Web orri honetan bertan iragarri genuen bezala, pasa den astean Aste Iraultzailearen baitan, hainbat hitzaldi antolatu genituen. Hemen azpian doana, Iker Otermin Euskal Herria Sozialista aldizkariko kideak eman zuen Preobhazenskyren liburuaren aurkezpen hitzaldiko idatziak jarri dugu

Sarrera

Anarkismoak eta marxismoak bide luzea egin dute langile mugimendua sistema kapitalistaren aurka antolatzen hasi zenetik gaur egun arte. Bi ideologiak orain dela mende eta erdi inguru jaio ziren Europan proletalgoaren lehen borrokekin batera.

Alde batetik Marxek eta Engelsek sozialismo zientifikoaren oinarrizko ideien garapen osatu bat eskaini zuten beren idatzietan. Bestetik berriz, batez ere Proudhon eta Bakunin aipa ditzakegu ondorengo mugimendu anarkistan eragin handiena eduki izan duten ideologo moduan, nahiz eta anarkismoa bere osotasunean hartzen badugu oso zaila den jarrera guztiek bat egiten duten puntu komunik aurkitzea.

Bi mugimendu hauek behin betiko banatuko dira, I. Internazionalean bakunindarrekin eman zen zatiketaren ondoren. Orduz geroztik, ordea, langileria behin eta berriz altxa da sistema kapitalistaren aurka hau eraisteko konbentzimendu irmoarekin eta azpimarratu beharrekoa da iraultzaren benetako ordua iritsi denean langile anarkistak eta marxistak batera borrokatu izan dutela momentu erabakigarrienetan. Zentzu honetan batez ere bi adibide nagusi utzi dizkigu historiak, gaur jorratu behar dugun gaitik irakasgaiak ateratzeko:

 Lehena 1917ko Urriko iraultza da. Bertan boltxebikeekin batera militante anarkistek ere aktiboki parte hartu zuten Kerenskiren Estatu burgesari azken kolpea eman eta boterea hartzeko eginkizunean. Bigarrena, berriz, Estatu espainiarreko 30. hamarkadako prozesu iraultzailea dugu, batez ere, Franko errepublikaren aurka altxa zenean, honi erantzuteko langile eta nekazariek egin zuten iraultzan batera jardun zutenean langile anarkistek, komunistek eta baita sozialdemokratek ere.

Bi iraultzak oso egoera eta baldintza ezberdinetan eman ziren eta hauen garapena ere ezberdina izan zen, baina dudarik gabe bi iraultzen artean ezberdintasun nagusiena ezarri zuena langile iraultzailea antolatu eta gidatu zuen erakundeen programan eta jokabidean egon zen. Errusian zuzendaritza iraultzailearen papera marxismoak jokatu zuen alderdi boltxebikearen bidez. Esan liteke historian iraultza honetan izan dela alderdi iraultzaile marxista bat bere eginkizunen mailan egon den une bakarra. Bigarrengoan, berriz, Estatu espainiarrean, anarkismoa izan zela esan dezakegu CNT-FAI erakundearen bitartez langileria iraultzailearen erreferente erabakigarriena. Beste langile erakundeen aldean CNT anarkosindikalista kualitatiboki indartsuagoa zen bere baitan mugitzen ziren langileen ugaritasunagatik eta borrokarako zuten sakrifizio miresgarriagatik.

Bi adibide hauetan eta beste askotan ezin dugu ahaztu nola burgesiaren eta kontrairaultzaren aurka langileriak dena emanez borrokatu izan duenean bi bandoen artean elkartasuna nagusitu izan dela, eta honek horrela behar du gaur egun ere.

Horregatik hasi aurretik argi utzi behar dugu hitzaldia batez ere bi ideologietako mugimendu iraultzailean oinarritu beharko dela eta anarkismoaren eta marxismoaren polemika argitzeko modua, azken finean, ideologiek iraultzarako programa praktiko bihurturik borrokaren orduan jokatu zuten eta joka dezaketen papera argitzearena dela. Zeren, egia esan, bi mugimendutan ikusi ditugu makina bat kasu, hauen banderak erabili dituztenak eta argi eta garbi kontrairaultzaileak izan direnak:

Anarkismoan, esate baterako, intelektual anarko-indibidualista mordoa aurki daiteke eta egia esan hauen papera gehiago izan da mugimendu iraultzailea bultzatzea baino beren buruak gorestea eta gizarteak gizabanakoa “kutsatzen” duen modua kritikatzea. Bestalde anarko-kapitalistak edo liberal libertarioak ere aurki ditzakegu, Nozik eta beste hainbat bezala. Hauek neoliberal erradikalentzat dute euren burua eta Estatu minimoa defendatzen dute eta ahal den guztia pribatua izan behar duela argudiatu dute,  baita hezkuntza, osasuna eta indar armatua ere.

