki handi bat utzi zuten. Langile mugimenduak begi onez ikusten zuen ikasleen mugimendua, gazteen iraultza sentimenduarekin bat eginez poliziaren basakeriaren aurrean ez zen begira geratzen. Gau hartan Latinoen auzokoek ikasleei babesa eman zieten beren etxeetan, poliziei bere jarrera mespretxuz builaka azaltzen zioten bitartean. Beste askok, eskura zeukaten oro jaurtikitzen zuten leihoetatik, hainbeste urtetan pilaturiko ondoez guztia azaleratuz.

Harrigarria bada ere, Alderdi Komunista Frantziarrak ikasleak salatu zituen. Maiatzaren 3an AKFko exekutibak kondena bat argitaratu zuen, bertan ezkertiarrek gobernuaren gabeziaren aitzakian egindako ekintzak salatzen zituen, baita ikasleen atsekabearekin espekulatuz, fakultateen funtzionamendua eragozten saiatu eta honekin ikasleen gehiengoak ezin zezakeela azterketak prestatu argudiatuz.

L´Humanite AKFren egunkarian, “mozorroa kendu behar zaien sasi-iraultzaileak  ” zirela irakurri zitekeen. Lehen unetik, estatu burgesak jazarritako errepresioaren aurrean ikasleen alboan jarri behar zuen AKFk. Bigarrenik, gazteria zutiarazi zuen mugimenduak zer adierazten zuen ulertu beharra zuen. Borroka aurrera eramateko  beharrezkoak ziren kontsignak eta programak egiteko hurbilketa mota hau da, kontzientzia maila igo eta aurreiritziak ezabatzeko erabili behar den prozedura, beti ere ikuspegi sozialista bat emanez. Azken finean, mugimenduaren aurrean autoritatea irabaztea eta alderdiaren izaera iraultzailea erakustea izan behar zuen helburua. Baina AKFk, prozesu guztian erakutsi zuen moduan, ez zuen izaera hori. Hau, SESBaren erregimen burokratikoa kritikatzen zutenei erantzun egokia emateko ezintasunari gehitzen zitzaion eta emaitza gazteen mugimenduarekiko izaera sektarioa eta mespretxua izan zen.

Ez dezagun ahaztu, paraleloki, urte hartako urtarriletik abuztura Pragako Udaberria gauzatu zela eta Waldeck Rochetek, AKFko idazkari nagusiak langile eta gazte txekoslovakiarren mugimendua zapaltzeko sobietarren esku hartze militarra justifikatu zuela.

 

Mobilizazioa gizarte guztira zabaldu zen

 

Maiatzaren 4ean UNEF ikasle sindikatua erreakzionatzera derrigortua zegoen eta SNEP-Sup Ikasleen sindikatuarekin batera, atxilotu guztien askapena eman bitarteko greba mugagabearen deialdia egin zen. Errepresioa igoz zihoan: maiatzaren 6an Parisen fakultate guztiak itxi egin ziren eta CRSak (indar bereziak) eraso zituen manifestazioetan 739 manifestari ospitaleratuak izan zirelarik. Mugimendua haziz zihoan eta errepresioak beldurtu beharrean oldartu egin zituen gazteak, haserreak borrokarako erabaki sendoagoa emanez. Manifestazioak eta barrikadak jarraituz zihoazen, gero eta jende gehiagorekin. Maiatzaren 11an lehen ministroak, George Pompidou, Asiako bidaiatik bueltan, Sorbona ireki zuen elkarrizketarako eta normaltasunaren irudia emateko asmotan. Baina mugimenduak, zuzenki,  kontzesio hau, gobernuaren aldetik ahulezi sintoma moduan ikusi zuen eta borrokak aurrera jarraitu zuen. Hala ere, sindikatu handienak, Force Ouvriere (1947an sortua CGTren banaketatik AKFk langile klasean zuen eragina gutxiagotzeko), CFDT(sozialkristauak), CGT (AKFri lotua ) eta CFTC kristaua, ez zeuden prest ikasle mugimendua langileenarekin lotzeko. L´Humaniteko orrietan berriz ere sindikatu baten papera berez errebindikaziozkoa dela azaltzen zen, inola ere ez abenturazalea. Hala ere, mugimenduaren presioa indartsuegia zenez maiatzaren 13rako CGT, CFDT eta ikasleen arteko deialdi bateratua ezartzea lortu zen. Berriz ere mugimenduak zuen arrazoi, ikaragarrizko arrakasta erakutsiz, milioi erdi pertsonen asistentziarekin. Gobernuak berriz ere atzera pauso bat eman zuen eta atxilotuak askatu zituen. De Gaulle, lasaitasun itxura ematearren bere agenda mantendu eta Errumaniarantz joan zen. Honez gero, ordea, keinuek ez zuten balio eta mugimenduak bere dinamika propioa izanda, igoerazko fasean sartu zen. Momentu horietan, langile klasea indartsu ikusten denean, ondorioak ateratzeko gaitasuna, ikasteko, ikaragarria izaten da; prozesuak lasaitasun egoeran baino azkarrago garatzen dira. 68ko Maiatzaren ikasgai garrantzitsuenetako bat langile klaseak iraultza  bat egiten jakin zuela izan zen, nahiz eta beren erakundeek deituak ez izan, nahiz eta zuzendaritza zuzen bat ez aurkitu. Beren klaseko sena nahikoa izan zen burgesiaren kontrola zalantzan jartzeko. Ikasleek erakutsitako borrokak ere ez ziren izan zuzendaritza hobeagoa zutelako. Daniel Cohn-Bendit agintariak zioen: “Ez genuen berehalako helburu politikorik... ez zegoen antolakuntzarik: Martxoaren Hogeitabia ere ez zen gai antolakuntza moduan egoera bere gain hartzeko ”.

 

Ikasle matxinada iraultzaren ataria zen

 

Ikasleen mugimenduak langileak kutsatzeko ez zuen denbora asko behar izan. Nanteseko Sud-Aviation fabrikako greban, hasieran eskaerak soilik ekonomikoak izatetik, soldataren mantentzea, lanaldiaren murriztea; langileek, alderdien edo sindikatuen inongo agindurik gabe, fabrika okupatu eta bertako zuzendaria eta bere laguntzaileak atxilotu zituzten. Parisko Renault-Billancourt fabrikan manifestazio bateko ikasleak langileekin batu ziren, elkarturik eta ukabila altxaturik Internazionala abesten zuten bitartean. Ez dira adibide isolatuak; egunak, orduak igaro ahala, grebak Estatu guztian zabaldu ziren. Maiatzaren 19an 2 milioi grebalari zenbatu ziren, maiatzaren 20an 5 milioi, maiatzaren 21ean 8 milioi eta azkenik, maiatzaren 28an 10 milioi langile ziren greban zeudenak. Enpresa handiak mugimendu honen lehen lerroan zeuden, Renault, Michelin, Peugeot, Citroën, minak, portuak, autoen sektorea, ontzigintzakoak, metroa, gasa, elektrizitatea , sektore bat bera ere ez zen borrokaren garapenetik libratu. Milioika langilek fabrikak okupatzen zituzten, senari jarraituz, sistema kapitalistaren zutabe nagusiena kolokan jarriz: jabetza pribatu santua edo beste era batean esanda, burgesiaren ekoizteko baliabideen jabegoa. Langileak fabriken jabeak sentitzen dira. Kapitalismoa estu eta larri dago.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.