Euskal Herria Sozialista aldizkaria Durangoko azokaren 44. edizioan egongo da BARRENKALE 10 estanean, abenduaren 4tik 8ra bitartean.

Bertan "Euskal Herria Sozialista" aldizkari marxistaren azken aleak erosteko aukera izango duzue, baita argitaratuak ditugun marxismoen klasikoen euskarazko itzulpenak: Manifestu komunista, Erreforma edo iraultza, Estatua eta Iraultza. Formakuntza marxistarako hainbat liburuxka ere baditugu.

Aurten gainera, bi liburu berri itzuli ditugu euskara:

-Leon Trotskyren Trantsizio programa

-Preobrazhenskyren Anarkismoa eta komunismoa

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.