Euskal Herriaren kasuan, krisi ekonomikoak ondorio larriak eragin ditu milaka langile familiengan. Atzeraldi ekonomikoa hasi zenetik, enpresariek milaka langile kaleratu dituzte. Lehendabiziko txanda aldi baterako langileei tokatu zitzaien, eta ondoren langile finkoei. Txantaje enpresarialei eta kaleratze mehatxuei esker, soldata errealak erasotzen ari dira sektore guztietan. Lan erritmoak eta lan jardunaldia luzatzen ari dira, langabeziak gora egin arren frogatzen ari baita, ordu estren kopuruak handia izaten jarraitzen duela.

Europa osoan gertatu den bezala, murrizketa neurri guztiek, lanpostuak sortu beharrean suntsitzen laguntzen dute. Hego Euskal Herriko langabetuen zifra altuak, 200.000 baino gehiago dira, %15, hazten jarrai dezake hurrengo hilabeteetan. Langile klaseko sektore batzuk modu berezian ari dira langabezia sufritzen; horietako bat euskal gazteria da, %23ko langabezia duena. Eraso guztiak pobrezia biderkatzen eta zabaltzen ari dira: EAEn bakarrik 55.000 pertsona dira bizirauteko Diru-sarreren Bermearen Errentako laguntzak eskatzeko beharra ikusten dutenak, eta Nafarroan 18.000 pertsona dira Oinarrizko Errenta jasotzen dutenak, biziraupenerako funtsezkoa dena. Bestalde, honi gehitzen zaio langabetuen %41ak ez duela jasotzen inolako diru-laguntzarik. Inolako zalantzarik gabe, portzentaje hau handitu egingo da datozen garaietan. 

   

Euskal burgesiaren benetako aurpegia

 

Euskal langileen eta erdi mailako sektoreen gehiengoa egoera hau jasaten ari garen bitartean, batzuk urrezko egiten ari dira gure sufrimenduaren kontura. Hauek kapitalista handiak dira, bai internazionalak eta baita euskal herritarrak ere. Neurri guztiak bultzatzen ari direnak dira, eta ondoren gobernuek onartu egiten dituzte, Eusko Jaurlaritza, Nafarroakoa, Estatukoa edo Europakoa izan. Orain arte egon diren eta guretzako prestatuta dituzten lan erreforma gehiagoren agitatzaileak dira. 

Confebaskek bere komunikatu batean defendatu bezala: “La reforma laboral que ha motivado esta huelga [2012ko martxoaren 29ko greba orokorrari buruz ari da] no tiene precisamente otro objeto que aumentar las posibilidades de nuestras empresas para sobrevivir y competir en un mundo que ha cambiado, que nos obliga a reinventarnos y a transformar continuamente nuestras estructuras, procedimientos y actuaciones para darle una adecuada respuesta”. Edo bere presidente Miguel Angel Lujuak adierazten zuen bezala: “La realidad es la que es. Podremos resistirnos cuanto queramos ante los tiempos y sus exigencias, pero en un mundo que cada día cambia para todos, que nos reclama flexibilidad, agilidad y adecuación continua, no cabían ya las rigideces e ineficiencias que caracterizaban a nuestro mercado laboral y tratar de conservarlo es una de las razones que, precisamente, nos ha llevado hasta aquí” (www.confebask.es).

Euskal patronalarentzat, lan merkatuaren lehiakortasunak, malgutasunak, eraginkortasunak eta modernizazioak hau esan nahi du: lan gehiago eginaraztea soldatapekoei diru gutxiagoren truke. Baina horrek ez dauka ezer berritik, horiek XIX. mendeko edo gaur Txinako edo herrialde behartsuenetako langileek sufritzen dituzten lan harremanak dira. Egoera honetara eraman nahi gaitu euskal burgesiak, krisi zorrotz baten garaian horiek baitira beren irabazi ikaragarriak mantentzeko behar dituzten baldintzak.

Euskal patronala ez da konformatzen lan erreforma batekin bakarrik, gure lan baldintzak estrukturalki eta globalki aldatzea ere badu helburu ondorengo hitzekin garbi esan duen moduan: “Confebask reitera que la gravedad de la situación y el hecho cierto de que más que a una simple crisis, nos enfrentamos a un cambio total de era en la que ya nada va a ser como antes,  exige de todos nosotros el máximo esfuerzo, corresponsabilidad y afán de superación si queremos salir adelante” (Ibid. Azpimarratutakoa gurea da). Noski, euskal patronalak lan merkatuaren erabateko aldaketa nahi du krisitik ateratzeko. Horretarako, gehiengoari sakrifiziorik handienak eskatzen dizkiote gutxi batzuen irabaziak salbatzeko, nahiz eta hori lortzeko orain arteko eskubideak deuseztatzea funtsezkoa izan.

