• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Ultraeskuinaren eta faxismoaren gorakada mehatxu globala da langile klasearen eta gazteriaren aurka. Trump, Milei, Le Pen, Abascal eta Netanyahuk argi erakutsi dute eskuin muturreko indar supremazista, arrazista eta sionistak zer egiteko gai diren.

Eskubide demokratikoen, emakumeen, gure anai-arreba etorkinen, sindikalisten eta ezker borrokalariaren aurkako eraso basatiak dira haien estrategia politikoaren ardatza.

Baina faxistak ez daude bakarrik. Botere inperialista handiek eta nazioarteko kapitalak hauspotzen dituzte eta erabateko zigorgabetasuna ematen diete. Argi ikus daiteke hori Israelgo Gobernuak herri palestinarraren aurka Gazan eta Zisjordanian aurrera daraman genozidio basatian.

Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da ulertzea zer den faxismoa eta nola aurre egin. Langile klasearen eta gazteen mugimendu zabala altxatzea auzo, ikastetxe eta lantokietan, eguneroko bizitzako esparru guztietan, haien demagogia xenofobo, matxista eta kapitalistari aurre egiteko, horixe da eginkizunik garrantzitsuena. Azken finean, faxismoa burgesiak bere pribilegioak eta mozkinak babesteko erabiltzen duen irteera da, bere sistema krisi bortitzean dagoenean.

Baina eskuin muturrak aurrera egin badu, hori sistemara egokitutako ezker instituzionalaren akats larriengatik ere izan da, bake soziala aldarrikatuz, NATOren eta mendebaldeko inperialismoaren bozeramaile gisa agertu baita. Ezker horrek etengabe amore eman du bankarien, etxebizitzen espekulatzaileen, faxistez eta frankistez betetako polizia eta auzitegien aurrean. Politika horrekin lortu duena kapitalisten poltsikoak betetzea eta erreakzioa adoretzea izan da.

Ezker horrek ez du indargabetu Mozal Legea, Desokupa babesten du, Zaragozako gazte antifaxistak espetxeratzea ahalbidetzen du, baita raperoak ere monarkia ustela salatzen duten egiak botatzeagatik. Ez du balio faxismoaren aurka borrokatzeko.

Egia esateko ordua da. Faxismoa ez da garaituko parlamentuko itunekin, hitz onekin, ezta aberatsentzako demokrazia hau defendatuz ere. Faxistak klaseko borrokarekin eta programa iraultzailearekin garaituko dira.

GASTEIZ

Azaroak 13 asteazkena 18etan

Rosa Luxemburg gunea (San Antonio kalea, 32)

BILBO

Azaroak 15 ostirala 18etan

La Bolsa udaltegia (Pilota Kalea, 10)

ORERETA - ERRENTERIA

Azaroak 29 ostirala 18etan

Gaztaño auzoko lokalean

Hor espero zaituztegu, eta komunismoaren indarrak eraikitzera animatzen zaituztegu!

Bat egin Ezker Iraultzaileko eta Ikasle Sindikatuko komunistekin faxismoari aurre egiteko. Parte hartu ekitaldietan eta eraiki komite antifaxistak. Ez dago denborarik alferrik galtzeko.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.