AHT Abiadura Handiko Trenaren ondorio larriak ekonomian, nekazaritzan, ingurumenean, lurraldearen orekan, garraio ereduan…, azken batean, AHTak herritarren bizi kalitatean eragingo lituzkeen kalteak, benetan, eragotzi nahi baditugu, ezinbestean, politika iraultzaile batekin borrokatu behar ditugu. Hau da, AHTaren kontrako oposizioa, bestelako jendarte garapen ekonomia eredu arras ezberdin baten aldeko borrokarekin, zehatzago esanda, kapitalismoaren aurkako eta sozialismoaren  aldeko borrokarekin lotu behar dugu. AHT Abiadura Handiko Trenaren ondorio larriak ekonomian, nekazaritzan, ingurumenean, lurraldearen orekan, garraio ereduan…, azken batean, AHTak herritarren bizi kalitatean eragingo lituzkeen kalteak, benetan, eragotzi nahi baditugu, ezinbestean, politika iraultzaile batekin borrokatu behar ditugu. Hau da, AHTaren kontrako oposizioa, bestelako jendarte garapen ekonomia eredu arras ezberdin baten aldeko borrokarekin, zehatzago esanda, kapitalismoaren aurkako eta sozialismoaren  aldeko borrokarekin lotu behar dugu.

Kapitalismoa ekoizpen indarren jabetza pribatuan eta irabazi maximoaren legean oinarritzen da. Honek, aberastasuna eta boterea gutxiengo baten eskuetan gero eta gehiago pilatzea dakar. Etekin enpresarialak eta pribatuak, herritarren ongizatearen, demokraziaren edo herritarren iritziaren...eta ingurumenaren gainetik jartzen ditu kapitalismoak. AHTa guzti honen adibide esanguratsua da.

AHTa tren garraio eredu bat da, garraio eredu baten zati bat. Garraio eredu batek jendarte garapen modu bati erantzuten dio. Jendarte eredua oinarrian ekonomia da. Eta egungo Euskal Herriko eta munduko ekonomia eredu nagusia: kapitalismoa da.

Munduko ekonomiaren kontrola esku gutxiren menpe dago. 500 enpresek munduko BPG Barne Produktu Gordinaren %52a egiten dute. Eta ekoizpen kapitalista ez dago plan ekonomiko batean oinarritua, merkatuaren funtzionamendu anarkikoan baizik.

Kapitalismoa desegin behar dugu. Kapitalistak konbentzitzea ezinezkoa da. Inoiz ez du klase agintari batek borondatez bere pribilegioei uko egin. Banku, nazioz gaindiko korporazio eta enpresak espropiatu behar ditugu eta, aberastasun guzti hori langile eta zapalduen eskuetan jarri. Horrela, soilik, demokratikoki ekonomia planifikatzea, herriari bere erabaki propioak hartzeko ahalmena ematea, herritar guztien beharrak asebete, eta baita naturaren mugak errespetatzea ere posible litzateke. Bestelako Euskal Herri berri bat, mundu berri bat eraikitzea posible da. Euskal Herrian, AHT gelditzearen alde...eta ahal diren errekorte sozial guztiak egin dituen euskal burgesia nazionalaren aurka egin behar dugu. PNVk historikoki, ororen gainetik, bere klase interesa, bere poltsikoa jarri eta jarriko duela erakutsi digu. Euskal burgesiak,  ezeri baino lehen bere irabaziei begiratzen dienak, ezta bere sistema kapitalistak ere, ezin du arazo bat bera ere konpondu. Borroka ezberdinak sozialismoaren aldeko borrokarekin lotzea behar-beharrezkoa dugu. Arazo sozialak bezala baita arazo nazionalaren  konponbidea ere, herritarren gehiengoa den langile klasea, programa iraultzaile, sozialista eta internazionalista batean elkartuz bakarrik etorriko da. Langile klasea eta ikasleak elkartuta, baita muga nazionalen gainetik ere, boterea hartuko dugu eta gizarte berri bat eraikitzen hasiko gara.

Horrela, AHTa bezalako eta baita bestelako kapitalismoaren ondorio kaltegarrien aurka ere egingo dugu.

Horregatik, AHT Gelditu! Elkarlanak antolatu duen AHTren obren hasiera salatzeko larunbateko manifestazioan, Azaroaren 18an, Gasteizen parte hartzeko deia egiten dugu.