Jarrera hau ez da berria euskal enpresari handien artean. Boom ekonomikoaren garaian, euskal burgesiak langileen eskubide asko ito zituen. Lan baldintzak ahalik eta gehien prekarizatu zituen, eta ia eskubiderik ez zuten aldi baterako langileen multzo handi bat sortu zuen. Hauek, krisiaren etorrerarekin, edo langabezian bukatu dute ia kalte-ordainik jaso gabe edo lanean jarraitzen dute beren baldintzak are gehiago prekarizatuz enplegua mantentzearen truke. Euskalteleko azpikontrata zen Bai Esan-eko langile batek salatzen zuen bezala “Durante estos catorce años, aunque los beneficios de Euskaltel han crecido sin parar, siempre hemos tenido unas condiciones de trabajo precarias. Trabajando 1.760 horas anuales los salarios rondan los 800 euros al mes”. (Gara, 2011ko ekainak 22).

Baina zapalkuntza maila hau ez zaie nahikoa iruditzen. Honela hitz egiten zuen langile hau egun batetik bestera kaleratu zuten beste 112 langilerekin batera urteko 20 eguneko kalte-ordainarekin bakarrik. Euskaltelek Bai Esan-ekin zuen lotura desegitea izan zen kaleratzeen arrazoia, antzeko zerbitzuak eskainiko zituen beste telekomunikabide konpainia batekin (Ibermatica) akordio batera iritsi zelako. Maniobra hauen atzean, helburua sektoreko soldatak eta baldintzak are gehiago okertzea zen.  

Hori, langileek esan zuten bezala “en una empresa que de cara al público quiere ofrecer una imagen de país, con un equipo ciclista muy bonito... pero que luego opta por la precariedad” (Ibid.) gertatu zen. Gainera, enpresa batzordeak erabaki horren atzean zegoen “klientelismo politikoa” salatu zuen. Ibermaticako presidente Jose Luis Larrea, Ogasunaren eta Finantzen sailburua izan zen Jose Antoni Ardanza lehendakariarekin, eta azken hau hain justu, Euskalteleko presidentea zen bi enpresen arteko akordioa egindako unean. Enpresa handien eta ordezkari politiko burgesen, kasu honetan EAJkoak, arteko lotura estuen froga bat gehiago.    

Euskaltelen kasuan, egia esaten hasita, politika munduaren eta finantzen arteko harremana jaiotzaren egunetik dator. Bere sorrera Aznarren eta EAJren arteko akordioaren fruitua izan zen. Akordioa honakoa zen: EAJk Aznarri emango zion botoa inbestiduran eta gutxiengoan zegoen bere gobernu atzerakoia babestuko zuen; horren truke, PPk euskal telefono konpainia bat sortzea baimenduko zuen. “Gracias a este pacto, no recogido por escrito, vio la luz Euskaltel, que se ha convertido en el operador nuevo que más cuota de mercado ha sido capaz de arrebatar a Telefónica en un territorio donde operan ambas empresas”. (Deia, 2010eko urriak 19, “Cuando el PP también pactó con el PNV”). Horrela egiten dituzte negozioak burgesia euskal herritarrak eta espainiarrak, berauek ordezkatzen dituzten alderdiei esker. Ez batari ez besteari, ez zaizkie axola batere beren langileen baldintzak. 

Milioika euroko iruzurra egiten duten euskal kapitalistek izen-abizenak dituzte

 

Euskaltel adibide txiki bat besterik ez da. Euskal enpresa handi guztiak lan prekarietatean oinarritu dira irabazi handiak lortzeko modu bezala. Iberdrolak,  munduko elektrika pribatu garrantzitsuenetakoa izatearen errekonozimendua lortzeaz gain, ez du errekonozimendu gutxiago lortu enpresa munduan langileen aurkako eraso berri batean estatu osoko aitzindari bihurtzeagatik: enpresako langileei soldatak berraztertu hauen produktibitatearen arabera.   

Lan prekarietatea ez da enpresari handiek langileei dirua lapurtzeko erabiltzen duten modu bakarra. Gehiengoak ordaindutako gehiegizko zergei esker, diru publiko mordoa joaten da kapitalisten eskuetara. Hor sartzen dira, esate baterako, enpresa askok euskal lurraldean inbertitzeagatik jasotzen dituzten laguntza sozialak edo salbuespen fiskalak. Eta hau guztia enpresa handi horiek berberek ogasunari iruzur egiten dioten bitartean gertatzen da. Ogasuneko Ministerioko Teknikarien sindikatuak (GESTHA) martxoan informatu zuen komunikatu batean, EAEko sistema fiskalaren zerga iruzurra 13.560 milioi eurora iristen dela urtean. Autonomia erkidegoko Barne Produktu Gordinaren bostenaren (%20,6) baliokidea baino gehiago. Honen ondorioz, 2.415 milioi euro geratzen dira jaso gabe urtero. Oso bestelakoa da gehien behar dutenek jasotzen duten gastu sozialaren kopurua, ez da ia 400 milioi eurora iristen EAEn. Jaso daitekeen eta jasotzen ez den diruarekin bakarrik, hainbat aldiz saihestu litezke gaur egungo murrizketa sozialak.       

