• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


<"/>

“Komunistak langile klasearen beste alderdietatik bereizten dituena hauxe da: batetik, proletarioen borroka nazional ezberdinetan, behin eta berriz lehen lekuan proletalgo osoaren interes komunak jartzen dituztela, beren nazionalitatea edozein dela ere(…)”

Marx eta Engels, Manifestu Komunista <"/>

Joan den maiatzaren 30ean, Erroman munduko 7 herrialde industrializatuenetako eta Errusiako, G-8a deituriko horretako, Barne eta Justizia ministroak bildu ziren. Bilkuraren arrazoi garrantzitsuenetako bat “krimen antolatuari, terrorismoari eta legez kanpoko inmigrazioari” aurre egiteko estrategia koordinatu bat antolatzeko akordio batera iristeko nahia zen. Era honetan, mundu mailako burgesiaren ministroek legez kanpoko inmigrazioa kriminalizatu zuten eta nazioarteko dimentsio bat eman zioten. Horrela, milioika eta milioika euro sortzen eta mugitzen dituen “krimen antolatuarekin” eta terrorismoarekin edota beraiek eta euren legeek terrorismo bezala ulertzen dutenarekin berdindu zuten.

Azken urteetan etorkinen aurkako errepresioaren eta erasoaren paradigma ezarri duen aurrenetarikoa Estatu frantziarra izan da. 2006ko uztailean etorkinen lege bat onartu zuen, horrela langile etorkinen eskubideak are eta gehiago zatitu ziren herrialdean hamar urte baino gehiago bizitzen daramatenen legalizazio automatikorako eskubidea baliogabetzen duten legeen bitartez, esate baterako. Gainera, baimenak luzatzeko edo berriztatzeko gaitasuna poliziaren prefekturara igaroko litzateke, atzerriko langile klasea segurtasunarentzako arazo balitz bezala irainduz. Beste legeetako bat behin bere lan kontratua amaitzen denean etorkinari baimena baliogabetzen diona da. Lege honek epaitegien aurrean apelaziorako eskubiderik gabe uzten du, benetan azpijoko atsegina enpresarientzako. Eta hau gutxi balitz, 2007an lege hauek indartu egin zituzten, familia bilketak gehiengo kopuru posible batekin mugatzen dituen lege bat onartu zutenean, etorkinei ADN azterketa bat eskatzearen mailaraino iritsi arte, beren “ustezko” senitartekoekiko erlazioa frogatzeko.

Etorkinen aurkako borrokan abangoardian topatzen den beste herrialdeetako bat Suitza da, nahiz eta bere bankuek “krimen antolatutik” sortzen den dirua non dagoen agian azal dezaketen. 2006ko irailean erreferendum bidez etorkinen etorrerak gogor zigortu eta, aldi berean, sektore honekiko elkartasuna, bere gehiengo ia osoan langileek osatzen dutena, kaltetzen zuen lege zerrenda bat onartu zen. Lege honek, adibidez, hauxe dio: komunitatetik kanpoko norbaitek lan batean sartu baino lehenago, agintariek lanpostu hori suitzar batek edota komunitate kide batek bete dezakeen edo ez aztertu behar du eta gainera, baimen hori lan jakin baterako eta kontratu jakin baterako izango da zehazki. Beste lege batek etorkin kualifikatuei ematen die lehentasuna: lizentziatuei, zientzialariei, etab., bere jatorriko herrialdean langile klasea bezain kolpaturik aurkitzen ez den sektore bati. Beste lege batek dio, dokumenturik gabeko edozein bi urtetarako kartzelaratua izan daitekeela herrialdea bere borondatez uzten ez badu, baina hau ez da dena: dokumenturik gabeko bati ostatu ematen dion edota bere kargu hartzen duen edozein suitzarrek 5 urterako kartzela zigorra jaso dezake eta 300 mila eurora irits daitekeen isun bat ere bai.

