Herri arabiarretako iraultzen alde, dagoeneko Euskal Herria Sozialistaren bi hitzaldi antolatu dira Donostiako unibertsitatean eta Groseko gaztetxean. Hurrengoa maiatzak 5 ostegunean izango da, Lasarteko Jalgi kafe antzokian arratsaldeko 9etan. Datozen asteetan hitzaldi gehiago izango dira (Tolosako Engels Ateneoan eta Otsabi gazte lokalean, Anoetako gaztetxean, Ordiziako gaztetxean, Zizurkilen…). Antolatu hitzaldia zure gaztetxe, lokal, fabrika, ikastetxe edo auzo elkartean! Gora herri arabiarretako iraultza!