• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Hizkuntzak, gizakiek beren harremanak garatzeko beharraren ondorioz sortu ziren, baina beste behar batek, inperialismoaren zapalkuntza beharrak, hainbat hizkuntza suntsitu ditu.

HIZKUNTZAREN SORRERA

Duela milioika urte glaziazioaren ondorioz baso kopuruak nabarmen egin zuen behera, euri eskasiaren eta klima lehorraren ondorioz. Honekin batera basoetako elikagai kopuruak ere behera egin zuen. Horrela, ordura arte zuhaitzetan bizi izandako prototximinoen hiru espezie bereizi ziren: lehenak, indartsuenak agian, zuhaitzetan bizitzen jarraitu zuen baliabide mugatuak izan arren jatekoa lortzeko gai baitzen, bigarren taldea basoaren mugetara joatera behartua izan zen non zuhaitz eta elikagai gutxiago zegoen, hori dela eta lurrera jaitsi zen elikagai gehiago lortzearren. Azken taldea, ahulena ziurrenik, basotik kanpora joan behar izan zen eta, beraz, elikagaiak aurkitzeko ibilbide luzeak egin behar zituen.

Basotik kanporatze honek aldaketa kualitatibo garrantzitsu bat ekarri zuen. Tximino hauek ordura arte probatu ere ez zituzten elikagaiak jaten ikasi zuten, esaterako haragia eta arraina. Hauek garuna garatzeko beharrezkoa den proteinak etab. eman zizkien. Zuhaitzetan gora eta behera ibili behar ez zutenez, goiko gorputz adarrak (beso eta eskuak) behekoengandik (hankak) bereizten joan ziren, funtzio desberdinak hartuz, horrela lau hanketan ibili ordez bi hanketan ibiltzen hasi ziren, eskuak beste funtzioak egiteko aske utziz.

Lanaren ondorioz (tresnak egin, elikagaiak eskuz hartu…) eskuak garatzen joan ziren eta hauekin batera garuna. Lanaren garapenarekin tximinoek elkartzeko beharra ikusi zuten elkar laguntzeko, lehenengo gizartea sortuz. Baina elkartzea soilik ez zen nahikoa izan, elkar komunikatzeko beharra ere bazuten eta behar honek garatu gabe zegoen laringea garatzea ekarri zuen, soinuak igortzeko gai izan arte.

Horrela sortu ziren lehenengo hizkerak, gizakiek zuten beharra asetzeko eta ez Biblia sakratuak dioen bezala, gizakiak Babelgo dorrea zeruraino eraiki nahi izanagatik jainkoak ezarritako zigor gisa. Hizkuntzen ugaritasuna ez da zigor bat, aberastasunaren seinale baizik.

HIZKUNTZAREN GARAPENA

Giza bilakaerak aurrera egin zuen heinean hizkera ere garatzen joan zen. Hitz berriak sortu ziren tresna berriak sortzearekin batera. Baina oraingoan hitz egitea nahikoa ez zelarik idazteko beharra ikusi zuten eta horrela sortu zen lehenengo idazkera hieroglifikoa Mesopotamian eta Egipton esan nahi zuten horren irudikapena eginez. Ondorengo zibilizazioek (feniziarrak, greziarrak eta erromatarrak) hierogliflikoetatik gaur egun ezagutzen ditugun idazkerara jauzi egin zuten. Zeinu hauek ideia edo objektu bat errepresentatzeari utzi eta soinu bat errepresentatzera pasa ziren. Hieroglifiko edo piktograma batzuk, esan nahi zuten hitzaren lehenengo letraren soinua errepresentatzera pasatu ziren, horrela soinu bakoitza letra batekin errepresentatzen saiatu ziren alfabetoa sortuz. Letra hauek elkartuz hitzak sortu ziren, halaber hitzak bata bestearen ondoan zentzuz jarri ezkero esaldi luze eta konplexuak sortu daitezke. Era berean, esaldiak elkartuz liburuak eta liburuak bete daitezke.

Hemen ere, beste behin ikus dezakegu,  kantitatetik kalitaterako bilakaera. Gizakiak bere beharrak asetzeko hasierako soinu horiek idatziz jartzen ikasi zuen. Idazketa-irakurketa gizarteari irakasteari ekin zitzaion eskoletan etab. Dena den, gizartea klase sozial antagonikoetan banatuta egotean eta gutxiengo bat gizartearen kontrolaren jabe izatean, ikasteko eskubidea klase agintariaren eskuetan geratu zen (besteak beste, ikasketak ordaintzeko diru edota denbora zutelako), menpekoen artean, gizartearen gehiengoa, ezjakintasunean murgilduz.