Gasteizko eta Iruñeko gobernuek denon artean banatu nahi dute iruzurraren ardura, baina datuek erakusten dute iruzurraren %70a multinazionalek eta enpresa handiek egiten dutela. Kapitalistek inpunitate osoarekin jokatzen dute paradisu fiskaletatik. Euskal enpresa eta bankuen jabeak, hauetako batzuk kapital finantzariora lotuta daude, ondorengo “entzutetsuak” dira: Ybarra, Barandiaran, Egaña, Salegui, Delclaux, Bergareche, Iribecampos, Arregui, Urrutia, Aguinaga edo Castellanos eta sektore industrialarekin lotuta daudenak Aristrain (sektore siderurgikora lotuta), Aznar Sainz familia (Marques de Riscal-en jabea) edo Ormazabal familia (sektore elektrikora lotuta).

Euskal banku eta kutxek ere herritarrak beren etxeetatik botatzen dituzte

 

 

Langile familiak sufriarazten ari diren krisiaren ondorio hilgarrienetakoen artean, sentikorrenetako bat zure etxetik kanpora botatzea esan nahi duen biolentzia da. Etxe-kaleratzeek eta exekuzio hipotekarioek etxebizitzarik gabe utzi dituzte euskal familia asko krisia hasi zenetik. Horien artean ume asko daude eta datozen garaietan egoera are gehiago okertu daiteke.

Gizarteko pribilegiatuak diren bankariak honen guztiaren arduradunak dira. Beraiek aberasten jarraitzen dute hipotekengatik kobratzen dituzten interes altuekin, zor publikoaren espekulazioarekin, gehiegizko komisioak kobratzeari esker eta beren ikaragarrizko ondasunekin iruzur fiskala egiteagatik. Euren artean aurkitzen dira BBVA, Euskadiko Kutxa eta BBKren, Vitalen eta Kutxaren fusioarekin sortutako Kutxabank. 

Langabetuen batzarrak eta “STOP Desahucios” plataformak familia hauek igarotzen ari diren egoera salatzen dute. Beraungo Kutxabanken sukurtsalaren aurreko prentsaurreko batean, beren elkartasuna eta babesa erakusten zioten familia hauetako bati: “Mari Carmen, eta berarekin batera beste pertsona asko, merkantzia bezala erabili dute Kutxako arduradun batzuk. Umiliatu eta mehatxatu egin dute, berak ordaintzen ez dituen zorrak bere semeek ordaindu beharko dituztela esanez”. Horrela erantzuten diete hilero hamarka mila euro kobratzen dituzten boteretsuek batere ez dutenei.    

Ezker abertzaleak eta ezkerreko beste erakunde batzuk hipotekak ez exekutatzea eskatu duten arren, Kutxabankeko zuzendaritzako-kideek ezezko biribila eman diote eskaerari. Hau ez da batere arraroa, honen zuzendaritza EAJren eta PPren eskuetan baitago. Kasualitatez, Kutxabankeko presidentea, lehenago BBKko presidentea izandakoa, Mario Fernandez da, Carlos Garaikoetxearekin lehendakariordea izan zena. Carlos Garaikoetxea EAJtik banatu eta Eusko Alkartasuna sortu zuenean, Mario Fernandez honen atzetik joan zen, EAJ utziz eta Bilboko Udaletxerako eta beranduago Bizkaiko Batzar Orokorretarako EAko zerrendaburu aurkeztuz. Burges honek, soldata bezala bakarrik 500.000 euro kobratu zituen 2011n. Bistan denez, Mario Fernandezen interesak bere klase sozialarenak dira. Etxebizitza bezalako eskubidearen kontura irabazi handiak ematen dituen negozioa elikatzen jarraitzeko asmoa duenez, ez du asmorik etxe-kaleratzeak atzera botatzeko. Estatuko gainerako kutxa eta bankuek bezala, euskal kutxa eta bankuek milaka etxebizitza huts dituzte, goitik behera itxita, atxikita eta une hobearen zain daude hauek espekulaziora jaurtitzeko.  

Horregatik, enpresari handiek, bankariek eta euskal politikari burgesek aurrera eramandako neurri guztiek erakusten dute (lan erreformetatik hasita hezkuntzako, osasun publikoko eta zerbitzu sozialetako murrizketetara arte, langile klaseari eta erdi mailako sektoreei eragiten dieten zerga igoerak, salbuespen fiskalak iruzur egiten dutenentzat ere, baliabiderik gabeko familiak beren etxeetatik bidaltzeak, etab.) euskal burgesia langileok bizitzen ari garen egoeraren arduradun nagusietako bat dela. 

Horregatik, krisiaren irtenbidea bankari eta enpresari handi hauekin egin daitezken akordioei lotuta dagoela pentsatzea erabateko akatsa da, nahiz eta hauek abizen euskaldunak izan eta “nazionalista” sentitu. Beraiek ez dituzte beren helburuak aldatuko. Eta eurengan konfiantzarik ez izateaz gain, gure etsaiak bezala salatu behar ditugu burgesia espainiarrarekin, europarrarekin eta mundu mailakoarekin batera.