Baina, era berean, egon dira intelektualak beren burua marxistatzat aurkeztu izan dutenak, nahiz eta langile mugimendutik aparte bizi izan diren akademia eta unibertsitateetan eta iraultza ikusitakoan hau bultzatu beharren aurkako bandora pasa. Bestalde komunismoan bandera ere erabat helburu kontrairaultzailetan erabili izan da. Zentzu honetan traiziorik handienen artean stalinismoarenak eta Txinako burokraziarenak ditugu. Baina marxismoaren izena eta irudia erabili zuten arren, hauek ez zuten zerikusirik marxismoarekin ez teorian eta are gutxiago praktikan.

Baina dena den, hemen batez ere marxismoak eta anarkismoak sistema kapitalistarekin amaitzeko langile klasearen borrokan jokatu duen papera aztertu behar dugu, mugimendu iraultzailearena hain zuzen, eta ezin ditugu sektore intelektual edo kontrairaultzaile horiek polemikaren oinarri moduan hartu, eztabaida erabat antzua bihurtzen baita. Honela, beraz, polemika honetan kritika ororen helburua etorkizunerako mugimendu iraultzailea indartzeak izan behar du.

Erreformismoaren aurka

 

Hasteko bi ideologiak iraultzaileak diren heinen erreformismoaren aurka daude. Biek planteatzen dute Estatu kapitalistarekin amaitu behar dela.

Erreformismoak planteatzen du hauteskundeen bidez pixkana-pixkanaka parlamentuan gehiengoa lortuz eta hemendik erreformak eginez posible dela modu baketsu baten kapitalismoan dauden gaitz guztiekin amaitzea.

Baina Estatu kapitalista ez da Estatu demokratikoa eta ez du denon ongizatearen alde borrokatzen. Burgesiaren jabetza pribatua defendatzea helburu duen aparatu bat da. Eta horregatik dauzka ejertzitoa, polizia antidisturbioak, epaileak eta hezkuntzan eta komunikabidetan duen indarra.

Parlamentua demokrazia burgesa da eta Estatuaren agintari izateko aurre baldintza burgesian jabetza pribatua defendatuko duela onartzea da. Burgesiak jabetza pribatua demokrazia batean arriskuan ikusten duen guztietan Estatu kolpe bat eman eta demokrazia suntsitu izan du.

Krisi honetan argi geratu da Estatu kapitalista ez dela inpartziala. Marxek esan zuen bezala kapitalismoan “Estatua negozio kapitalisten administrazio organoa da”. Gaur egun ikusi dugunarekin esan dezakegu, kapitalisten eltze-itxua ere badela, zeren espekulatzeagatik banku batzuei beren irabazik arriskuan jarri zaizkienean Estatuak diru publikoa eman die, zertako eta espekulatzen jarraitzeko.

Kapitalismoan krisiak amets erreformista guztiekin apurtzen du beti. Zeren krisiak burgesiari tarte gutxiago uzten dio langileentzako kontzesioak onartzeko, eta iraganean langilek borrokaz lortutako eskubidek orain Estatu aparatuaren bidez ukatu egiten dira eta baldintza okerragotara itzuli. Honela, sistema honetan langileen eskubide demokratiko bat bera ere ez dagoela bermatua ikusten dugu eta beharrezkoa ikusten da sistema honekin amaitzea eskubide demokratiko horiek bete daitezela bermatzeko.

Beraz, borroka ez da ekonomikoa bakarrik edo parlamentuetan gehiengoan egotea. Borroka politikoa da, azken finen ezinbestekoa delako Estatu burgesa suntsitzea. Burgesiari botere politikoa eta ekonomikoa kendu behar zaio eta botere hau langileen eskuetan jarri behar da, klase parasito honekin behin betiko amaitzeko.

Langile Estatua

Baina hemen hasten dira anarkismoan eta marxismoan arten ezadostasunak. Biek dute helburu bezala Estatu gabeko eta klase gabeko gizarte bat, baino nola iristen gara kapitalismotik egoera horretara?

