• Apirilak 21eko hauteskundeak · EAJ ez da aliatua, errepresioa eta patronala da. Kanpora bota behar dira!

    Apirilak 21eko hauteskundeak · EAJ ez da aliatua, errepresioa eta patronala da. Kanpora bota behar dira!

  • Gaza, infernua lurrean

    Gaza, infernua lurrean

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3


Burgesiaren historiografiak ezabatu nahi izan badu ere, esanguratsua den gertakaria jazo zen Eibarren eta Arrasaten, hasiera batean altxamendu armatuak garaipena lortu zuen lekuetan: Errepublika Sozialista aldarrikatu zen.

Azkeneko alean PNVren inguruko artikuluan aipatzen genuen bezala, Errepublika garaiko PNVren politika zig-zagen politika izan zen; haizeak nondik jo haruntz bideratzen zen, bere eskubideak murrizteko arriskua ikustean masengan hartzen zuen sostengu, baina bere izate sozialaren pribilejioak arriskuan ikustean ez zion muzinik egiten masa hauek modu batera edo bestera zapaltzeari. Bi hitzetan, bere klase interesen defentsa zuen ororen aurretik, gaurdaino izan duen bezala. Baina enpirista politikoek, dialektikaren legeak ulertzen ez dituzten horiek, espero ez zuten gertakaria etorri zen, PNV bere herriaren alde zegoen edo ez neurtuko zuen balantza bat: 1934ko Urriko Iraultza.

1934ko uztailan eta apirilean, eskuinaren erasoak zirela eta, oposizioaren bandoan kokatu bazen ere, urriko langile mobilizazioak hasi zirenean 180 graduko itzulia eman zuen. UGTk greba orokorra deitua zuen CEDAko (Confederacion Española de Derechas Autonomas) hiru ministro gobernuan sartu zirelako, Alemaniako eta Italiako gobernu faxista baten ezarpenaren beldurrez. Honen baitan PNV Gil Roblesen (CEDA) eta Frankoren gidaritzapeko armadaren erretagoardian ezarri zen. Bere babesa emanez, Gerra ministerioaren eskutik langile altxamendu asturiarra eta euskalduna sarraskituak izan ziren, ehundaka hildakorekin.

Euskal burgesiak, iraultzarekiko beldurrez, eskuin aldera biratzen zuen bitartean, 1933an eta 1934an, proletalgo alemaniarra eta austriarra, hurrenez hurren, garaituak izateak, ezkerralderako aldaketa bortitza eragin zuen langileen alderdi eta sindikatuetan. Honakoak izan ziren Luis Araquistainek, Asturiasko altxamendu militarra zela eta, Leviatanen orrietan plazaratu zituen ondorioak: “Errepublika istripu bat da, Marxengana eta Engelsengana itzuli behar da, baina ez hitzekin, zuhurtziarekin eta borondatearekin baizik. Sozialismo erreformistak jada porrot egin du. Denok engainatu ginen eta hori onartzeko garaia da (…) Ez gaitezen fido soilik demokrazia parlamentarioan, ezta noizbait sozialismoak gehiengoa lortzen badu ere; biolentzia erabiltzen ez badu, kapitalismoak beste esparruetan garaituko du bere arma ekonomiko indartsuekin”.

 

EIBAR ETA ARRASATEKO ERREPUBLIKA SOZIALISTA

 

PNVk abstentzionismoa eta ELA-STVren buruzagitzak “lasaitasuna” eta “zuhurtzia” bultzatu bazituzten ere, bi erakundeen oinarri sozialeko langileek greba orokorra gogo biziz bultzatu zuten. Altxamendu armatuak azalera handiagoa hartu zuen, batez ere Gipuzkoako tradiziozko langile guneetan (Eibarren, Arrasaten) eta Gallartako meatze inguruetan. Greba, ia osotasunez, orokorra izan zen Gipuzkoako eta Bizkaiako herri guztietan (Bilbo, Estatu mailako lehen gune siderometalurgikoa buru zuela) eta ia hutsala Gasteizen. Meatzaritza inguruetan, Bizkaikoetan eta Eibarren (Estatuko arma ekoizpenaren nukleo garrantzitsuena hogeita hamar inguru enpresekin) greba urriaren 15 arte luzatu zen. 3000 grebalari inguruk egoerari tinko eutsi zioten eta egun luzez heldu zieten ejertzitoaren indar erasotzaileei.

Batzuetan historiografiatik ezabatua izan dela ematen badu ere, nahiko esanguratsua den gertakaria jazo zen Eibarren eta Arrasaten, hasiera batean altxamendu armatuak garaipena lortu zuen lekuetan: Errepublika Sozialista aldarrikatu zen. Historialari burgesek liburuetatik ezabatu nahi izan badute ere, langilegoak ez du bere memoria zapaldua izaten utziko, iraganeko gertakariak oroituko ditu, berauetatik ondorio eraginkorrak atera eta ondoren ikasitakoa etorkizuna aldatzeko erabili. Azken finean, “historia ikasten ez duena, akatsak errepikatzera kondenaturik” baitago. Euskal langilegoak ordea, burgesiaren agenteek nahi ez badute ere, ez du bere arbasoen historia ahaztuko, ez du ahaztuko nola Errepublika Sozialista bat aldarrikatu zen Gipuzkoako industriaren muinean eta ez du ahaztuko PNV izan zela bere ametsak eta beharrak zapuzteko langileriaren heroiak garbitu zituena. Beste behin ere, PNV aurpegia estaltzeko mozorrorik gabe geratu zen, bere “herria” literalki odol hustuz..