INPERIALISMOA ETA HIZKUNTZAK

Ikus dezagun orain zer eragin duen inperialismoak hizkuntzen baitan:

Inperialismoak hizkuntza askoren galera eragin du historian zehar, bai inposaketa eta errepresio gogorrenaren bidez baina baita itxura batean behintzat jokabide tolerante eta baketsu batean. Inperialismoak bere hizkuntza eta kultura sistematikoki gailentzen du beste herrialdeetako hizkuntzen gainetik, herrialde horretako erlazio ekonomiko eta politikoen kontrolaren bidez. Herrialde inbadituan inperioaren produkzio modu atzerritarrak guztiz gailentzen badira eta bertako jendeak bere lurren subiranotasuna galdu eta modu hauetara moldatu beste irtenbiderik ez badute, inperioaren hizkuntza jakitea beharrezko izango da eguneroko ogia irabazteko. Formak aldatzen badira ere errezeta honek ez du huts egiten gaur egun, inperialismo iparamerikarraren eragina mundu guztira izurrite bat bezala zabaltzen ari denean, bai ingelesean, bai jateko ohituretan, bai kulturako hainbat arlotan...

Europa guztian eragin nabarmena izan zuen Erromatarren Inperio handiaren ondorioa azter dezagun:

Erromatarren inperioa ia Europa osoaren jabe egin zen beraien nagusitasuna beste herrialdeen gainetik ezarriz. Inperialismoak herrialde baten handitasuna ezartzen du beste guztien gainetik. Bere konkistak aurrera eramateko bere gizarte antolaketak kualitatiboki egitura oso sendo  eta garatuak  beharrezkoak zituen gizartearen arlo guztietan. Noski hauetan garrantzitsuena arlo ekonomikoa eta produkzio erlazioak ziren, baina honek ondo zimentatua egon behar zuen beste bigarren mailako arloetan, organu politikoetan, zuzenbidean, arlo militar sendo batean; nahiz arkitekturan, kulturan, artean, filosofian, hizkuntzan, idazkeran etab. Herri zapaltzaileak, kasu honetan Erromatarrak, berea inposatzen die herri zapalduei, kasu honetan ia Europa osoari. Inposaketa horien artean hizkuntzarena dago. Erromatarrek Latina zabaldu zuten beraien inperio guztian. Baina hizkuntzaren eragina ez da inperioaren gainbeherarekin batera desargetzen ezer gertatu ez bailitzan. Eragin honek urteak iraun ditzake, mendeak agian . Horren adibide dira, Erdi Aroan, adibidez, mezak latinez izatea. Edota gaur egun ditugun (erromanizazio honetatik sortu ziren) hizkuntza erromantze guztiak, gaztelera, frantsesa, katalana, galiziera… Hizkuntza berriak sortzeaz gain aurretik dauden hizkuntza gehienak galduarazi zituen, adibide bat jartzearren Zelten hizkuntza, salbuespen gisa hartu dezakegu Euskara, zeina Europako hizkuntza zaharrenetakoa den.

1492an Amerikaren aurkikuntzak ere eragina izan zuen batez ere bertako hizkuntzetan. Espainiako monarkiak eta bere klase agintariak beso zabalik hartu zuen amerikar kontinentearen aurkikuntza eta Hego Amerika osoa konkistatu zuen izurrite eta jazarpen militarraren bidez bertako hizkuntzarekin, kulturarekin, ohiturekin, mitologiarekin amaitu zutelarik… gaztelaniarrena gailenduz. Gauza bera gertatu zen Ipar Amerikan Britainiarren eta Frantziarren inperialismoaren ondorioz.

Baina benetan desagertu ote ziren hizkuntza hauek? Gaur egun hitz egiten ez badira ere (edo lehen baino gutxiago, izan ere Hego Ameriketako toki batzuetan hizkuntza hauek bizirik darraite, oso gutxituak badaude ere)  aurreko hizkuntza horien eragina nabarmendu daiteke gaur hitz egiten den hizkuntzan, esaterako, gaztelanian, hizkuntza erromantzea izanik, zeltiberoen, arabiarren… hizkuntzatik eta baita Euskaratik ere hartutako hitz solteak aurki daitezke.

Hurrengo atalak hizkuntza gutxituei buruzko artikuluarenkin jarraituko du.