Marxismoak esaten du beharrezkoa dela burgesian estatua suntsitu eta segidan langile demokrazian oinarritutako estatu bat sortzea.

Anarkistak, berriz Estatu ororen aurka daude, honek inposaketa eta indarra erabiltzea behartzen duelako eta inposaketa eta autoritate guztien aurka daudelako: orduan, iraultza egin eta estatuaren berehalako abolizioa defendatzen dute.

Hemen garrantzitsua da Estatua zer den ulertzea.

Gizakia artean tribu nomadetan antolatzen zenean, klaseek ez ziren existitzen eta, beraz, Estatua ere ez zen existitzen. Estatua gizartetik jaiotzen da, hau klasetan zatitzen delako eta gizarte bakoitzean Estatua eraldatuz joan izan da, klase dominatzailean interesak ere eraldatuz joan baitira. Ezaugarri ezberdinak izan ditu esklabismoan, feudalismoan eta kapitalismoan.

Baina beti mantendu izan du antzekotasun bat. Azken finen gizon armatuen talde bat izan da eta orain arteko bere papera hauxe izan da: gutxiengoa den klase dominatzailearen pribilegioak mantentzea eta gutxiengo honek gehiengoa esplotatzen jarraitzea bermatzea. Ondorioz Estatuak beti klase batek bestea zapaltzeko instrumentu bat izan beharra dauka.

Langile Estatuaren beharra sistema honen aurka langileen borroka esperientziatik hasten da. Langilek kondenatuta daude modu isolatu batean egiten badute borroka. Lantegiko borroka partzialak, lantegi okupazio partzialak edo eskualdeko altxamendu partzialak oso erraz desegiten ditu poliziak. Beti arazoa sortzen zaio borroka zabaltzen denean eta horregatik saiatzen da hau eragozten.

Segituan, instintuz elkartasuna eta borroka zabaltzea beharrezkoa dela sentitzen dute langilek. Greba orokor batek azken finen langileen indarra non dagoen erakusten du, gehiengoa dela eta berak ez badu lan egiten sistema honek ez duela funtzionatzen erakusten du.

Bestalde langile klaseak aspaldi ikasi zuen, beharrezkoa dela antolakuntza eta diziplina batekin borrokatzea burgesian aurka irabazteko, eta langileen erakunde politikok eta sindikalak sortu izan dituzte helburu honetarako.

Egia esan langileek iraultza hasi dutenero, beti hasi izan dira instintiboki langile Estatua sortzen. Borroka aurrera eramateko beti sortu izan dituzte koordinazio eta antolakuntza organoak, kasu gehienetan espontaneoki gainera. Errusiako iraultzan 1905ean eta 1917an langileek sobietak sortu zituzten eta 1936ko uztailaren 19tik 21era Estatu espainiarrean zehar Langile Aliantzak, ekintzarako komiteak eta miliziak sortu zituzten. Gaur egun Venezuelan kontseju komunalak eta koordinadorak daude martxan.

Baina langile masen eginkizunak Estatu burgesarekin amaitzea eta burgesia desjabetzea izan behar badu, kontuan hartu behar da historian inoiz klase dominatzaile batek ez dituela boterea eta pribilegioak utzi hil ala biziko borroka egin gabe. Burgesiak ahal dituen errekurtso guztiak erabiltzen ditu eta erabiliko ditu langileen borroka zapaltzeko: bere armada eta polizian indarra, banda faxisten erasoak, sabotaia ekonomikoa eta garrantzitsuena: mundu kapitalista guztiko armadak eta sabotaia ekonomiko internazionala.

Orduan, Estatua gizon armatuen talde bat bada klase batek bestea zapaltzeko, langileek boterea hartutakoan armak hartu behar dituzte eta elkarren artean antolatu behar dute burgesia zapaltzeko. Baina gauza oso garrantzitsu bat aldatu da, hemen gehiengoa antolatzen da gutxiengo esplotatzailea zapaltzeko.

Burgesian ofentsibari aurre egiteko beharrezkoa da langilerian antolakuntza, koordinazio eta diziplina sendo bat. Masen borroka armatu sendo bat, helburu garbiekin eta ahalik eta hobekien koordinatua.

Baina hau langileen arteko demokrazian egitea ezinbestekoa da, gehiengoa delako agindu behar duena. Neurriak hartu behar dira langileen gainetik burokrazia bat ez altxatzeko.

1.- kargu guztiak hautagarriak eta kengarriak momentu oro.

