• Valentzia: arduragabekeria kriminala frogatuta dago. Greba orokorra behar da Valentzian Mazon botatzeko!

    Valentzia: arduragabekeria kriminala frogatuta dago. Greba orokorra behar da Valentzian Mazon botatzeko!

  • Etxebizitza-eskubidearen aldeko manifestazio jendetsuak bata bestearen atzetik datoz. Alokairuen greba erabat posible da!

    Etxebizitza-eskubidearen aldeko manifestazio jendetsuak bata bestearen atzetik datoz. Alokairuen greba erabat posible da!

  • Ultraeskuinaren mehatxua eta EH Bilduren politika

    Ultraeskuinaren mehatxua eta EH Bilduren politika "errealista eta pragmatikoa"

  • Trumpen gobernu ultraeskuindarra erasorako prest

    Trumpen gobernu ultraeskuindarra erasorako prest

  • Al-Assaden erorketa Sirian. Fase berri bat munduko nagusitasuna lortzeko borrokan

    Al-Assaden erorketa Sirian. Fase berri bat munduko nagusitasuna lortzeko borrokan

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


Pasa den martxoaren 8an, argazki batek nazioarteko komunikabide guztiak igaro zituen: Al-Fatahko Abu Mazenek eta Hamaseko Ismail Haniyak eskua ematen zioten elkarri, Batasun Nazionaleko Gobernu bat osatzeko akordio bat egitera iritsi ostean.

Duela urtebete, 2006ko urtarrilaren 25ean, Hamasek hauteskundeak irabazi zituen gehiengo abailgarri batengatik, Al-Fatahri gobernua erauziz; honek hamarkadetan zehar gobernatu zuen eta Palestinako masa txiroen aurrean galdua zuen bere sinesgarritasun osoa. Zer gertatu da ia urte batean bakarrik Hamasen gobernua erortzeko eta gobernu berri bat eratzeko, non 12 ministro Hamasenak diren baina 6 Al-Fatahrenak, 2 ezkerrekoak, 4 independiente eta 1 hirugarren bidekoa? Zer gertatu da hain garrantzitsuak diren karterak, lehen ministro ordearena, finantza ministroarena edota kanpo arazoetako ministroarena bezalakoak, Ameriketako Estatu Batuekin hain erlazio onak dituzten elementuen esku egotea onartzeko Hamasek?

Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) Presidenteak Al-Fatahren esku jarraitzen bazuen ere, Abu Mazenenekin, inperialismoak ezin zuen onartu Hamas bezalako erakunde batek gobernatzea, ez baitzen inperialismoak zonalde horretan egin nahi duen politika burutzeko oso konfiantzazko sozioa. Libanoko Hezbolaren kasuan bezala, erakunde fundamentalista hauen boterearen handitzeak beldur-ikaraz betetzen dituzte politikari burgesen bulegoak, beldur baitira hauek kontrolatu ahal ezin izateaz orain arte zonaldeko beste gobernu txotxongilo askorekin egin duten bezala (Egipto, Libano, Arabia Saudi edota PAN bera, etab.)

Honengatik, Hamasen garaipenaren hurrengo egunean, eta inperialismoaren ahotan “demokrazia” hitza horixe bakarrik dela, hitz bat, frogatuz, Estatu Batuek, Europako Batasunak eta Israelek enbargu ekonomiko bati ekin zioten, milaka eta milaka palestinar basakeriazko egoera batean murgilduz. Nazioarteko Moneta Funtsak (FMI) eta Munduko Bankuak 2007ko martxoaren 26an argitaratutako ikerketa bateratu baten arabera, biztanleko Barne Produktu Gordina  2006an 1999an baino %40 txikiagoa izan zen!!!  Informe honek dioenez, Israelek 2006an zehar PANek bildu zituen zeharkako zergen diru zati handiena erretenitu zuen, aurrekaririk gabeko krisi fiskal batera eramanaz. Egoera honi honako hauek gehitzen badizkiogu: militar israeldarrek azpiegiturei egiten dizkieten erasoak, Gazako Franjaren okupaziora itzultzea, langile palestinarrei Gazatik irtetea eragotziz (beraietako askok Israelen egiten dute lan), edota produktuak irtetea eta sartzea galaraztea; uler daiteke, informe honek erakusten duen bezala, ekonomia palestinarra %5 eta 10 artean erori izana, depresio ekonomiko batekin edota gerra batekin konparatu daitekeen erorketa.

