NAHIKOA DA ERASO FAXISTEKIN!
Ezkerrekoak eta aurrerakoiak diren langile erakundeen defentsan. Euskal Herria Sozialistak bat egiten du faxismoaren aurkako manifestu honekin ezkerreko beste hainbat erakunderekin batera.
Azken asteotan, Ikasle Sindikatuaren, Federiko Engels Fundazioaren, Emakume Langilearen Eskubideen Defentsarako Elkartearen eta Eskuak Venezuelatik Kanporaren lokala lau pintada faxista eginez eraso du hirian antolaturik dagoen talde batek, bertako kide bat lokalean bertan sartu zelarik joera probokatzailean. Mehatxu hauek izaera larria dute, azken urte honetan ugaritu diren banda faxisten erasoen ataletako bat osatzen baitute. Gazteria, langile klasea, hauen artean batez ere etorkinak, eskaleak eta ezkerrekoak eta aurrerakoiak diren erakundeak bilakatu dira jendaila honen jopuntu, zeinak ezin ditugun gutxietsi: jada gehiegi eta larriegiak dira Euskal Herrian eta Estatuaren gainontzeko zatian gertatu diren erasoak: duela bi urte Donostian Mikel Martín EHGAM kolektiboko eta Zutikeko kidearen aurka eginiko eraso latza, azaroaren 25ean, larunbata, Gasteizko alde zaharrean gazte baten aurkako erasoa beisboleko bate batekin, Gasteizko Gaztetxeko ateari erasoa gasolinaz, pintada faxistak AEKren egoitzaren aurka eta unibertsitatean, etab. Erasoen ugaritze hau ez da kasualitatea.
Alderdi Popularraren ofentsiba erreakzionarioa, oinarrizko eskubide demokratikoen aurkako kanpainekin, talde faxistak elikatzen ari da, zigorrik jaso gabe jardunez, eta zigorrik jaso gabe jarraituz. Movimiento contra la Intolerancia ONGaren datuen arabera 4000 eraso faxista gertatzen dira urtero Estatu espainiarrean. Iazko martxoaren 13an Gasteizen eta aurten Iruñean faxistek eginiko manifestazioek, poliziak berak babestuak izan direlarik, talde hauek kalera irtetera animatzen dituzte geroz eta gehiago. Historia honek errepresio frankistatik eta trantsiziotik jarraitzen du gaurdaino, garai haietan 100 langile hilak izan ziren banda faxisten eskutik, eta estatu aparatua oraindik ez dela depuratu gogorarazten digu, baita erantzuleak auzipetuak izan ez zirela ere, Manuel Fraga bezala, Gasteizko 1976ko martxoaren 3an hildako bost langileen erantzulea izanik.
“Apurtu, egurtu, hil egin behar da. Faxistak, neonaziak, arrazistak gara”. Ohiko esaldiak dira talde hauetan, hauen erasoen jarraipenak eta iraunkortasunak kontraste handia erakusten duelarik fenomeno honi arlo polizial eta politikoetan ematen zaion garrantzi hutsalarekin. SOS racismok salatu du komunikabideek eskuin muturra ez salatzea, baina asaldagarriena zera da, delitutzat tipifikaturik dauden jokamoldeen aurka instituzioek legedia betetzeko duten ekimena nulua dela, eta kontzertu arrazisten, diktaduraren goraipamenen (azaroan Valle de los Caidosen) edota futbol zelaietako edo Interneteko propaganda naziaren onargarritasuna ia erabatekoa dela instituzioen eskutik. Faxistak ez dira desagertzen modu ireki batean erasotzen ez bazaie. Faxismoak langile erakundeen deuseztapena du helburu, eta horrexegatik beharrezkoa da fronte amankomun bat osatzea gure lokalak, militanteak eta aktibitate politikoa defendatzeko. Hori bai, guk ez ditugu beraien metodoak erabiltzen, ez baigara gutxiengo isolatu eta amorratu bat beraiek diren bezala: gu gehiengoa gara, gazteriaren eta langileen gehiengo handia eta barkatzen ez digutena gure eskubide demokratikoen alde eta etorkizun duin baten alde guk burutzen dugun borroka da. Beharrezkoa da faxista hauei mozorroa kentzea. Ulertezina da beraietako bat, Jose Viñas Alvarez VINSA enpresaren segurtasun guardiak UGTko egoitzan bere “zerbitzuak” eskeintzea, bere eskuetan afiliatuei eta langile aktibistei buruzko informazioa edukiz. Honengatik, ezkertiarrak eta aurrerakoiak diren langile eta gazteriaren erakundeetatik beharrezkoa da gertakari hauek salatzea eta ahal besteko kanpaina zabalena aurrera eramatea talde hauen baztertzearen alde, gizartearen gehiengoak gertatzen ari dena jakin dezan eta mobilizatuz, talde faxista hauek auzo, institutu, unibertsitate eta festa herrikoietan erabat isolatzeko. Erakunde sinatzaileek Arabako talde faxisten berealako desartikulazioa exijitzen dugu eta antolatzera eta kolaboratzera dei egiten dizugu eraso bat gehiago errepikatu ez dadin.
NAHIKOA DA ERASO FAXISTEKIN!
ANTOLA ZAITEZ FAXISMOAREN AURKA BORROKATZEKO!
AZALDU HILAREN 14ko KONTZENTRAZIORA
ARRATSALDEKO 7tan
SAN ANTONIO KALEA 32,
Erakunde sinatzaileak: ELA, CCOO, LAB, CGT, ESK, CNT, HIRU, 18/98,
SOS RACISMO, GAZTETXE, FFE, MFV, SE, EHS, ADDMT, EL MILITANTE,
BOLTXE, EHK, HALA BEDI IRRATIA,