2.- Funtzionarioen soldatak ezin du izan langileena baino handiagoa.

3.- Karguak ahal den heinean errotatiboak izan behar dute.

4.- Armada berezirik ez, herri armatua baizik.

Langile Estatuan eginkizunak hauexek dira:

1.- Burgesian erresistentzia armatu guztiekin amaitzea.

2.- Burgesia desjabetu eta ekonomia planifikatzea langileen demokraziapean.

3.-Burgesiarekin amaituz gizartean klase arteko zatiketakin amaitzeko

4.- Gizartea langileen batasun handi batean bihurtuz eta planifikazioan bidez ekonomia giza beharretara bideratzea eta ekonomian potentzial produktiboa altxatzea, honela lanordua jaitsi (gaur egun posible izango litzake 4 ordutara jaistea). Langilek gizarteko agintean kolektiboki lan egiteko.

Modu honetan bukatuko litzake marxismoan ustez Estatu guztiekin.

Errusiako Iraultza

Hala ere bi ideiak praktikan zein paper jokatzen duten ikustea da hoberena. Eta horretarako iraultzak aztertzea da hoberena, iraultzak jartzen baitituzte proban erakunde iraultzaileak. Paperean idatzitakoa praktikara eman behar baita.

Errusiako kasuan 1917an langileek tsarismoarekin amaitu zutenean erreformista metxebikak eta sozial iraultzaileak parlamentu burges bat ezartzen hasi ziren Kerenski buru zuena, sobietak itotzeko eta iraultza lasaitzeko helburuarekin.

Kerenski ahal zuen guztia egiten ari zen iraultza zapaltzeko, baina burgesiak argi zeukan Estatu kolpe militar bat eman behar zela iraultza horrekin errotik amaitzeko eta Kornilov jenerala saiatu zen hau egiten. Parlamentu burgesak ez zuen erresistentziarik jarri behar kolpearen aurrean. Orduan boltxebikeek langile masekin batera Petrogradoko erresistentzia antolatu zuten eta hau ikusita Kornilov ez zen agertu ere egin. Langile masen eta sobieten konfiantza lortu zutenean,  boltxebikeek Urriko iraultza antolatu zuten “botere guztia sobietei” lemapean. Parlamentu burgesa eta armada burgesa desegin zuten.

Urriko iraultzan ondoren sobieten kongresuan sobietak hiriburuan koordinatzea eta berehala burgesiaren desjabetzea eta ekonomia planifikatzea erabaki zen. Sobietak modu zentralizatu batean antolatuko ziren, baina ahalik eta demokratikoenean. Auzoko, herriko nahiz nazio mailako ordezkariak momentu guztietan karguz hautagarri eta kengarri jarriz. Langile baten soldata baino handiagorik ez onartuz kargu publikoentzat.

Anarkistak hau ikusirik banandu egin ziren elkarren artean: askok anarkista izateari utzi zioten. Gutxi batzuk kontrairaultzaren bandora pasa ziren, kerenskirekin eta armada zuriarekin. Beste batzuk, berriz, boltxebikeen aldera pasa ziren zuzenean. Beste batzuk esaten zuten burgesia zapaltzeko lana egiten zuen bitartean sobieten gobernua babestuko zutela.

Baina anarkista izaten jarraitu  zutenen planteamentu orokorrena hau zen: “Sobietak libreak izan behar zutela. Sobieten zentralizazioa Estatuaren inposaketa zela eta honela iraganeko Estatura itzultzen zela.

Berdina esaten zuten armada gorriarekin eta destakamendu armatu libreak defendatzen zituzten. Zentralizaziorik gabe.

Ez da ezagutzen gehiegi, baina boltxebikek ahal zuten eskuzabalenak izan ziren beti anarkistekin. Alde batetik, Lenin eta Trotsky pentsatzen egon ziren anarkistei lurralde zabal bat emateko eta bertan Estatuaren berehalako abolizioa egiteko. Bestalde, noski destakamendu armatu libreak onartu zituzten honek iraultza arriskuan jartzen ez zuen bitartean.

Baina Urriko iraultzaren ondoren gerra zibil bat eman zen. Armada tsaristako elementuak armada zurian berrantolatu ziren eta 21 armada inperialista (1.go mundu gerran aurka borrokan aritu zirenak) Errusian sartu ziren iraultza zapaltzera.