Hego Euskal Herrian eta Estatu espainiarraren historian lehen aldiz, langilego iraultzailea burgesiaren ejertzitoaren aurka zegoen, armak eskuan, bere gobernua ezartzeko borrokan, nahiz eta geroago, zuzendaritza bateratu baten gabeziak eta Asturiasen isolamenduak iraultza porrotera eraman zuten. Estatu aparatu osoa Asturiasko langilegoa zapaltzeko eginkizunean kontzentratu zen. Altxamendu militarraren aurkako kanpaina militarrean 25.000 gizonek hartu zuten esku. Halaber, lehen aipaturiko gabezien ondorioz, batez ere, mugimendua pixkanaka murriztuz joan zen Asturiasen izan ezik. Hemen langile boterea sortu zen, bizitza ekonomikoa, politikoa eta soziala baldintzatu zituen boterea, eta 15 egun iraun zituena, urriaren 18an meatzarien zutabe armatuak errendiziora beharturik ikusi ziren arte.

Gertakari honek Estatu osoan zehar zuzendaritza iraultzaile batekin eta bateraturik borrokatzeko beharra erakutsi zuen, baina ez nahi erromantiko batengatik, edota Asturiasko langilegoak Estatuko langilegoarekin, hauen nazionalitatea edozein izanda ere, batasun bukoliko eta armoniotsu bat sortu nahi zutelako: behar objetibo bat zen. Eta zertan datza objetibotasunak? Bada espainiar burgesiaren produkzio eta erreprodukzio erlazioak Estatu mailan antolaturik daudela, beste nazioetako burgesiekin lokarriak sortuz, eta bere interesak defendatzeko aparatu biolento bakar bat duela antolaturik Estatuaren luze zabalean: Armada. Zapalketa bera jasaten zuten, etsai berbera zuten, eta beharrezko zuten denen indarrak batzea hari aurre egiteko, interes berberen defentsa baitzen denen nahimena: askatasun ekonomikoa, soziala, politikoa eta kulturala, eta hori lortzeko bide bakartzat kapitalismoaren amaiera.

ERREPRESIO ANKERRA

Altxamenduaren porrotaren ostean errepresioa berbera izan zen Euskal Herrian, PNVk erresistentziarik jarri gabe: Altxamenduan iraultzaileen eskutik hilak suertatu zirenen omenaldietan parte hartu zuten eta Lerrouxi (Alderdi Erradikal eskuindarra) aldeko botoa eman zioten hau presidente ezartzerakoan. Funtsean, burgesia kataluniarrak eta euskaldunak langilegoarekiko beldurra erakutsi zuten, eta Estatu zentralistaren aurreko harrokeriak eta “sentimenduzko” hitzaldiak asko izan baziren ere, nazio historikoen eskubideen defentsa ez zuten sekula egin; nolabait esateko, euren mihia ez zetorren bat euren kontzientziarekin. Itxurakeriazko nazionalismoa herraminta bikaina zen langilegoa zatitu eta uztarrian mantentzeko. Divide et impera famatua ongi ezagutzen zuten.

Damoklesen ezpata buru gainean zuen burgesiak. Greben gorakada, altxamendu eta leherketak. Ezin zioten indar iraultzaileari eutsi. Bien bitartean, langileen buruzagiek orokorrean demokrazia burgesa babesten zuten “Errepublika demokratikoaren” maskarapean, eta berriro ere, buruzagi hauen hankasartzea eta noraezerako joera laguntza bikaina izan zen kontrairaultza faxistarentzat, langile mugimendua desarmatzen lagundu baitzion. Stalinek bultzaturiko Fronte Popularra garaile atera zen 1936ko hauteskundeetan bere barnean alderdi burges eta proletarioak biltzen zituelarik, Trotskyren Fronte Bakarraren kontsigna (langile erakunde guztien batasuna, klase kolaboraziorik gabe) zokoratuz. Langilegoa, ordea, garaipenaren aurrean ez zen zer egingo geratu. Bazekien zer gertatu zen errepublikazaleen aurreko legealdian eta bazekiten kapitalismoarekin hausten ez bazen euren arazoak ez zirela konponduko. Lurren kolektibizazioak hasi ziren, grebak, enpresen okupazioak, mobilizazio moeta guztiak… Burgesiak ezion zion lurrin honi heldu. Bide parlamentarioa jada ez zen nahikoa langilegoaren burua beheruntz mantentzeko. Zerbait egin behar zen, eta ez nolanahikoa. Langileen buruzagiek ezkerreratze hori ahal bezain beste murriztu nahi zuten bitartean, Franko, Mola, Goded eta beste lagunak altxamendu militarra prestatzen hasi ziren, burgesiaren interesak defendatzeko. Izan ere, “mamu bat baizebilen Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean zehar, komunismoaren mamua”…

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.