Berriak jakinarazi duenez, Altsasun dagoen Gamesa enpresa itxi egingo dute eta lan erregulazio espedinentea onartuko dute. Erabaki honen ondorioz, 150 langile geratuko dira lanik gabe.

Langileok ezin dugu onartu ez Gamesaren ez bestelako enpresen itxierik. Itxieren edo EEE (Enpleguen Erregulazio Espedienteen ) mehatxuen aurrean honako hau eskatu behar dugu:

  1. Kontu-liburuak erakus ditzatela enpresak benetan krisian daudela frogatzeko
  2. Enpresa krisian badago, enpresaren nazionalizazioa eta langileen kontrolpean jartzea eskatu behar dugu!

Beharrezkoa da krisian dauden enpresen borrokak elkartu eta mobilizazio bateratu bat egitea!

Enpresen itxiera gehiagorik ez!

EEE gehiagorik ez!

Sindikatuek Greba Orokorrera deitu behar dute!!

Iturria: http://www.berria.info/albisteak/40993/Gamesaren_Altsasuko_enpresa_itxi_egingo_dute.htm

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.