Honi aurre egiteko armada gorria sortu behar izan zen langile eta nekazariez osaturik. Nahiz eta armamentuz eta materialez oso justu ibili garaipena lortu zuen,

-                            masen konbentzimendu iraultzaileari esker,

-                            langile internazionalan laguntzari esker,

-                            sobietek burgesia espropiatu eta ekonomia planifikatu zutelako

-                            diziplina eta antolakuntza zorrotz bati esker.

Alderdi boltxebikeak ez balu hau dena koordinatu eta inspiratu Errusian diktadura totalitario batek lortuko zuen agintea, langile erakundeak masakratuko zituen eta burgesiari botere guztia emango zitzaion.

Egia da Sobietar Batasunean kontrairaultza Stalinista eman zela. Anarkistek esan izan dute hau Estatuak iraultza usteldu zuelako dela. Egia da langile estatuan lehenengo bataila burgesiarekin amaitzea eta gero bigarrena datorrela, langilek boterean mantentzea eta ez burokraziarik sortzea. Bataila hau ez da bigarrena baino errazagoa, baina kontuan hartu behar da biek existitu behar dutela.

Burokrazia ez sortzeko bideak bi dira:

            1.- Langileen kontrol demokratikoa eta parte hartzea gizartean antolakuntzan etengabe zabaltzea eta indartzea.

            2.- Iraultza internazionala bultzatzea. Langile estatu bat, munduko langile guztiena izan behar du eta bere eginkizuna izango da munduko langileak babestea eta iraultza bultzatzea. Boltxebikeek III. Internazionalarekin egin zuten bezala.

Errusiako iraultza isolaturik geratu zen, Alemaniakoak porrot egin zuen. Herrialdea kulturalki oso atzeratua zegoen, analfabetismoa hain zabaldua zegoen ezen funtzionario tsarista batzuk beren postua mantendu baitzuten. Gerra ondoren ekonomia Lehenengo Mundu Gerra aurretik baino askoz okerrago zegon. Hirietan hainbeste gose zegoen ezen jendeak nekazalgunetara alde egiten zuen eta Sobietak funtzionatzeari utzi zioten. Honela alderdian eta sobietetan funtzionario kasta bat geroz eta indar handiagoa hartzen joan zen. Baina kontuan hartu behar da kasta honek Stalin zuela buru, asko kostatu zitzaiola botere guztia hartzea baina lehenago iraultzaile asko Siberiara erbesteratu behar izan zituen.

Estatu espainiarreko iraultza

Iraultza anarkista baten adibidea Estatu espainiarrekoa jar dezakegu, zeren hau izan da momentu bakarra erakunde anarkista batek herrialde baten masengan autoritate handiena zuena. Estatu espainiarren eman zen masen iraultza Errusiakoa baino handiagoa izan zen, baino ondorioa erabat ezberdina.

Langileek 1936an estatu espainiar guztian zehar sekulako mugimendu iraultzailea hasi zuten. Burgesian gehiengo handienak 2. Errepublikarekin amaitzea eta Frankoren altxamenduaren alde egitea erabaki zuen. Altxamendu honen aurren errepublikak ez zuela ezer egin behar ikusita, langileek egin zien altxamenduari aurre. Aurre egiterakoan iraultzaren puntu altuena eman zen eta langileek altxamendua oso ahul utzi zuten. Lurralde aberatsenak langileek sortu zituzten milizien eskutan geratu ziren.

CNTk milioika langilerengan zeukan autoritateari esker batez ere Kataluinan Estatu burgesa erabat suntsitzea lortu zuen. Langileek faxisteek etxeetan zeuzkaten armak inkautatu zituzten, obretan dinamitak hartu zituzten eta milizia bezala antolatu ziren. Polizia eta armada burgesa suntsitu zuten, Generalitat eta udaletxeak funtzionatzeari utzi zioten. Langileek 1936ko uztailetik urrira Errusian boltxebikeek urriaren ondoren baino expropiazio gehiago egin zituzten eta langile kontrola azkarrago ezarri zuten, CNTk sortutako komiteek ehunka lantegi, komunikabideak, garraio guztia hartu zituzten eta espropiatutako lurrak nekazarien artean banatu eta frontean zeudenei laguntzeko kolektiboki lantzen jarri ziren.