Baina nazioarteko diru-funts batzuk iristen ari ziren, bai,…baina ez Hamasen gobernura, zuzenean Abu Mazenen, inperialismoaren morroiaren bulegora baizik, diru hau gobernua boikotatzeko erabiliz. Bitartean, Hamasen hainbat ministro Israelek atxilotuak ziren. Halako egoera sozial eta politiko batek Hamasen eta Al-Fatahren milizien arteko egundoko borroketara eraman zuen, gizartean existitzen diren tentsio izugarriak islatuz. Baina Hamasen gobernuaren erorketak, duen babesa izanik, bere ezintasun osoa ere islatzen du politika independente bat aurrera eramateko eta Israeli aurre egiteko.

 

GOBERNU BERRIAK EZER KONPONDUKO AL DU?

 

Martxoaren amaiera aldera, euriak Um al-Naserren, Gazako Franjaren iparraldean, aurkitzen zen hondakin fekalen urtegi batek gainezka egin zuen, 6 bizitza eramanez, hainbat zauriturekin eta 2000 pertsona etxerik gabe utziz. Israelen gobernuak, hilabete batzuk lehenago, galarazi egin zien teknikari palestinarrei putzua drainatzea, beraz, begi bistakoa da erantzule zuzenak direla. Baina ez bakarrak. Politikari burgesekiko, baita palestinarrak direnekiko ere, gogaitasuna islatuz, Um al-Naserreko herriak Barne Ministroa, zonalde kaltetua bisitatzera joan zena, oihuekin eta protestako manifestazioekin hartu zuen (tiroketarik gabe, hedabide batzuk gertakariari buruz gezurretan aritu badira ere), eta ministroak, airera tirokatu zuten gizon armatuek babesturik bazegoen ere, ihes egin behar izan zuen lekutik. Soilik duela hilabete ezarri den batasun nazionaleko gobernu berriko Barne Ministro berria da!!!

Gobernu honek ezin izango du herri palestinarraren arazo bat bera ere konpondu. Baina ondorio hau atera ahal izateko hobe dugu gobernu hau zein programarekin jaio den begiratzea. “Programa handi” guztietan bezala, intentzio oneko zati garrantzitsu bat dago, noski: gobernuak autodeterminazio eskubidearen aitorpenaren alde borrokatuko du, okupazioaren amaieraren alde, errefuxiatuak euren lurretara eta jabetzetara itzultzeko eskubidearen alde, eskubide nazionalen defentsan, hormaren deuseztapenaren alde, kontrolak kentzeko, presoen askapenagatik, hezkuntza, osasun alorra, lana, enbarguaren amaiera,… bermatzeko,…etab. Oso ongi, baina galdera da, nola?

Zapalketa nazionalarekin amaitzeko “gobernuak nazioarteko komunitatearekin lan egingo du okupazioari amaiera emateko eta herri honen legezko eskubideak berreskuratzeko”; “gobernuak, nazioarteko legalitatearen akordioak, eta Palestinaren Askapenerako Erakundeak (OLP) sinatutako tratatuak errespetatuko ditu” (Osloko tratatuak bezalakoak  barne, non Intifadaren borroka traizionatua izan zen) baina, zein nazioarteko komunitatek uste dute lagunduko dietela, komunitate hau bera baita, hain justu, enbargu kriminal hauek inposatu dizkiena?

“Segurtasun ezarekin” amaitzeko “Segurtasun indarrak berrantolatuko dira profesionaltasunaren oinarriarekin, beharrezko baliabideekin hornituz, eta profil alderdikoia murriztuz …, agintaritza politikoei menpekotuz… Segurtasun plan zabal bat diseinatzea, desantolaketen agerraldiekin amaitzeko…”. Honek estatuaren polizia-ejertzito bat suposatzen du, gobernuaren politikaren aurka egonez beraren “menpeko” egiten ez diren mugimendu guztiak zanpatuko dituena.

