• Valentzia: arduragabekeria kriminala frogatuta dago. Greba orokorra behar da Valentzian Mazon botatzeko!

    Valentzia: arduragabekeria kriminala frogatuta dago. Greba orokorra behar da Valentzian Mazon botatzeko!

  • Etxebizitza-eskubidearen aldeko manifestazio jendetsuak bata bestearen atzetik datoz. Alokairuen greba erabat posible da!

    Etxebizitza-eskubidearen aldeko manifestazio jendetsuak bata bestearen atzetik datoz. Alokairuen greba erabat posible da!

  • Ultraeskuinaren mehatxua eta EH Bilduren politika

    Ultraeskuinaren mehatxua eta EH Bilduren politika "errealista eta pragmatikoa"

  • Trumpen gobernu ultraeskuindarra erasorako prest

    Trumpen gobernu ultraeskuindarra erasorako prest

  • Al-Assaden erorketa Sirian. Fase berri bat munduko nagusitasuna lortzeko borrokan

    Al-Assaden erorketa Sirian. Fase berri bat munduko nagusitasuna lortzeko borrokan

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Connolly marxista irlandarrak esandakoa: Bihar armada britainiarra botatzen baduzu eta bandera berdea Dublingo Gazteluaren gainean eskegi, errepublika sozialista bat antolatzea planteatu ezean, Ingalaterraren menpe jarraituko duzu, kapitalisten, lurjabeen eta herrialde honetan ezarritako merkataritza eta industria erakundeen bitartez menderatuko zaitu.

Ezegonkortasunez beteta dagoen mundu mailako kapitalismoren krisi organikoaren garaia bizi dugu. Orain dela gutxi AEBtako errezesio ekonomiko baten adierazpenak, bere defizit eta zorren ondorioz, Asia, Europa eta AEBetako boltsetan erorketa probokatu du, sistema kapitalistaren ahuldadea azaleratuz. Sistema honek egin dezakeen bakarra aberastasuna gero eta esku gutxiagotan pilatzea da, eta horretarako gehiengoari esplotazioa eta miseria eskaintzen dizkio. Aldi berean Europa mailan adibidez, kaleraketek, fabriken itxierek eta langile klasearen aurkako erasoek gero eta erantzun sozial handiagoa izaten ari dira. Hori erakutsi digute Europako herrialde ezberdinetan azken urte hauetan izan diren mobilizazio eta greba orokorrek. Baina ezpairik gabe, Amerika Latinako gertakizun iraultzaileak izan dira horren erakusgarri garbienak, batez ere Venezuelan. Beste aldetik, kapitalismoaren krisiak eragin zuzena du mundu osoko gatazka nazionaletan, potentzia handiek nazio txikiagoak zapaltzen jarraitzeko beharra baitaukate inoiz baino gehiago. Eta noski Irlandako kasuan ere klase dominatzaile britainiarrak Irlanda (iparra eta hegoa) bere interes ekonomikoen menpe izan nahi du.

 

ZER GERTATZEN DA IRLANDAN?

 

Irlandako askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan bi etapen teoria aspaldi planteatu zen eta gaur egun honela defendatzen da: Lehendabizi hegoaldeko 26 konderriak eta iparraldeko 6ak banatzen dituen muga suntsitu eta ondoren ekin sozialismoaren aldeko borrokari. 1922an burgesia irlandarraren traizioarekin Irlanda bitan banatu zenean IRAko militanteen artean banaketa eman zen. Batzuren ustetan askapen nazionala ezinezkoa zen lortzea sozialismoaren aldeko borroka gabe eta besteen iritziz sozialismoaren aldeko borroka ondorengo pauso bat zen. Zer gertatu zen? Bigarren ideia defendatzen zutenetako batzuk burgesia irlandarraren polizia bihurtu ziren, sozialismoaren aldeko borroka defendatzen zuten IRAko militanteak ere atxilotuz. Gainera burgesia irlandarraren polizia bihurtzeak burgesia britainiarraren polizia bihurtzea esan nahi zuen, bi burgesia hauek estuki lotuta baitzeuden eta baitaude Irlandaren zapalkuntzan. Bi etapen teoria defendatzen zutenek ziotenez, lehendabizi Hego Irlandaren independentzia lortzea zen eman beharreko pausoa, horrekin soberania nazionala lortuko zutelakoan. Baina oker zeuden. Kapitalismoarekin bukatu ez zenez burgesia irlandarraren kolaborazioarekin burgesia britainiarrak Hego Irlanda ere zapaltzen jarraitu du. Gaur egun, Hego Irlandaren dependentzi ekonomikoa handiagoa da Britainia Handiarekiko “independiente” ez zenean baino. Beraz, ez zuten benetako independentziarik lortu eta sozialismoaren aldeko borroka (bigarren pausoa omen zena) erabat desagertu zen, jakina den bezala erregimen kapitalistetako poliziaren lana kapitalismoa defendatzea da.  

Ostiral santuko akordioekin ere ez zen muga eta zapalkuntza ingelesarekin amaitu. Downing Streeteko adierazpenak Ipan Irlandako autodeterminazio eskubidea bermatzen du baina hau ez zen izan unionisten kontzesio bat. Ipar Irlandan gehiengoa diren protestante unionistek bertako 6 konderriak Britainia Handira lotuta edukitzeko erabiltzen edo erabiliko duten eskubidea da hau. Irlanda osoko autodeterminazio eskubideari aurre egiten dio Ipar Irlandao autodeterminazio eskubideak unionisten mesedetan. Gainera adierazpen honen ondoren Hego Irlandako konstituziotik kendu egin zen Irlanda batu bat erreklamatzearen eskaera.  

