Askapen nazionalaren aldeko borrokan Chek ezagutzen zuen burgesiaren paper erreakzionarioa: “La lucha contra la burguesía es condición indispensable de la lucha de liberación, si se quiere arribar a un final irreversiblemente exitoso”.

Urriaren 8an 40 urte bete dira Che Guevararen erahilketa basatitik. Argentinako familia burges txiki intelektual batean jaio zen eta bere hezkuntza betirako markatuko zuen humanismoak bustita egon zen. Amerika Latinan zehar egindako bidaiean masek jasaten zuten esplotazioa ikusi zuen, honek bere kontzientzian jauzi erradikal bat eragin zuelarik. Hortik aurrera bere bizitza guztia zapalkuntzaren aurkako borrokari eskaini zion.

Guatemalatik igaro zenean, garai hartan AEBek Arbenzen ezkerreko gobernu demokratikoari blokeo ekonomikoa ezartzen zioten, bertako mugimendu iraultzailean parte hartu zuen. Baina inongo erakundek ez zuen iraultza bukaeraraino eraman zezakeen programarik. Alderdi Komunistak, gobernuan sartzeari uko egin zionak, ez zituen ekonomiaren nazionalizazioa eta burgesiaren kentzea defendatu, ondorioz kontrairaultza sendotu egin zen gobernu kriminal bat ezarriz aurrekoaren lekuan. Chek esan zuen “En Guatemala era necesario luchar, pero casi nadie luchó. La resistencia debió ser implementada, pero casi nadie quiso hacerlo”Ahora me convencí terminantemente que los términos medios no pueden significar otra cosa que la antesala de la traición”.

Jarrera egoki honek Alderdi Komunistekin txokatzera eramango du. Alderdi Komunista hauek bi etapen teoria estalinista defendatzen zuten, hau da, klaseko kolaborazioaren politika burgesiarekin. Adibideetako bat dugu Kubako Alderdi Komunistak 1942an jokatutako papera, Batistaren gobernu diktatorialean parte hartu zuen bi ministrorekin. Horregatik, Fidel eta gazte kubatar asko ez ziren erakarriak izan Alderdi Komunistan militatzera. Raul Castro, garai hartan Alderdi Komunistako militantea, alderditik kanporatua izan zen politika kolaborazionista horren aurka egoteagatik. Kuban boterea hartu ondoren ere, 1964ean, Chek elkarrizketa batean esango du “la misión de los partidos comunistas es estar a la vanguardia de la revolución pero lamentablemente ocurre que, en casi toda Latinoamérica, está a la retaguardia”.

Guatemalatik bota zutenean Mexikora joanda Fidel ezagutu zuen. Fidel borrokalariak erreklutatzen ari zen “Movimiento 26 de julio” izeneko mugimendurako. Che gerrillan sartu zen eta Sierra Maestran emandako borroketan borrokalari eta kide onenetako bezala bereizi zen. Horren ondorioz, diktadura garaitu zutenean gobernu berriaren lehen lerroan egoteko konfidantza irabazi zuen.

Boterea hartu zenetik Cheren jarrera beti izan zen kritikoenetakoa eta ezkertiarrenetakoa. Ekonomiaren nazionalizazioarekin eta kapitalismoaren desagerpenarekin arazo berriak heldu ziren irlara eta Chek ez zuen dudarik izan arazo hauei modu autokritikoan aurre egiteko. Arazo garrantzitsuenetakoa aparatu burokratikoaren hazkuntza zen, gobernuaren hainbat plan betetzea galerazten zuelarik. 1963an publikatu zen “Contra el burocratismo” artikulua idatzi zuen Chek. Bertan burokrazia ekiditeko formulak bilatzen zituen eta kontzientzia iraultzailearen gabezian kokatzen zuen arazoaren gakoa. Irtenbidea aurkitzeko azaltzen du: “La experiencia de la última movilización es la que nos ha motivado a tener discusiones en el Ministerio de Industrias para analizar el fenómeno de que, en medio de ella, cuando todo el país ponía en tensión sus fuerzas para resistir el embate enemigo, la producción industrial no caía, el ausentismo desaparecía, los problemas se resolvían con una insospechada velocidad. Analizando esto, llegamos a la conclusión de que convergieron varios factores que destruyeron las causas fundamentales del burocratismo; había un gran impulso patriótico y nacional de resistir al imperialismo que abarcó a la inmensa mayoría del pueblo de Cuba, y cada trabajador, a su nivel, se convirtió en un soldado de la economía dispuesto a resolver cualquier problema”. Chek masen parte hartzea bilatu zuen burokraziaren arazoari erantzuteko. Aholkularitza Kontseiluen sorreraren helburua ekoizpenaren kontrol demokratikoa eta langileen kontrola bultzatzea izan zen Chek oinarrizkotzat jotzen zuen kontzientzia iraultzaileari bultzakada emateko eta burokraziaren arriskua borrokatzeko.