Lana, hezkuntza, bizi baldintza duinak, egon daitezen “gobernuak merkatu ekonomiaren printzipioak errespetatuko ditu, gure balore eta tradizioekiko (!) modu egokienean, garapen palestinarraren arabera, ekimen pribatuaren babesaren eta inbertsioen bultzadaren bitartez, langabeziaren, eta pobreziaren, aurka borrokatuz eta ekoizpen sektoreei lagunduz,…” Merkatu ekonomiak, hau da, kapitalismoak, munduko biztanleriaren gehiengoa pobrezia egoeretara eramaten duenak, Palestinan pobreziarekin berarekin amaitzen lagunduko du!!!

 

ASKAPEN NAZIONALAREN ALDEKO BORROKA ASKAPEN SOZIALAREN ALDEKO BORROKA DA

 

Programa honek, nahita ez, porrot egingo du, eta berarekin batera gobernuak. Herri palestinarraren zapalkuntzaren 60 urte hauen ostean, ezkerreko erakundeek etengabe egin duten akatsa eta masa txiroek ordaindu dutena, gaur egun burutzen ari den akats berbera da: klase kolaborazioko politika bat. Nazioarteko burgesiarekin interes ekonomikoak dituzten palestinar gizarteko sektoreekin batasun bat egitean fidatzen da; nazioarteko burgesia hau, alde batetik mendebaldekoa, Israelgo estatua saritzeko ahal duten guztia egingo duena, eta bestetik arabiarra, beren aginteko posizioa arriskuan jarri lezakeen herri palestinarraren edozein borroka zapaltzeko euren esku dagoen guztia egingo duena (hauxe bera gertatu zen Jordaniako Hussein Erregeak Jordaniako errefuxiatu esparruetako milaka palestinar erail zituenean, iraultza herri jordaniarrera zabaltzeko zuten beldurra zela eta). Europar Batasunarengan, Nazio Batuen Erakundearengan …fidatzen dira, justu fidatu beharko ez litzatekeen guztiengan; Palestinako langile klasearen eta gazteriaren borroka independentean alegia, iraultza sozialistaren ideiekin armaturik, klase batasunarenarekin eta internazionalismoarenarekin. Israelgo estatuaren sorrera gertakari erreakzionario bat izan zen, baina hamarkaden eta hamarkaden ostean kontzientzia nazional bat existitzen da, muturreko eskuin israeldarrak, batez ere atentatuak gertatzen direnean, erabiltzen duena. Iraultzaile palestinarrek, langile klase israeldarra burgesia israeldarraren besoetatik askatzeko gai izan behar dute. Gazte palestinar langileak protagonista izandako bi Intifadek, harriak erabiliz, baina, batez ere, masen mobilizazioan eta grebetan oinarrituz, langile eta gazte israeldar askoren kontzientzia igotzea ekarri zuten eta baita palestinarrei babesa ematea ere. Ejertzitoan bertan ere, pitzadura garrantzitsuak egon ziren. Une hauetan, langile klase israeldarra iraganean baino permeableagoa izango litzateke borroka hau klaseko zentzu batera bideratzeko, Ekialde Hurbileko Federazio Sozialista baten alde egingo lukeen borroka batera zuzentzeko, non Israelek eta Palestinak autonomia osoarekin eta anaitasunez elkarbizitzeko aukera izango luketen. Gezurra da, erabateko gezurra gainera, kapitalismopean estatu palestinar bat eta israeldar bat bakean existitzeko aukera egongo litzatekeela, estatu sionista erreakzionarioak nazionalki zapaltzen jarraituko bailuke, eta ez hori bakarrik, iraultzaile venezolar batek zioen bezala “herria bere urdailaren bidez hiltzen” jarraituko dute, eta baldintza hauetan, nork hitz egin dezake bakeari buruz? Momentu hauetan, zonaldeko herrialderik aberatsenean, Israelen, milioi bat txiro daude: Libanoko gerra langileek ordaintzea nahi dute, prestazio sozialen errekorteak exijituz enpresen erasoen aurrean borrokak ugaritzen ari dira, eta aldi berean, gobernuak zanpatuak izaten ari dira (abenduan sektore publikoko langileen greba orokorra legez kanporatua izan zen)... girorik egokiena klaseko politika bat defendatzen duen erakunde baten sugarra Ekialde Hurbil osoan pizteko. Rosa Luxemburgok errepikatzen zuen hautabidea mahaiaren gainean aurkitzen da: Sozialismoa edo basakeria.