Gaza eta Zisjordania erasotu dituzte berriro. Hau da genoziden "bakea"
Aste batzuk igaro dira urriaren 13ko pantomima higuingarritik, hau da, Egipton Donald Trumpek Netanyahurekin hitzartutako "bake plana" aurkeztu zuenetik. Oso denbora laburrean, bi genozida hauek oso argi utzi dute onartzeko prest dauden bake bakarra hilerrietako bakea dela.















