Euskal gazteriaren aurkako errepresioak ez du etenik. PNVren txakurrek, euskal poliziak, Ertzantzak, bere lana egiten jarraitzen du. Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren alde borrokatzen direnei eskarmentua eman nahi die indar errepresibo hauek. Gazteak atxilotu, torturatu, beldurtu, mehatxatu... hauek dira PNVek, euskal burgesiaren ordezkariak, erabiltzen dituen tresnak bere klaseko interesak defendatzeko. Euskal enpresari eta bankariek ez dute nahi beraiek hain gustokoa duten sistemaren aurka gazteak altxatzea, eta Estatu espainiarrean babestuta, Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren kolaborazioarekin, Ertzantzak lan zikina egiten diete.

Euskal gazteriaren aurkako errepresioak ez du etenik. PNVren txakurrek, euskal poliziak, Ertzantzak, bere lana egiten jarraitzen du. Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren alde borrokatzen direnei eskarmentua eman nahi die indar errepresibo hauek. Gazteak atxilotu, torturatu, beldurtu, mehatxatu... hauek dira PNVek, euskal burgesiaren ordezkariak, erabiltzen dituen tresnak bere klaseko interesak defendatzeko. Euskal enpresari eta bankariek ez dute nahi beraiek hain gustokoa duten sistemaren aurka gazteak altxatzea, eta Estatu espainiarrean babestuta, Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren kolaborazioarekin, Ertzantzak lan zikina egiten diete.

Azken bost atxilotuena ez da zerbait berria, Ertzantzaren errepresio ofentsibaren jarraipena baizik. Irailetik 19 gazte atxilotu ditu batzuk horren gustoko duten euskal poliziak. Gogoratu behar da Guardia Zibilaren, Polizia Nazionalaren eta Ertzantzaren artean ez dagoela funtsezko desberdintasunik: uniforme ezberdinak, ertzain gutxi batzuk euskeraz egiten dute... baina hauek denak elkartuta daude burgesia euskaldunaren eta espainiarraren interes ekonomikoen defentsan. Burgesia euskalduna eta espainiarra elkartuta daude Euskal Herriko gazte eta langileak zapaltzeko, gerra zibilaren aurretik eta frankismo garaian izan zituzten loturak lekuko. Burgesia espainiar honek Euskal Herriko eskubide demokratiko eta sozialak erreprimitzen dituen bitartean Galizako, Andaluziako... langileak esplotatzen ditu. Burgesia eta bere sistema dira zapalduen etsaiak Estatu espainiarrean eta frantziarrean.

Errepresioa klaseko arazoa da

Jarrai-Haika-Segi “kasuaren” epaiketa, 18/98, De Juana, eskubide demokratiko eta nazionalen  kontako erasoak, gazteen aurkako etengabeko kriminalizazioa... ere klaseko arazoak dira. Estatuaren errepresio aparatuaren aurrekontuak gorantz doazen bitartean langabetuen eskubide sozialak murrizten dira, enplegua gero eta prekariogoa da, lan istripu gehiago dago, kaleraketak errezten dira, murrizketak hezkuntza eta osasungintza publikoan... Hau da euskal burgesiak eta PNVk eskaintzen digutena, errepresioa eta zapalkuntza nazionala eta soziala. Errepresioa, kapitalismoaren ondorio zuzena da, sistema ekonomiko hau mantentzeko klase dominatzaileak erabiltzen duen tresnetako bat da. Kapitalismoaren aurkako eta eraldaketa sozialistaren aldeko borroka planteatu ezean errepresioa ez da amaituko.

Eta alternatiba iraultzaile bat altxa eta kapitalismoaren eta errepresioaren aurkako borroka aurrera eraman dezaketen bakarrak langile klasea eta gazteria dira. Langile klasearen borroka metodoekin soilik, mobilizazioa, greba eta altxamenduarekin lor daiteke errepresioarekin behin betiko bukatzea. Errepresioaren aurkako eta askapen nazionalaren aldeko borroka eta sozialismoaren aldeko borroka gauza bera dira. Bi estatu burgesak suntsituta, burgesia espainiarra eta frantziarra menperatuz, lortuko ditugu helburu horiek. Baina hori lortzeko beharrezkoa da muga nazionalen gainetik langile klasearen batasuna etsai berdinari aurre egiteko.

Euskal Herria Sozialistak atxilotu guztien berehalako kaleratzea exijitzen du.  Atxilotuetako bat gainera, Haritz, Euskal Herria Sozialistak Tolosan antolatutako eztabaidetan parte hartzen ari zen. Bera ezagutzen dutenek badakite zein diren honen konpromiso iraultzailea eta militantzia eta euskal txakurren errepresioak ezin izango du horrekin amaitu. Datozen egunetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dizue gazte eta langileei Euskal Herria Sozialistak.


 

ATXILOTUAK ASKATU!!!!!

 

JARRAI-HAIKA-SEGI “KASUAREN” EPAIKETARIK EZ!!!!!

 

MOBILIZATU ZAITEZ ERREPRESIOAREN AURKA!!!!!

 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.