• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


LGTBI kolektiboaren zapalkuntza geroz eta jasanezinagoa da. Irainak, jipoiak, harriak botatzea eta hilketak – iaz Coruñako Samu esaterako-. Erasoak etengabe eta urtetik urtera hazten ari dira. EAEn esaterako, aurten bikoiztu egin dira iazko datuekin alderatuta, 73 erregistratu ziren (748 Estatu espainiar osoan). Baina gure erasotzaileen alde jartzen den justiziaren aurrean, hamar biktimatik batek bakarrik erabakitzen du salaketa jartzea.

Askotan diskriminazioa ikusezina izaten da baina mingarria era berean. Lana aurkitzeko gure sexu orientazioa ezkutatu behar dugu (LGTBI pertsonen %86,6k beharrezkotzat jotzen dute lan elkarrizketetan ezkutatzea); langabezia kronikora kondenatzen gaituzte (Trans komunitatean langabezia tasa %80koa da), eskolara joatea infernu bihurtzen da (LGTBI ikasleen %49k eskola jazarpena jasaten dute).

Bestalde, bada  gaitz handi bat gogor kolpatzen gaituena, bereziki trans pertsonak: prostituzioa. Sexu esklabutzaren negozioak urtean 5 eta 7 bilioi dolar arteko irabaziak sorten ditu. Asko eta asko dira zapalkuntza bortitz hori legitimatzen saiatzen direnak, ustezko “aukeratzeko askatasun” baten izenean. Zinismo hori “enpresa askatasunaren” eta kapitalismoaren defendatzaileen funtsezko erretorika da.

Prostituzioaren eztabaida duela gutxi berriro mahai gaineratu da, PSOEk Zigor Kodea aldatzeko proposamena egin duenean, proxenetismoa edozein modutan debekatzeko. Jakina, legeek praktika horien izaera ankerra eta matxista aitortzea nahi dugula, baina ustezko feminismo horren hipokrisia ere salatu behar dugu.

Formalki, prostituzioa ez da legezkoa Estatu espainiarrean, baina horrek ez du eragotzi gure herrialdea prostituzioa kontsumitzeko helmuga turistiko gorenetako bat izatea eta 45.000 emakume esklabo sexualak izatea. PSOEren gobernuak urteetan ez du ezer egin prostituzioaren sustraiei aurre egiteko. Are gehiago, azken 20 urteetan gaitz horrek hazten jarraitu du, eta biktimak kriminalizatzeko politikari eutsi zaio. Ustez abolizionista izatea eta, aldi berean, sistema kapitalistaren zutabe sendoa izatea erabateko inkongruentzia da.

Baina eskandalagarriena Unidas Podemoseko zenbait talde hartzen ari diren jarrera da. En Comú Podemeko eta Ada Colauko diputatuak – Beste proxeneten sindikatuarekin lotura argia dutenak – Prostituzioa erregularizatzeko beharra defendatzera atera dira. Emakumeen aurkako indarkeria mota krudelenetako bat legeztatzeak ez du ez feministatik ez ezkertiarretik ezer.

Baina izugarriena Unidas Podemoseko zenbait talde hartzen ari diren jarrera da. En Comú Podemeko eta Ada Colauko diputatuak –OTRAS proxeneten sindikatuarekin lotura argia dutenak – prostituzioa erregularizatzeko beharra defendatzera atera dira. Emakumeen aurkako indarkeria mota krudelenetako bat legeztatzeak ez du ez feministatik ez ezkertiarretik ezer.

Muturreko eskuina erasoan

Gasteizeko pintada LGTBIfobikoek mezu argia utzi zuten: “Esto con Franco no pasaba”. Eskuinak eta eskuin muturrak, PPk eta Voxek, sekta katolikoek eta Elizaren hierarkiak, diskurtso homofobo, transfobo eta misoginoarekin, gure aurkako indarkeria sustatzen dute. Eta inpunitate osoz egiten dute. Faxistak auzoetan desfilatzera ateratzen dituzte, LGTBI kolektiboa jazarri eta izutzeko. Hori da “una España grande y libre” diotenek dakartena.

Horregatik guztiagatik, LGTBI mugimenduak argi utzi du bere zigilu antifaxista, eta gure borroka feministari, arrazakeriaren aurkakoari eta langile auzoetako zerbitzu publiko duinen aldekoari lotuta dagoela. Gay, lesbiana, bisexual, intersexual eta trans izateaz gain, langile klasearen parte garelako.

Gure kolektiboaren aurkako erasoen gorakada hori PSOE-UP Gobernu baten pean gertatzen ari da. Ez dugu soilik jasan behar izan PSOEk, Carmen Calvo buru zuela, ahal zuen guztia egitea Trans Legea aurrera atera ez zedin, baizik eta funtsean gure bizitzak hobetuko dituen neurri errealik ikusteke jarraitzen dugu. Espainiako Gobuernuak esan du LGTBI kolektiboaren diskriminazioarekin amaitu behar dela. Baina nola egingo dute? Estatuaren aparatua eta frankisten epailetza garbitu gabe jarraitzen badute, Atzerritarren Legea eta proxeneten negozioa ukitzen ausartzen ez badira, PPren lan erreforma funtsean mantentzea garaipentzat badaukate, eta osasun publikoan inbertsio ekonomiko masiboa bermatu gabe jarraitzen badute, bereziki gazteria kolpatzen gaituzten gaixotasun mentalen gaitzetik ihes egin ahal izateko.

Klaseko harrotasun borrokalariaren alde


Gero eta gehiago gara pentsatzen dugunak hitzek ez dutela ezertarako balio ekintzek laguntzen ez badiete. Horregatik aldarrikatzen dugu gure mugimenduaren memoria historikoa eta klase izaera. Harrotasun antikapitalista defendatzen dugu, kapitalistek enpresa handien eta multinazionalen irabazirako urtero antolatzen saiatzen diren Pride bezalako fatxadak arbuiatuz.

Stonewallen bezala: borrokak bakarrik askatuko gaitu. Kapitalismoarekin amaitzeko eta gure eskubideak, duintasuna eta merezi dugun errespetua bermatuko dituen gizarte berri bat eraikitzeko borrokari eutsiko diogu.

Egin bat Aske eta Borrokalariekin!