Euskal Herria Sozialista Durangoko azokan izango da aurten ere kapitalismoaren aurkako borroka bultzatzeko eta marxismoaren ideiak Euskal Herrian eta euskaraz zabaltzeko helburuarekin. Gure standean (Artekale 68) Euskal Herria Sozialista aldizkari marxista izateaz gain (ale berria eta urte osokoak), marxismoaren klasikoak eta lan marxista berriagoak aurkitu ahalko dira. Hauen artean, Euskal Herria Sozialista aldizkari marxistaren eta Ikerketa Sozialistetarako Federico Engels Fundazioaren arteko elkarlanean argitaratutako hainbat lan marxista klasiko euskaraz.

 

Aurten liburu berri bat izango dugu, James Connolly marxista irlandarraren Klase zapalduak Irlandaren historian eta honekin batera 2011n Euskal Herria Sozialistak antolatutako hitzaldien bilduma DVDan.

      

Hauexek dira orain arte euskaraz ditugun liburu marxistak:

Marx-Engels: Manifestu komunista.

Lenin: Estatua eta Iraultza.

Rosa Luxenburgo: Erreforma eta iraultza

Preobrazhenski: Anarkismoa eta komunismoa

Trotsky: Trantsizio programa

Engels: Sozialismo utopikotik sozialismo zientifikora

Euskal Herria Sozialista: Marxismoa eta langile klasea

Euskal Herria Sozialista: Marxismoa eta askapen nazionala

James Connolly: Klase zapalduak Irlandaren historian

Liburuxkak:

“Manifestu komunista-ri hitzaurrea”

“Ezkerkeria, komunismoaren haurtzaroko eritasuna-ri hitzaurrea”

“Etengabeko iraultza-ri hitzaurrea”

“Che Guebararen ondarea eta Latinoamerikako iraultza”

“Estatua eta iraultza-ri hitzaurrea”

Zer da sozialismoa?

Marxismoa eta artea

DVDa:

2011ko hitzaldien bilduma

Animatu eta azaldu gure standera!