Kreditu batekin konbalidagarriak

Azaroak 3, 10, 17 eta 24

FILOSOFIA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEAN

Aurreko ikasturtean antolatu genituen jardunaldi marxistak ikasleriaren aldetik eduki zuten arrera ikusirik eta egungo hezkuntza sistemaren aurrean sozialismoaren ideien eztabaidak eskaintzen digun aberastasunaz konbentziturik, aurten honi guztiari jarraipena eman nahi diogu Ibaetako II. Jardunaldi Marxistak antolatuz.

Joan den urtetik hona garatu den krisi ekonomikoak erabat hankaz gora jarri du mundu kapitalista guztia. Burgesiak krisi honetatik bere aberastasunak eta pribilegioak mantenduz irteteko duen errezeta bakarra berak eragindako krisia langile masen bizkarren kontura ordaintzea da, lanpostuak suntsituz, lantegiak itxiz, langileen eskubideak eta eskubide demokratikoak erasoz, gastu publikoa murriztuz, hezkuntza, osasungintza eta ahal den guztia pribatizatuz; hitz bitan, miseria eta pobrezia alde guztietara zabalduz.

Egoera honen aurrean, sistema honen aurkako altxamenduak eta iraultzak gero eta herrialde gehiagotara zabaltzen ari dira. Inperialismoari bere agintea inposatzeko zailtasunak pilatzen ari zaizkio. Gazako sarraskia edo Hondurasko estatu kolpea bultzatu arren honek ez du masengan inperialismoaren aurkako borroka gelditzen. Aurten gainera Kubako iraultzaren 50. urteurrena izan da. Irlan kapitalismoa suntsitu izanak Kubako herria inperialismoaren aurkako erresistentzia eredu bilakatu du eta praktikan erakutsi digu gizarte subirano baten aldeko borrokan burgesia desjabetzeak eta ekonomia planifikatzeak zer nolako garrantzia duten.

Aurtengo hitzaldien helburua ideologia ezberdinetan sakontzea, iragan historikoari begirada bat botatzea eta egungo egoera aztertzea da. Marxismoaren ideien garapenak eta eztabaidak, hala nola, iraganeko prozesu iraultzaileen ikasgaien azterketak oso baliagarriak dira inguratzen gaituen errealitatearen ikuspegi orokor bat hartzeko eta sistema kapitalistaren aurkako borrokan alternatiba iraultzaile sendo bat eraikitzeko. Honela beraz, jardunaldi hauen xede nagusia ideia hauek ahalik eta zabalen eta argien azaltzea da, beti ere egungo errealitate bizira ekarriz. Ahalik eta parte hartze zabalena lortzea beti ere aberasgarriagoa izaten denez, parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu eta, nola ez, jardunaldi hauetara biltzera animatzen zaituztegu!

Azaroak 3

15:30-19:30

Ikus-entzunezko aretoa

Anarkismoa eta Komunismoa (Euskaraz)

Bideo emanaldia: Durruti anarkistari buruzko dokumentala

Azaroak 10

15:30-19:30

Ikus-entzunezko aretoa

Kubako Iraultza (Gazteleraz)

Bideo emanaldia: “Che Guevara, donde nunca jamás se lo imaginan” dokumentala

Azaroak 17

15:30-19:30

Ikus-entzunezko aretoa

Leon Trotsky, bizitza eta pentsamendua (Euskaraz)

Bideo emanaldia: “Trotsky y México, dos revoluciones del siglo XX” dokumentala

Azaroak 24

15:30-19:30

Ikus-entzunezko aretoa

Krisi ekonomikoaren aurrean alternatiba marxista (Gazteleraz)

Bideo emanaldia: “Roger and me” Michael Mooren dokumentala

 

Kredituen Aitorpena

Jardunaldi hauetan izena eman eta erregulartasunez azaltzen direnek Bertaratze Ziurtagiri bat jasotzeko eskubidea izango dute, 16 ordutan zifratua eta Ikerketa Sozialisten Federiko Engels Fundazioak emana. Ziurtagiri honek aukera askeko kreditu 1en konbalidazioa suposatuko du EHUren Ibaetako Kanpusean matrikulatutako ikasle guztientzat.

Matrikula

Matrikularen prezioa 15€koa da. Matrikula burutzeko epea Azaroaren 3a izango da. Ordainketa burutzeko kontu zenbakia 3035 0156 83 1561023721, Euskadiko Kutxa (Caja Laboral). Ordainketa honegatik material sorta bat emango da, “Estatua eta Iraultza” eta “Erreforma edo Iraultza” liburuak, Euskal Herria Sozialista aldizkariaren ale bat eta “Che Guevararen ondarea eta Latinoamerikako iraultza” liburuxka. Hala ere, besterik gabe entzutera eta parte hartzera sartu nahi duenarentzat ateak zabalik daude.

Informazioa

Euskal Herria Sozialista -   Telefonoa: 685 720 939

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

www.euskalherriasozialista.net

Antolatzaileak

Euskal Herria Sozialista-Federiko Engels Fundazioa

Laguntzailea

UPV

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.