1932an AEBetako presidente zen Rooseveltek eta Alderdi Demokratako zuzendaritzak estrategia berriak erabili zituzten krisi ekonomikotik ateratzeko, hori bai, sistema kapitalistaren oinarriak ukitu gabe, hain zuzen orain Obama egiten ari den bezala.
1929an hasi zen krisi ekonomikoak eta egoera hari aurre egiteko hartu ziren neurriek hainbat ikasgai utzi dizkigute. Burgesiarentzat sakratua den sistema kapitalista salbatzeko garai hartan hartu ziren neurri haiek aztertuko ditugu bizi dugun egoeraren antz handia dutelako, nahiz eta hasiera batean burgesia hori onartzeko prest ez zegoen.
1929ko krisiak izan zituen ondorioak mundu osora zabaldu ziren. Ezagunak dira krisi honek Europan eta AEBetan eragindako gertakizun politikoak, baina oso interesgarria eta garrantzitsua da Amerika Latinak izandako ondorioak aztertzea.
Pasa den urtarrilaren 1ean herri kubatarraren garaipen heroikoak 50 urte bete zituen, borroka eta erresistentziako 50 urte; azken bost hamarkadetan kapitalismoaren erasoak ia mota guztietakoak izan dira: inbasioa, arma biologikoak, eraso terroristak, hilketa saiakerak, komunikabideen bidezko gerra eta blokeo ekonomikoa. Baina hala ere Kubako...
1919ko martxoaren 21ean, Errepublika sobietar hungariarra aldarrikatu zen. Abuztuaren 1ean, 133 egun beranduago, langile klase hungariarraren kapitulu heroiko hau ejertzito zuri errumaniarraren sarrerarekin amaitu zen. Proletalgo hungariarrak garaipena lortu izan balu, langileen Errepublika errusiarra ez zitzatekeen isolaturik geratuko.
Gaur egungo krisiak antzekotasun handiak ditu 1929 crackaren garaiekin. Burgesiaren sektore batzuk ez dute nahi errealitate hau onartu. Baina gaur ere, kapitalisten irabaziak salbatzeko hartzen diren neurriak hartu ziren gari haietan.
Sobietar Batasunean jaio nintzen 1965ean. Han hazi eta ikasi nuen Brezneven garaiean. Leonidas Breznev garai hartako boterearen figura nagusiena zen. Hauteskunde bakoitzean, orri elektoralak izen bakarra eramaten zuen eta Breznevek bozken %99,9 ateratzen zuen.
1919ko urtarrilaren 15ean erail zituen Rosa Luxemburgo eta Karl Liebknecht sozialdemokrazia alemaniarrak. Bi iraultzaile handi hauek Alderdi Komunista alemaniarraren eta 1918ko iraultza alemaniarraren zuzendariak ziren.