Ostiral santuko akordioen ondoren langile katolikoen eta protestateen komunitateak banatzen dituzten hesiak handitu egin dira eta eraso sektarioak ia egunero ematen dira batez ere errepublikano eta katolikoen aurka. Bestalde, Ipar Irlandako konpetentziak minimoak dira. Londresek hospital bat istea erabakitzen duenean Stormonteko gonernuak zein itxi behar soilik erabaki dezake.

Instituzioen eta erreformismoaren bidea porrotaren bidea da. Bide hau erabat arriskutsua da, gero eta kontzesio gehiago egitera eraman baizaitzake. Eta gure ustez Sinn Feinek bere Kongresuan onartu zuena, Ipar Irlandako polizia (PSNI) onartzea, ez da aurrerapauso bat, alderantziz. Kasu honetan Sinn Feinen gazte erakundeak (Ogra)  hartu duen jarrera da egokia, polizia onartzearen aurka atera da. 

Egia da polizia katoliko gehiago daudela (%20) orain dela hamar urte baino. Baina horrek aldatzen al du PSNIren politika? Polizia guztiak katolikoak izango balira ere klase dominatzaile britainiarraren eta kapitalisten interesak defendatzen jarraituko luke. Euskal Herrian ikus daiteke euskal poliziak, ertzantzak, noren interesak defendatzen dituen, estatu espainiarrarenak eta euskal burgesiarenak noski. Edo, katolikoa delako polizia horrek ez al du errepresioa erabiliko aktibitate errepublikarraren aurka? Gertatzen ari den bezala, PSNIn sartzen ari diren Poloniatik datozen polizia katolikoak (munduko antikomunistenetakoak) justuak eta partzialak izango al dira?

PSNIko poliziek, katolikoak edo protestanteak izan, sistema kapitalista, zapalkuntza britainiarra eta Irlandako kapitalisten interesak defendatuko dituzte. Polizia estatu burgesaren zutabea da. Sei konderrietako polizia, berdin da bere izena, estatu unionistaren defendatzaile armatua da. Estatuaren oinarrizko zutabeak ez dira aldatu eta ez dira aldatuko Sinn Fein eta DUP Stormonten egonagatik.   

Errepublikarrentzat PSNI ezin da izan onartua zerbitzu polizial legitimo eta ordezkari bat bezala, zeren polizia hau Irlanda okupatuko lege britainiarraren instituzioa da. Erregina zerbitzatzen dute eta ez Irlandako herria. Lege parlamentario britainiarra defendatzen dute. Zapalkuntza britainiarra inposatzen dute! PSNIk, mundu kapitalistako beste edozein indar polizialek bezala, kapitalisten jabego pribatua defendatzen du herria baino lehen eta klase dominatzailearen instrumentua da.
Kapitalismopean beti izango dira langabezia, pobrezia... horregatik beti egongo da oinarri bat klaseko gatazkarako. Beti egongo dira sistema honek zapaldutakoak eta langile klaseak aurre egin beharko dio horri. Irlandan ekonomia hazten ari da, nahiz eta langile klase irlandarraren baldintzak okertzen joan, baina krisi garaiak etortzen direnean eta langileen borrokak hasten direnean zer egingo du PSNIk? Ertzantzaren jokabidea ikus dezakegu galdera honi erantzuna aurkitzeko. Ez da batere arraroa izango etorkizunean PSNI langileak eta errepublikarrak erreprimitzen ikustea. Ez du beste etorkizunik.

AUTODETERMINAZIOA ETA SOZIALISMOA

Errespetu guztiarekin azaldu nahi dugu bide hau ez dela egokia. Irtenbide bakarra programa iraultzaile bat altxatzea dela defendatzen jarraitzen dugu, burgesiaren aurkako borroka eta sozialismoaren aldekoa, burgesiaren espropiazioa aldarrikatzen duena. Bidelaburrak ez dira existitzen. Alternatiba hau posiblea dela ikus dezakegu Amerika Latinan. Venezuelako modeloa daukagu, masak sozialismoaren aldeko borrokan ari dira.  

Bi bide daude: Irlandako modelo instituzionala edo burgesia nazionalaren aurkako Venezuelako borroka iraultzailea. Borroka hau langile eta nekazari masen mobilizazio konszientean oinarritzen da eta Amerika Latinako iraultza sozialistaren buru bihurtu da. Chavez, Trotskyren ideiak jarraitzen dituela esatera heldu da. Ezin daiteke esan Chavez marxista denik baina Trotskyren iraultza jarraituaren teoria defendatzen duela esatea ez da nolanaiko zerbait. Chavezek egin duen moduan ezkerreko militante guztientzat garrantzitsua da Iraultza Jarraituaren teoria aztertzea. Teoria honek aurre egiten dio bi etapen teoria estalinistari. Teoria estalinistak honako hau defendatzen du: burgesia nazionalarekin elkartu demokrazia lortzeko eta gerorako utzi sozialismoa. Historiak erakutsi digu teoria honek behin eta berriz porrota besterik ez duela ekarri. 

 

 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.