Atzo Iruñean egin zen manifestazioan milaka pertsona bildu ziren Nafarroan euskaraz bizitzearen alde. Jakinarazi dutenez, euskararen alde Iruñean egin den inoizko manifestaziorik handiena izan da. Euskal Herria Sozialistako kideak ere bertan izan ginen.

Krisi kapitalista eragin nabarmena izaten ari da euskararengan eta esana dugu beste artikulu batean kapitalismoa oztopo dela euskara sustatzeko eta garatzeko. Ofizialtasuna beharrezkoa bada ere, honek ez du euskararen biziraupena bermatuko, sozialismoak bakarrik bermatuko du euskararen geroa, beraz euskararen aldeko borroka sozialismoaren aldeko borrokarekin elkartu behar da!

Euskaraz ikasteko eskubidea!

Euskara ikasteko eskubidea!

Lanean euskara erabiltzeko eskubidea!

Administrazioan, osasungitzan… euskaraz!

Aisialdian euskaraz!

Euskararen aurkako erasoen aurrean mobilizazioa!!

Iturria:

 

Berria:http://paperekoa.berria.info/harian/2010-05-16/002/008/milaka_lagunek_euskaraz_bizitzeko_eskubidea_aldarrikatu_dute_iruean.htm

Gara: http://www.gara.net/paperezkoa/20100516/199654/eu/Gobernuak-ito-nahi-eta-herritarrek-eman-diote-arnasa

Euskal Herria Sozialista:   http://euskalherriasozialista.net/index.php?option=com_content&task=view&id=510&Itemid=1

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.