Baina denen artean, garaikurra Italiarentzat da, urtero 60 mila etorkin kanporatzen ditu eta bere azkeneko Segurtasun Publikorako Legean legez kanpoko egonaldia 5 milatik 10 mila euro bitarterako isunetara irits daitekeen delitu bezala katalogatzen du; gainera, biztanleria legez beharturik dago edozein legez kanpoko etorkin salatzera. Dokumenturik gabekoen erretentzio denbora bi hilabetetatik seira luzatzen du eta legez kanpoko etorkinei etxebizitzak alokatzen dizkien orok kartzela zigorrak jaso ditzake. Baina hau Berlusconik eta Roberto Maroni Liga del Norte faxistako bere barne ministroak nahi zutenaren zati bat besterik ez da, aurreproiektuak zera baitzioen, medikuak, legez kanpoko etorkin bat tratatu orduko, legez beharturik zeudela autoritateei hortaz ohartaraztera, eta era berean hezitzaileen eta irakasleen salaketak ere exijitzen zituen. Eta honetaz gain, 2008aren amaiera aldera Berlusconik mundu guztia harritu zuen bere errolda etnikoarekin, ijito guztiei, haurrei barne, hatz markak hartzen hasiz, Europar Batasunak, presio sozialaren aurrean, proiektua geldiaraztera behartu zuen arte. Baina faxistek ez zuten etsi eta urte honen hasieran eskenatokira itzuli ziren. Lazio eskualdeko, Erroma barne,  errumaniarren eta gainerako “nomaden” asentamenduak itxiarazi eta udal poliziak zainduko zituztela adierazi zuten; azken honek sartzeko eta irteteko kontrolak ere jarriko ditu bideo dispositiboez gain, ghetto bat azken finean. Baina faxismoa oso ausart sentitzen da Italian, hainbeste ezen aurtengo apirilean Foggia hirian, Apuliako eskualdean, agintariek autobus linea bat, 24a, bitan zatitu zuten, bata atzerritarrentzat eta bestea italiarrentzat.

Eta kasurik polemikoena Estatu espainiarrarena da, Estatu Batuen ostean etorkin gehien biltzen dituen herrialdea baita: 5,22 milioi atzerritar 46,69 milioiko biztanleria batean, ia %12a. 90.eko hamarkadaren azkenetan Aznarren gobernuak ateak ireki zizkion etorkinen fluxuari, eta nahiz eta askok (Arias Cañete bezalako atzerakoiek) dena “elkartasunagatik” egin zutela esan, errealitatean interes izugarriak gordetzen ziren honen atzean. Arrazoietako bat bertako langileen soldatak eta zerbitzuak hondoratzea izan zen; honetarako beharrezkoa zen atzerriko langileak baldintza prekarioetan mantentzea, eta honela egin zen. Orain, gainbalio osoa zuzenki atera eta lan merkatua de facto “flexibilizatzeko” lan presiorako baliabide bezala erabili ostean, gobernuak “euren borondatez alde egiteko gonbidapena” luzatu die, kapitalismoaren ezaugarri lotsagarrienetariko bat gardenki erakutsiz: gizakiak ekoizpenerako instrumentu soil izatera murriztea, batzuk besteak baino baztergarriagoak direlarik. Etorkinak kanporatzeko irekiera legala 2008ko ekainaren 18an Europako legebiltzarrak onartutako Itzulerarako zuzendaritzarekin indartu zen, besteak beste dokumenturik gabekoen 18 hilabetetako erretentzioa aurreikusten duena (ONGen arabera, hau kartzelaratzea ez esateko eufemismo bat da). Gainera, heldu baten ardurapean ez leudekeen adingabekoak beren herrialdea ez den batera atzerriratuak izan daitezke eta asilo-eskubideari eta familiak biltzekoari oztopo eta traba gehiago jartzen dizkio. Gobernu espainiarra azkar atera zen iritzi publikoa lasaitzera, direktiba hau lurralde komunitarioko marko legal bat besterik ez dela azalduz  eta herrialde bakoitzak bere errealitatearen eta beharren arabera aplikatzea erabaki dezakeela, eta kasu zehatz honetan gobernuak ez zituela lege guztiak martxan ipiniko. Horretarako lege aurreproiektu bat atera zuen, oraindik ere eztabaidan aurkitzen dena, eta bere zirriborro originalak atzerritarren legez kanpoko egonaldia babestuko zuen orori milaka euroko isunak ipintzeari buruz hitz egiten zuen. ONGek protesta egin zuten honen aurrean eta hauek “salbuetsiak” izan dira zigor horretatik, baina ez gizabanakoak, eta ondorioz, hiritar batek bikotekide bezala dokumenturik gabeko bat badu eta berarekin bizi bada edota onura materialen bat ematen badio etorkinari, zigortua izan daiteke. Egonaldi irregularragatiko internamendua ere 40 egunetatik 60 egunetara luzatu da. Honako hau orain arte aurrera eraman den praktika bati, legez kanpoko langileen jazarpenari eta beraiek kanporatzeari, oinarri legal bat bilatzeko edota sortzeko eta indartzeko saiakera bat izan da. Aski da datuei begirada bat ematea: 2004tik 2007ra bitartean gobernu espainiarrak kanporaketa prozesuak aplikatu zizkien 370 mila legez kanpokori, urteko 92 milari. Duela zenbait hilabete, Madril inguruan polizia nazionalaren komisaria batzuetan astero 35 dokumenturik gabeko atxilotzeko agindua zabaldu zenaren albistea iritsi zen eta inguruan topatzen ez baziren distritutik kanpo bilatzeko agintzen zen. Honek Polizien Batasun federalaren kexuak ere piztu zituen. Legez kanpoko langileen aurkako politikak Europar Batasunean orokorrean eskuin aldetik etortzen dira, baina kasu honetan ikus dezakegunez langile oinarriko alderdi baten (PSOE) zuzendaritza da politika hauek aurrera eramaten dituena eta honek sozialdemokraziaren gainbehera eta burgesiaren interesen aurrean burua makurtu duela erakusten digu.