Baina zuzendari anarkistek ez zekiten iraultzan aurrera nola egin. Altxamendua erabat garaitu zuten egunean, 1936ko uztailaren 21ean Companysek, Esquerra Republicanakoa, zegoen presidenteak CNTko buruzagiak deitu zituen egoera berriaz hitz egiteko. Companysek debekatu egin zuen langileek faxisten altxamenduari aurre egiteko armak hartzea eta Errepublika existitu zen urteetan CNTko langileak erreprimitzen eta kartzelatzen aritu zen. Companysek hau esan zien “Siempre habeis sido perseguidos duramente, y yo, con mucho dolor, pero forzado por las realidades politicas (...), me he visto forzado a enfrentarme y perseguiros. Hoy sois los dueños de la ciudad y de Cataluña, porque sólo vosotros habeis vencido a los militares fascistas (...). Habeis vencido y todo está en vuestro poder. Si no me necesitais o no me quereis como presidente de Cataluña, decidmelo ahora”.

Abad de Santillan, bilera horretan egon zen hiruetako bat izan zen. Zera idatzi zuen: “Pudimos quedarnos solos, imponer nuestra voluntad absoluta, declarar caduca la Generalitat y colocar en su lugar el verdadero poder del pueblo. Pero no creíamos en la dictadura cuando se ejercía contra nosotros mismos a expensas de otros. La Generalitat habría de quedar en su lugar con el presidente Companys a la cabeza”.

Hor zegoen benetako aukera eta aprobetxatu egin zuten. Companysi egin ziezaiokeen minimoa kartzelara sartzea zen eta une berean Generalitata desegin eta gobernu iraultzailea aldarrika zitekeen. Honen lehen eginkizuna errekurtso guztiak faxismoarekin amaitzeko zereginera jartzea zen. Gerra irabazteko beharrezkoa zen burgesia azkenera arte espropiatzea, dispertsaturik zeuden langile eta nekazarien komiteak eta miliziak koordinatu behar zituzten hauetan demokratikoki hautatutako ordezkarien adostasunean oinarrituz.

Oinarrian auzia gerra iraultzailearen zuzendaritza borrokan beren sakrifizioagatik eta iraultza aurrera eramateko determinazioagatik nabarmendu ziren langileen eskuetan jartzea zen. Demokratikoki hautaturiko ordezkari hauen artean mugimendua aurrera eramateko gogoa besterik ez dago eta izpiritu honekin bat eginez osatzen da langile boterea. Bertan ez dago eztabaida parlamentario antzuentzat tokirik, batez ere, arazo praktikoei egin behar baitzaie aurre eta iraultzan eta gerran bi bide nagusi agertzen dira beti: edo aurrera edo atzera, edo kolpea eman edo kolpea jasan.

Honela langile armatuen demokrazian oinarritutako botere berri bat eratu behar zen. Eta Katalunian hau egiten zen bezala, deialdia egin behar zen estatu espainiar guztian zehar berdina egiteko eta instituzio burgesak suntsitzeko, batez ere Madrilen, baina baita Euskal Herrian ere. Hemen hori egiten bazen EAJk ez zuen aukerarik izango egin zituen traizio guztiak egiteko.

Baina hau ez gauzatzea, Estatu burgesa mantentzea da, Burgesiari gerran iniziatiba uztea eta burgesiak beldur gehiago dio beti langile iraultzari faxismoari baino, faxismoak jabetza pribatua errespetatzen duelako eta langilek beharrezkoa zutelako jabetza pribatuarekin amaitzea iraultza egiteko. Nola EAJk hala Esquerra Republicanak taktika berbera erabili zuten, langile mugimendua zatitu, langile botere organoak ahuldu eta bere esanetara jarri honela faxismoaren garaipenarena ziurtatuz.  

Companisek agintean jarraitu zuen. Ez zen batere tontoa eta bazekien Estatu aparatu burgesa berreraikitzeko mugimendu iraultzaileko zuzendaritzan laguntza beharko zuela. Generalitat berria sortu zuen Esquerra Republicanako 3 ministro, 3 CNTko, 3 Nekazarien Batasuneko, 2 PSUCeko, 1 Accio Catalaneko eta POUMeko 1 jarri ziren. Madrilen, berriz, Largo Caballero jarri zuten Errepublikako presidente eta gobernu horretan CNTk ere bi anarkiskta ministro ezarri zituen. Langile gobernu iraultzailea osatzea ukatu zuten, baina ez burgesiaren gobernuan kolaboratzea.

