URRIAK 30, OSTIRALA

 

·         11:30ean NUP aularioa, 09 ikasgela, IRUÑEA

 

·         20:00etan ENGELS ATENEOA, Errementari kalea 8.zbk., Alde Zaharra, TOLOSA

 

ELKARTASUNEZKO HITZALDIAK IRAULTZA VENEZUELARRAren defentsan, PABLO CORMENZANA venezuelarrarekin

 

Antolatzaileak: Euskal Herria Sozialista aldizkaria eta “Eskuak Venezuelatik Kanpora”

                          Amerika Latinoarekin elkartasun kanpaina.

ELKARTASUNEZKO HITZALDIAK IRAULTZA VENEZUELARRAren defentsan

Azken urteetan, Hugo Chavez presidentearen eta iraultza venezuelarraren aurkako komunikabide handi internazionalen kanpaina histeriko eta pozoitsua eman da. Nahiz eta Hugo Chavezek 15 hauteskunde prozesu irabazi eta bozketa hauek “zaintzeaz” arduratu diren erakunde internazionalek hauen erabateko garbitasuna errekonozitu, komunikabide handiek “kolpista”, “diktadore”, etab, deitzen jarraitzen diote.   

2002ko apirilean, EITB bezalako komunikabideek garbitasun osoarekin babestu zuten Hugo Chavez botatzeko eta presidente bezala Patronaleko buruzagia jartzeko Estatu kolpe saiakera (parlamentuaren desegitea dekretatu eta auzo eta langile agintarien aurkako atxiloketa eta erailketa kanpaina hasi zen). Kolpe hau 1973an Allenderen aurkako estatu kolpea eman zuten berberek  egina zegoen: inperialismo estatubatuarra, kapitalista handiak, lurjabeak, eta kupula eklesiastikoa. Hondurasen, Michelettiren kolpeari buruz komunikabideak itxura demokratikoak hobeto zaintzen saiatzen dira, zeren badakite ez dagoela batere garbi garaipena lortuko duela eta badakite posible dela herri hondurastarrean ezkerrerantz bira handiagoa eragiten amaitzea.   

Inperialismoaren eta oligarkiaren aurkako zapalkuntzaren borrokara eta bizi politikora milioika langile eta nekazariren esnatzea irudikatu zuen errealitatean 1998an Hugo Chavezen aukeraketak. Iraultza venezuelarrak mahai gainean jarri du sozialismoaren aldeko borroka, mundu osoko burgesiaren ideologoek lurperatutzat ematen zuten arren, inoiz baino gehiago dago indarrean. Horregatik dute beharrezko Venezuelan gertatzen ari denaz gezurrezko tonak botatzea. 

Azken 10 urteetan pobreziaren indizeak drastikoki jaitsi dira herrialdean; analfabetismoa erradikatu da; hezkuntza eta osasuna dohain da eta gizarteko kapa zabaletara heldu da. 1998ko Hugo Chavezen aukeraketarekin, diferentziarekin herrialdeko sarrera iturri garrantzitsuena den  PDVSA petrolera publikoaren berehalako pribatizazioa geratu zen. Langileen borrokaren ondorioz hainbat enpresa nazionalizatu ziren, 2005ean Inveval eta Sidor, siderurgiko garrantzitsuena, 2008an. 2007ko otsailean CANTV, lehenago publikoa izandako konpainia telefonikoa eta beste enpresa elektriko batzuk nazionalizatu ziren. 2007ko maiatzean Orinocoko Gerriko Petroliferoa nazionalizatu zuen gobernuak, munduko petrolio erreserba handienetakoa. 2008an Cementera CEMEX  nazionalizatu zen, etxebizitzen eraikuntzarako oinarrizko materialaren ekoizpenaren %80 kontrolatzen zuena.        

Begi-bistakoa da neurri guzti hauek ezaugarri aurrerakoi sakon bat dutela. Hala ere, aurrerapen hauek egonagatik, iraultza arriskuan dago. Inperialismoa eta burgesiaz gain, estatu burges zaharraren makinaria burokratiko handia, bizi ekonomikoan eta sozialean langileen eta herritarren parte-hartze eta kontrol eraginkorra itotzen duena, iraultzaren arrisku handi bihurtu da. Iraultzaren izenean hitz egiten duten burokrata askok iraultzaren sabotajean hartzen dute parte aktiboki. Adibide berriena Mitsubishi fabrikako langileen kasu larria da, itxiera patronal bat atzera botatzeko gai izan ondoren, orain estatu aparatuko sektoreen inplikazioarekin langileen ordezkari guztien kaleratzeari egin behar diote aurre. Horregatik, komunikabideen gezurrei aurre egiteko kanpainarekin batera, beharrezkoa da gure babes osoa ematea Venezuelan borroka egiten dutenei iraultzak bere eginkizunak osatu eta beharrezko neurriak hartu ditzan, kapitalismoarekin eta burokraziaren sabotajearekin amaitzeko. Chek esan zuen bezala, beharrezkoa da iraultzak aurrera egitea ez hiltzeko. Inperialismoaren eta barneko kontrairaultzaren mehatxuaren aurkako alternatiba ekonomiaren oinarrizko errekurtsoen nazionalizazio osoa, tartean Bankarena, eta ekonomia planifikatu baten ezartzea da, langileen kontrol demokratiko eragingarri batekin. 

Pablo Cormenzanaren bira

 

“Eskuak Venezuelatik Kanpora” Amerika Latinoarekin elkartasun internazionala kanpainak Pablo Cormenzanaren bira antolatu du. Bera Venezuelako fabrika okupatu eta langileen kontrolpeko agintari sindikala eta  La Batalla de Inveval. La lucha por el control obrero en Venezuela liburuaren egilea da, Federiko Engels Fundazioak 2009ko martxoan argitaratua.

Bere herrialdean iraultza lerro sozialistetan osatzearen alde borrokan dauden langile venezuelarren ahotsa ekarriko digu: lehen eskutik azalduko dizkigu iraultzaren aurrerapen sozialak eta baita bertan dituzten zailtasunak ere. Dei egiten dizuegu parte hartzeko. Langile klase latinoamerikarraren borroka gure borroka ere bada. Herrialde hauek arpilatzen dituzten banku eta multinazionalak Euskal Herrian, Europan eta mundu osoan existitzen den krisi kapitalistaren, langabeziaren eta prekarietatearen arduradunak dira.   

 

- Gezurrik ez iraultza venezuelarraren aurka!

- Mundu osoko langileen batasuna zapalkuntza kapitalistaren aurka!

- Gora sozialismoaren aldeko borroka!

Antolatzaileak: Euskal Herria Sozialista aldizkaria eta “Eskuak Venezuelatik Kanpora”

                          Amerika Latinoarekin elkartasun kanpaina.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.