Urtarrilaren 15ean, Tolosako epaitegian goierriko bi gazte epaituak izateko deituak ziren, Abiadura Handiko Trenaren aurkako kontzentrazio batean parte hartu izanagatik. Bertan, "desordenes públicos" akusapean falta epaiketa bat gauzatu behar zen. Baina, urtarrilaren 14an jakinarazi zieten epaiketa hau atzeratu egingo zela eta 16an, jakin zuten epaileak kasua Audientzia Nazionalera eramateko asmoa duela, Terrorismo akusapean. 

Argi dago, behin eta berriz erabilia izan den metodo berbera erabiltzen hasia dela Espainiar justizia, eta edozein oposizio jarrera zein mugimendu isilarazteko saiakera honetan, kriminalizazioa erabiltzen dute, beldurra zabaltzeko, eta euren poltsikoak beteko dituen proiektu txikitzailearen aurka egindako edozein ekintza terrorismotzat kondenatuz, edozein oposizio ekintza isilarazteko. Honela, mundu kapitalista honetako inposizioen aurka eta amalurraren alde borrokatzea terrorismoa dela diote eta aldiz txikitzaile eta inposatzaileak babestu egiten ditu.  

Amalurraren defentsan eta sarraski txikitzaile honen aurka agertzen den edozein mugimendi isilarazi nahi dute, erokeri hau gelditzeko  ohiukatzen eta borrokatzen ari den herri bat kriminalizatuz. Baina errepresio metodo nazkagarri hau ez da nahikoa izango, benetan herri baten nahia geldiarazteko eta herri baten hitza isilarazteko.       

Politiko, enpresario, zein epaile hauek, beldurra erabiltzen dute, edozein oposizio jarrera geldiarazteko, herria batzeko eta herriarentzat den proiektu bat dela saldu nahian gainera jendartean, beraien poltsikoak soilik beteko dituen lege proiektu eta imposaketa beldurgarriak bultzatuz. 

Herriarentzat den proiektua bada, zergatik egia ezkutatu? Zergatik  proiektua isilpean eraman? Zergatik ez herritaroi galdetu, proiektu honen beharrik ikusten dugun? 

Lotsagabe batzuk dira, ez dute proiektua babesteko justifikaziorik, eta uste dute, euren poltsikoak honelako imposizioekin betetzen dituzten bitartean, herria isilik egongo dela edo eta bestela euren metodoak erabiliz isilduko dituztela, baina ez dakite guk borrokan eta indarrak batzen jarraituko dugula, eta beraiek sortu nahi diguten beldurra ez dela guk sarraski honekin amaitzeko daukagun grina baino handiagoa.  

Ez gaituzte isilaraziko, batu egingo gaituzte honelako txikizio inposatzaileen aurrean, eta geldituko ditugu bai Abiadura Handiko Trena eta baita hau martxan jarri nahi duten, eta amalurraren eta eskubideen defentsan adierazteagatik kondenatzen gaituzten guztiak.

Borrokatu dezagun kapitalismoaren eraso jasangaitz hau eta amaitu dezagun inposaketa honekin!!

AHTrik EZ!!! INPOSAKETARIK EZ!!!!

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.