Polizia Nazionalak ezker abertzaleko zuzendaritzako 23 kide atxilotu zituen atzo arratsaldean. Operazioa Baltasar Garzon epaileak zuzenduta egon zen.

Ezker abertzalearen aurkako errepresioa Euskal Herriko sektore borrokalarienaren ahotsa zanpatzeko da. Otegi atxilotu zutenetik (Ekainak 8), atzoko atxiloketak kontatu gabe, Ertzantzak, Polizia Frantziarrak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak 63 lagun atxilotu dituzte. Bi estatu burgesak beren baliabide errepresiboen bitartez, bide polizial, politiko eta judizialak, estatuen batasuna eta sistema kapitalista bera dudan jartzen duten edozein mugimendu zapaltzen saiatzen ari dira. Horretarako euskal burgesiaren eta bere ordezkarien laguntza ere badu (PNV eta EA).

Komunikabideak ez daude interes burgesetatik kanpo. Azken asteetan komunikabide ezberdinak estatu espainiarreko iritzi publikoa prestatzen aritu dira atzoko atxiloketetarako. Gaurko GARAk dionez “Los anuncios comenzaron el pasado 9 de setiembre, el diario El País, a través de su periodista más cercano a la Moncloa, señalara que «El Gobierno está respondiendo al reto etarra de modo `implacable', en expresión del presidente José Luis Rodríguez Zapatero. Esa decisión se tarduce en que no sólo va a atacar al aparato militar de ETA, sino también a la cúpula política, que participó en el proceso de diálogo, y a sus organizacinoes afines, aseguran fuente gubernamentales».

El pasado domingo, el periódico Público, anunciaba que «los jueces aceleran la renovación de Batasuna». Según se señalaba líneas más adelante, «la estrategia diseñada por el núcleo duro del Gobierno para abordar la lucha contra ETA hasta las elecciones tiene tres patas: la eficacia policial, la política penitenciaria y la actuación judicial. El Ejecutivo quiere de esa forma llegar hasta las urnas con una imagen de firmeza que aleje la posibilidad de que el PP pueda utilizar el terrorismo como argumento electoral eficaz». La conclusión era que «el Gobierno da por hecho que antes de las elecciones podría estar en prisión gran parte de la actual dirección de la ilegalizada Batasuna y, en general, de la izquierda abertzale».

Y el miércoles, El Mundo, al dar cuenta de la detención de Joseba Alvarez, señalaba que «desde la ruptura del alto el fuego, el Ejecutivo decidió potenciar las investigaciones policiales que permitieran descabezar a toda la izquierda abertzale. Según explicaron fuentes de Interior, la actuación contra Alvarez no será la última. Quedan pendientes diversos sumariso contra la izquierda abertzale y en ellos hay peticiones de pena de prisión por parte de la fiscalía contra sus máximos responsables»”.

 

Urkulluk atxiloketak “zuzenbidean” oinarrituta egotea espero du

 

Hau izan da Urkulluren adierazpena azken orduetan. Honek esan nahi du PNV ados egongo litzatekeela atxiloketak legalak balira, baina zein oinarritan da legala mahai nazionaleko kideen atxiloketa? Ez al da izango Alderdien Legearen oinarrian? Ez al zegoen ba PNV Alderdien Legearen aurka? Noski, PNVk lege burgesak onartzen ditu alderdi burges on bat bezala. Frogatuta geratzen da beste behin PNV dela ezker abertzalearen zapalketan interes handienetakoa duena.

Errepresio basati honen aurrean bide bakarra dago: ahal den mobilizazio handiena eta langile klasearen babesa bilatzea greba orokorra konbokatzeko. Horretarako beharrezkoa da langile klasearen tradizio onenak berreskuratzea: grebaren batzar informatiboak eta prestatzaileak frabriketan, herrietan, institutuetan eta unibertsitateetan, panfletoen banaketa masiboa auzo, herri, fabrika, institutu eta unibertsitateetan, kotxe karabana informatiboak, bilerak ezkerreko erakunde sozial, sindikal eta politikoekin (auzo elkarteak, ikasleen eta gazteriaren erakundeak), hau da, gazte, langile eta herritarren batasun handiena eskubide demokratikoen aurkako etengabeko kanpaina geratzeko. Erantzun irmo bat ez bada ematen estatu burgesak indartsuago sentituko dira erasotzen jarraitzeko. Esaerak dioen bezala, ahultasunak erasoa gonbidatzen du.

         Hartu parte gaurko mobilizazioten!!!!