Beste aldetik, sindikatuen zuzendaritzen jokaera pasiboa azpimarratu behar da, gehienez ere zenbait hitzaldi sutsu bota baitituzte kasu zehatz batzuetan, baina gehiengoa behinik behin, ez da langile klasearen sektore hain garrantzitsu honen bizi baldintzak eraldatzeaz sakonki arduratu. Aspektu legalean batez ere, izan ere estatistiken arabera milioi bat legez kanpoko langile baino gehiago baitaude estatu espainiarrean, euren egoera etsigarriagatik euren lan indarra bataz bestekoaren azpitik saltzen dute eta kasu batzuetan eskean ibiltzera kondenaturik daude. Batez ere ilegaltasun egoeraz baliatzen dira enpresari asko soldaten jaitsiera bultzatzeko. Horregatik, legez kanpoko langileen oinarrizko eskubideen aldeko borrokak langile klaseak bere osotasunean duen borroka agendako helburu bat gehiago izan behar du. Aurreiritzi arrazista guztiekin ere amaitu behar da. Burgesia eta bere komunikabideak arrazismoa herriaren kontzientzietan txertatzen saiatzen dira, krisiarekiko ezinegona kaltetuenen aurkako biolentziaren bidez kanalizatzea bultzatzuz, eta bide batez langile mugimendua are eta gehiago zatitzen saiatuz. Emakume atzerritarrek bertoko emakume langileen lan integrazioaren %30a baimendu dute, adinekoen eta haurren zaintza lanaz gain, soldata baxuen truke, estatua erresidentziak eta haurtzaindegiak ezartzeko duen arduratik salbatu baitu (Hego Euskal Herrian erresidentzien %75a pribatua da), lan gogor eta gutxi ordaindu bat eginez. Nazioarteko langileen lerroetan borrokarako potentzial izugarria dago, jatorrizko langile klasearen etorkizuneko borrokan integratua izan behar dena. Latino Amerikako etorkinek oihukatzen duten moduan: NATIVA O EXTRANJERA, LA MISMA CLASE OBRERA!!

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.