Langile mugimendua

Maiatzaren 1a egun garrantzitsua izan da historikoki langile mugimenduarentzat. 1886ean Chicagon poliziak hildako langileak gogoratzeko eta langileen eskubideen alde borrokatzeko eguna izan da aspalditik. Egun hartan, hainbat langilek bizitzarekin ordaindu zuten beren borrokarako borondatea, baina aldi berean langileriak garaipen...


Nafarroako Gobernuak, CEN patronal nafarrak eta UGT eta CCOO sindikatuek Nafarroako Elkarrizketa Sozialaren Kontseilua sortu dute. Nafarroako administrazioaren barruan egongo da eta, bere babesleek diotenez, langileen eta enpresarien interes orokorrak, komunak, sektorialak eta intersektorialak defendatuko ditu. Klase arteko kolaborazioa oinarri...


Arcelor Mittal multinazionalak bere Zumarragako lantegiko 375 langileak eta hauen familiak mehatxatzen eta erasotzen jarraitzen du. Lehendabizi, abuztuaren amaieran, Zumarragako lantegia aldi baterako itxi beharra zegoela jakinarazi zion langile batzordeari. Egun batzuk beranduago, Arcelor Mittaleko zuzendaritzak lan turnoetan “malgutasun...


Ekainaren 14an Bilbon aurkeztu zen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta. Proposamenen lanketan hainbat erakunde sindikal eta kolektibo sozialek parte hartu dute. Honen sustatzaileen arabera, ekimen honen helburua borroka guztiak elkartzea eta beste eredu ekonomiko eta sozial baten alde apustu egitea da. Helburu honetan bultzatu genuen...


Langabeziaren azken datuek argi erakusten dute Euskal Herriak ez duela krisia atzean utzi Urkulluk eta Barcinak aurkakoa sinestarazi nahi diguten arren. Horrela, espainiar gobernua lau haizetara zabaltzen dabilen propagandarekin bat egiten dute. Burgesiaren ordezkariak hazkuntza tasa lotsagarrietan oinarritzen dira, BPGren %1 gutxi gorabehera,...


Tolosako Asuncion Klinikako (INVIZA) langileak hilabeteak daramatzate beren egoera salatzen eta horren aurka borrokatzen. Tolosaldeak ez du eskualdeko ospitale publikorik eta Eusko Jaurlaritzako osasun sailak kontzertu bat du klinikaren jabe den INVIZA enpresarekin. Honek irabaziak dituen bitartean, langileek murrizketak eta erasoak jasaten ari...


La Naval ontziola 2006an pribatizatu zenetik garairik txarrenak igarotzen ari da. PP eta PSOEren gobernuek EAEn EAJren babesarekin ontzigintzaren industriarekin amaitu nahi izan dute. 80ko hamarkadan zeuzkan milaka langileetatik urrun, Sestaoko ontziolak zuzeneko 250 langile besterik ez ditu eta zortzi erregulazio txosten jarraian lotzeaz gain...


banner altsasu

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.