Burokraziari egindako kritikak, bere jarrera internazionalistak eta bere sen iraultzaileak Sobietar Batasuneko burokraziarekin aurrez aurre jartzera eramango dute. Pragako idatzietan, Boliviara joan baino lehenago egindakoak, Chek herrialde estalinisten politika ekonomikoa kritikatzen du beste hainbat gauzarekin batera. Ekonomia politikoari buruz egin zituen ikasketei esker, konkretuki El Capitalena, konturatuko da Sobietar Batasunean eta Ekialdeko herrialdeetan distortsio handiak zeudela, kapitalismoa itzuli zitekeela iragarriz “Creemos importante la tarea porque la investigación marxista en el campo de la economía está marchando por peligrosos derroteros. Al dogmatismo intransigente de la época de Stalin, ha sucedido un pragmatismo inconsistente. Y, lo que es trágico, esto no se refiere sólo a un campo determinado de la ciencia; sucede en todos los aspectos de la vida de los pueblos socialistas, creando perturbaciones ya enormemente dañinas pero cuyos resultados finales son incalculables”... “Se está regresando al capitalismo”. Ondorio honetara heldu zen Trotsky 1937an “La Revolucion Traicionada” liburuan. Bolivian erahil zutenean Cheri aurkitu ziotenetako liburu bat izan zen hau.

 

Gerrillaren esperientzia

 

Baina Chek ere egin zituen aztertzea beharrezkoak diren akatsak. Kubako esperientzian oinarrituz subjektu iraultzailea nekazalgoa zela defendatu zuen eta boterea hartzeko metodo bezala berriz fokismoa. Marx eta Engelsek erantzun zieten anarkistei, ekoizpen kapitalistan jokatzen duen paperagatik, langile klasea dela borroka metodo kolektiboak (grebak, mobilizazioak...) eta kontzientzia sozialista garatu ditzakeena kapitalismoaren aurka. Errusiako iraultza horren adibide dugu. Sobietak greba komiteak izaten hasi ziren eta ondoren nekazalgora eta ejetzitora zabaldu ziren. Erakunde demokratikoetan bilakatuz, ordezkari hautakor eta kengarriekin, herriaren benetako boterearen ordezkari bihurtu ziren.   

Gerrillari eta fokismoari buruz berriz Leninek zera esan zuen “proletalgoaren alderdiak ezin du inoiz kontuan hartu gerrillen gerra borroka metodo bakar edo garrantzitsuena bezala. Metodo hori besteen menpe geratu behar da”. Che ez zen ohartu Bolivian bertako langile klase indartsuak iragan hurbilean erabili zituen borroka metodoetaz (lehen aipatutako langile klasearen metodo klasikoak) eta horiek bultzatu beharrean  fokismoa erabiltzen saiatu zen. Metodo horrekin Che eta bere kideek ez zuten lortu Boliviako masen babesa eta inperialismoarentzat errazagoa izan zen isolatuta zeuden gerrillari heroikoak erahiltzea.    

 

Bi etapen teoriaren aurka

 

Hala ere burgesiarekiko jarrera garbi zeukan Che Guevarak. Sobietar Batasuneko Ekonomia Politikoaren Manualak burgesiarekin kolaboratzea defendatzen zuen bitartean “Por cuanto la lucha de liberación nacional y de los pueblos de los países coloniales y dependientes tiende ante todo a derrocar la dominación del imperialismo, a conquistar la independencia nacional y a suprimir las supervivencias feudales, la burguesía nacional participa en esta lucha desempeñando cierto papel progresivo” Chek kritikatu egingo du ideia hori “Históricamente esto fue cierto, pero en la actualidad es falso... En América la formación de la burguesía adquiere un matiz parasitario desde el primer momento, constituyendo las llamadas burguesías importadoras, dependientes en absoluto de los capitales monopolistas. La lucha contra la burguesía es condición indispensable de la lucha de liberación, si se quiere arribar a un final irreversiblemente exitoso”. Beste textu batean modu zoragarrian errematatzen du: “Por otra parte las burguesías autóctonas han perdido toda su capacidad de oposición al imperialismo -si alguna vez la tuvieron- y sólo forman su furgón de cola. No hay más cambios que hacer; o revolución socialista o caricatura de revolución”. Hau da benetako jarrera marxista eta Leninek 1917an defendatu zuena. Gogoratu behar da Trotskyk 1904ean egindako Etengabeko Iraultzaren teorian defendatzen dela funtsezko ideia hau.

Bestalde, Kubako Iraultza gertakizun erraldoia izan zen mundu guztiko zapalduentzat eta kasu honetan ere Chek ideia garrantzitsu bat defendatu zuen: iraultza beste herrialdeetara zabaltzea sozialismoaren garaipenerako. Errusian boterea hartu ondoren Leninek esan zuen bezala “... beste herrialdeetan altxatutako  langileen babes indartsua aurkitzen dugun arte ez badakigu eusten galdu egingo gara (...) herrialde bakar bateko sozialismoaren erabateko garaipena ezinezkoa da” (Obras Completas, Vol. 36). Kubak garaipen iraultzaile berrien haize freskoa behar du, Venezuela izan daiteke horietako bat langile klaseak eta zapalduek boterea beren eskuetan hartzen badute. Horretarako beharrezkoa da Cheren ikasgai iraultzaileak ateratzea.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.