Gobernu burgesaren helburua langileen kontrolarekin eta miliziekin amaitzea izan zen. Ministro hauen sinadura eraman zuten langileak desarmatzeko dekretuek edo langile kontrolpean zeuden lantegien aurkako dekretuek. CNTko buruzagiek kontzesio mordoa onartu zuten eta, azkenik, gobernutik atera ziren. 1937ko maiatzean langileria kataluniarrak azken altxamendu bat egin zuen, Generalitatak miliziak desarmatzeko eta CNTko langileen kontrolpean zeuden komunikabide nahiz lantegiak berreskuratzeko azken kolpe bat planteatu zutenean. Borroka honetan ere, CNTko agintariek irratiz langile matxinatuei autoritateak agintzen ziena egiteko gomendatu zien, gobernuarekin eta PSUCeko stalinistekin azken hauek beteko ez zuten akordio batetara iritsi zirela esanez.

Hori egiteko arrazoi bezala mugimendua batzea jartzen zuten. Mugimendu iraultzailea batzea eta demokratikoki koordinatzea ez da txarra, baina arazoaren gakoa mugimendua zein klasek gidatzen duen da. Hemen egiten ari zirena Estatu burgesa berreraikitzea zen, CNTren etsaiak zirenei agintea ematea eta behin hauek agintea eskuratutakoan CNTren aurka jo zuten 1937an azkeneko golpea eman ziotelarik eta stalinistek langile anarkistak erail zituztelarik. Hemendik aurrea CNT zatiturik geratu zen, zuzendaritzaren eta oinarriaren artean. Oinarriak instintiboki langile boterea antolatzera jo zuen, Marx edo Lenin irakurri gabe beren ideiak ekintza praktikoetan aplikatzen zituzten langile estatuaren enbrioiak eraikiz. Buruzagiak berriz hara eta hona zalantzaka ibili ziren. Azkenik burgesiarekin bat egitea erabaki zuten eta honen prezioa beren biziarekin eta frankismoarekin ordaindu zuten.

Baina hemen galdera bat sortu liteke. Noiz traizionatu zituzten CNTko buruzagiek beren printzipioak. Anarkistak ziren aldetik langile estatu bat antolatzeari uko egin ziotenean edo honen ondorioz gobernu burgesean ministro moduan sartu zirenean? Galdera hau ordea erabat abstraktua da, ez baitu kontuan hartzen gertaeren garapen konkretuak ez duela inoiz tarterik uzten eta ez duela utziko honekin kontraesanean sartzen diren printzipioak mantentzeko, eta azken finean errealitatea bera dela bi aukerak inposatzen dituena: edo iraultzan aurrera egin eta langileei boterea eman edo kontrairaultzari bidea ireki eta burgesiaren aginte zaharra berrezarri.

Ekonomia planifikatua

Honela ikusten dugu langile estatua, azken finen langile armatuen boterea da. Baina anarkisten eta komunisten artean badago beste desadostasun bat: Iraultzaren ondoren ekonomiak nola antolatu behar duen.

Marxistek ekonomia planifikatu bat defendatzen dute eta beraz zentralizatua izan beharra dauka. Ekoizpen baliabide guztiak dira langile klase guztiarenak eta, aldi berean, gizaki batek edo giza talde batek ez dauka horien jabetza eskubidea.

Anarkistek, berriz, kooperatibetan antolatutako ekonomia defendatzen dute. Burgesa desjabetzen da eta bertako langileek komuna independiente bat antolatzen dute eta kanpotik ezin zaie ezer inposatu.

Arazoa da kooperatibatan antolatutako ekonomiak ez duela merkatu erlazioekin amaitzen eta honek arazo asko sortzen ditu:

-                            Zer gertatzen da, sektore produktibo batean gutxiegi ekoizten bada eta besteetan gehiegi?

Kapitalismoan hau modu baldar batean konpontzen da. Ekonomia irabaziak bilatzean oinarritzen da eta kapitalaren inbertsioa beti gehiago hazi daitezkeen sektoreetara joaten da irabaziak ateratzeko. Honek azkenean kapitalismoan krisia eragiten du gain inbertsio bat ematen delako.

Ekonomia planifikatuan oso garrantzitsua da ekonomia beharretara antolatu daitekeelako. Oinarrian estadistika eta kontrola egongo da. Zenbat ekoitzi behar da produktu bakoitzeko eta zer ekoitzi dezake eskualde, herri edo lantegi bakoitzak. Beti egongo da galdetzen zer dagoen sobran eta zer faltan eta gainera erreserba batzuk edukitzeko abantaila edukiko du.

