Herrialde arabiarretan gauzatzen ari diren iraultzen gaineko demagogia eta informazio faltari aurre egiteko, Euskal Herria Sozialistak herri arabiarren iraultzaren aldeko kanpainari ekin dio. Animatu eta etor zaitez antolatuko ditugun hitzaldietara.

 

Herrialde arabiarretan historia markatzen duten gertakariak ari dira gauzatzen. Ben Aliren diktaduraren aurka hasi zen Tunisian eta Egiptora zabaldu zen ondoren, eta bertan ere masek Hosni Mubaraken diktadurarekin amaitzea lortu zuten. Ondoren Libiaren txanda etorri zen. Gertakari hauek eragin handia ari dira izaten gainontzeko herri arabiarretan eta baita mundu osoan ere. Iraultza hauek inflexio puntu bat dira herri arabiarren historia modernoan. Herrialde bakoitzean nola adieraziko den eta zein erritmotan emango den jakiteko hainbat faktorek dute zerikusia baina prozesua orokorra da eta agintari arabiarrek ezingo dute egoera ezegonkor honetatik alde egin. Garrantzia berezia izango du Argelian eta Marokon gertatzen denak ere.

Komunikabide ofizialak eta inperialismoa zabaltzen ari diren informazioaren aurrean beharrezkoa da herri arabiarretako iraultzetan benetan gertatzen ari dena ezagutaraztea. Bertako langileen eta gazteen borrokek izugarrizko garrantzia daukate kapitalismoaren eta inperialismoaren aurkako borrokan, eta ez bakarrik herri arabiarrentzat, baita mundu mailako kapitalismoaren aurkako borrokarentzat ere. Horregatik, iraultza hauetan zer gertatzen ari den ezagutzeaz gain oinarrizkoa da bertako masen borroka babestea. 

Honengatik guztiagatik, Euskal Herria Sozialistak iraultza hauen aldeko kanpaina bat egitea erabaki du apiriletik uztailera arte gaztetxeetan, auzo elkarteetan eta beste hainbat tokitan hitzaldiak antolatuz. Zuen gaztetxean, auzo elkartean, fabrikan, ikastetxean edo lokalean honelako hitzaldi bat antolatzeko eskaintza luzatzen dizuegu. Besterik gabe, eskerrik asko eta zuen erantzunaren zain geratzen gara.

GORA HERRI ARABIARRETAKO IRAULTZA!!

Harremanetan jartzeko:

Tel: 685720939             e-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

www.euskalherriasozialista.net

 

Dagoeneko hitzaldi bat antolatuta dago:

Ibaetako Filosofia eta Hezkuntza Zientziak fakultateak antolatutako Santa FIHEZI Akanpadan. 3 eguneko akanpada antolatu dute apirilaren 18tik 20ra. Herrialde arabiarretako iraultzaren gaineko hitzaldia apirilaren 20an izango da 0.5 gelan goizeko 11etan. ANIMATU!

 

GAINONTZEKO  HITZALDIEI BURUZKO INFORMAZIO ZEHATZAGOA AURRERAKO EMANGO DIZUEGU
Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.