Ekonomia anarkista batean kaos bat bihur daiteke zentzu honetan, ez dagoelako planifikaziorik ez burgesiarik. Orduan zer gertatzen da produktiboak ez diren lanbideekin, osasunarekin edota hezkuntzarekin? Zer gertatzen da gazteak lantegi berrietan sartzearekin, bertan langile gehiago ez badira behar edo sinpleki langileek ez badute langile gehiago nahi? Langabeziakin amaitzea ezinezkoa da planifikazio gabe!

Eta azkenik ekonomian oinarrizkoak diren sektore produktiboak abantaila daukate eta nahi dituzten prezioak jar ditzakete elkar-trukean. Errusian gertatu zen ikatz mehatze batean langileak bat batean anarkistak bihurtu zirela, ez baitzuten ekonomia planifikatuaren menpe egon nahi. Gobernu sobietarra gerra zibilean zegoenean ikatza funtsezkoa zen eta behartuta egon zian anarkisten eskakizunak betetzera. Bertako langileak sobietar batasuneko langileak baino 5 aldiz gehiago irabaztera iritsi ziren.

Estatu espainiarrean, berriz, anarkistek uko egin zien bankuak nazionalizatzeari eta bankuak langile kontrolpean zeuden lantegiei boikota egiten hasi ziren krediturik eman gabe.

Kapitalismoakin amaitzeko beharrezkoa da ekonomia planifikatzea. Ekonomia planifikatuan potentziala Sobietar Batasunean frogatu zen, Stalinismo garaian, nahiz eta burokrazia egon, herrialde atzeratuena urte gutxitan potentzia mundiala izatera pasa baitzen.

Baina ekonomia planifikatua ez bada mundu guztira zabaltzen eta herrialde txiki batean geratzen bada, ez bada langileen kontrolpean antolatzen eta burokrazia bada ekonomia antolatzen duena, langileek boterea galduko dute eta kapitalismoak garaitu egingo du.

 

Ondorioa

Anarkismoaren eta komunismoaren funtsezko ezberdintasun bat ikusten dugu eta hau teoria eta praktikaren arteko erlazioa da. Leninek esaten zuen teoria antzua dela praktika gabe eta praktika itsua dela teoria gabe.

Anarkistek printzipiozko jarrerei ematen die garrantzia. Estaturik ez, ekonomia planifikaturik ez eta hauteskundeetan eta instituzioetan ezin daiteke parte hartu, sindikatu burokratikoak suntsitu egin behar dira, etab.

Marxistek printzipio bakarra dute. Munduko langile mugimendua indartzea, klase kontzientzia igotzea eta hau klase gabeko gizarte batetara iristeko antolatzea, bere eginkizun historikoa baita.

Honela borroka antolatzekoan errealitatea begiratzen dute ikuspegi horretatik. Nola jokatzen du klaseak eta nola jokatu behar dute marxistek beren kontzientzia eta antolakuntza maila igotzeko. Ordun esaten dute: Estatua ezinbesteko etapa dugu burgesia garaitzeko, baina ezin du Estatu parlamentario bat izan. Estatu praktiko bat izan behar du erabaki praktikoak hartzeko.

Ekonomia planifikatua ezinbestekoa dugu klaseko pribilegioekin amaitzeko, ekonomia pertsonen beharretara antolatzeko eta azkenik lanorduak murriztuz eta bizi baliabideak handituz kapitalismoak ekarri dituen bizio txar guztiekin amaitzeko. Honekin batera Estatua desegin egingo da, denontzat adina oparotasun dagoenean.

Instituzio burgesetan parte hartzeak ez du esan nahi traizio egitea denik. Estatua palestra bat bezala erabili daiteke langileen alde egiteko eta Estatuaren aurkako propaganda iraultzailea egiteko.

Eta sindikatuak burokraziaz beterik badaude, bertan parte hartu behar da, bertako langileen kontzientzia maila igotzeko eta sindikatuen borroka iraultzaile bat defendatzeko.

Orduan marxiston aldetik oso garrantzitsua da iraultzaileok elkarren artean antolatzea. Askeak eztabaidan baina zorrotzak ekintzan. Ez antolakuntza bat beste langile mugimendutik banatzeko baizik eta hau indartzeko eta bertan parte hartzeko. Azken finean, egin daitekeen okerrena politika politiko burgesei uztea da, denon egin beharra da politikan formatzea eta iritzi bat lantzea.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.