Greba Orokor berri bat eta jarraipena izango duen borroka plan bat behar ditugu!

 

Urriak 27, 19:30etan

Burguesia krisiaren luzapena erabiltzen ari da langile klasearen konkista sozial guztiak suntsitzeko. Gizarteko gehiengoaren bizi baldintzak izugarri kolpatzearen kontura bakarrik ase daitezke kapital finantzarioaren interesak. Ez dago erdibiderik. Azken hilabeteetan izan diren gertakari politiko guztiak oinarrizko dinamika honekin lotuta daude eta gainerako guztiaren bidea eta erritmoa markatzen ditu. 

Uztailaren 29an, PSOEren Gobernuak hauteskundeen aurrerapena azaroaren 20rako iragarri zuen. Ezin izan zuen jasan burgesia espainiarraren eta internazionalaren presio bikoitza. Abuztuaren 26ean, ministroen kontseiluak lan erreforma berri bat onartu zuen: aldi baterako kontratuak kateatzearen muga deuseztatzen du eta formakuntzako kontratuen aplikazioaren adina luzatzen du 30 urtera arte. Horren ondoren, PSOEren Gobernuak erreforma konstituzionalari buruzko akordio bat egin zuen PPrekin. Erreforma honi esker, bankari ordaindu beharreko zorrak “erabateko lehentasuna” du aurrekontu publikoetako beste edozein partidaren gainetik.

Sindikatuetako zuzendaritzak erreforma konstituzionalaren aurka agertu ziren komunikatuen eta prentsaurrekoen bitartez. Baina egoerak neurri askoz eraginkorragoak eskatzen ditu, eta sindikatuen estrategian benetako aldaketa erradikala. Erasoak geratzeko indarra ez dago parlamentuan eta demokrazia instituzional burgesaren mekanismoetan. Gune hau erosoagoa eta maneiagarriagoa da boteretsuentzat. Indarra kalean dago, langile klasearen antolakuntzan, borrokaren, partehartzearen eta kapitalismoaren aurkako alternatibaren defentsaren bitartez. Beharrezkoa da gehiagora joango den eta jarraipena izango duen langile klasearen mobilizazio plan bat, oinarrizko puntu bezala greba orokor berri baten berehalako deialdia izango duena.  

Enpresa itxieren eta kaleratzeen aurka

 

Azkenaldiko eraso hauei guztiei enpresa itxierak eta kaleratzeak gehitzen zaizkie. Eta jarraitu egingo du. Mehatxu hauen aurrean ere, beharrezkoa da sindikalgintza borrokalaria. Enpresak kaleratzeetara edo enpresa itxierara jotzen badu bideragarritasun arazoak argudiatuz, kontu liburuak irekitzea exijitu behar da. Enpresak esaten duena egia bada, hau da, enpresa bideragarria ez bada, beharrezkoa da administrazioei langileen kontrolpeko enpresaren nazionalizazioa exijitzea. Bankuak salbatzeko izan duten diru publikoa lanpostuak salbatzeko erabili behar da. Hau da alternatiba bakarra enpresa itxierei eta kaleratze masiboei aurre egiteko. Baina hau borrokarekin soilik lortu daiteke.

Oinarrizkoa da zuzendaritza sindikalek borroka egutegiak antolatzea eta poligonoetan, herrietan eta auzoetan propaganda egitea, egoeraren berri emateko eta mobilizazioak antolatzeko. Horretaz gain, kaleratzeei eta enpresa itxierei aurre egiteko modu onena, gatazkan dauden edo arazoak dituzten enpresetako borrokak koordinatzea eta bateratzea da. Oso zaila da lanpostuak enpresaz enpresa defendatzea. Arazo berdinen aurrean, langileen indarra biderkatu egiten da mobilizazio bateratu eta koordinatuekin. Hau da bidea, langile klasearen borroka antolatu eta koordinatua. 

Zentzu honetan ere, lanpostuak defendatzea enpresaz enpresa borrokatuta zailagoa den bezala, hitzarmenen aurkako erasoak sektorez sektore geldiaraztea ere zailagoa da. Horregatik, beharrezkoa da agintari sindikalek sektore ezberdinetako borrokak elkartzea: metala, arte grafikoak, eraikuntza, osasuna, hezkuntza, garraioak, zerbitzuak, sektore publikoa…

Langile klasearen eta gazteriaren papera

 

Eraso guztiak geldiarazteko beharrezkoa da borroka errebolta sozialerantz eramatea eta bertan langile klaseak eta gazteriak paper protagonista jokatzea. Horretarako beharrezkoak dira estrategia politiko iraultzailea eta eztabaidarako benetako metodo demokratiko eta adiskidea, iritziak eta kritikak egiteko erabateko askatasuna duena. Ekintza batasuna oinarrizkoa da. Klaseko sindikatuek, ezker abertzaleak, M-15 mugimenduak, ezkerreko erakundeek, langabetuek, langile etorkinek eta gazteriak fronte bakar zabal bat bultzatu behar dute kapitalisten eraso planak atzera botatzeko borrokan. Greba orokorrak ezin du izan bukaera, mobilizazio gehiago eta zabalagoak ekarri eta erasoak geratuko lituzkeen prozesu baten hasiera baizik. Borroka hau greba orokor europarrera bideratu behar da, langile klasearen erabateko batasun internazionalera, beren ezberdintasun nazional, linguistiko edo kulturalen gainetik.  

Modu bat dago krisiarekin eta berak sortutako arazoekin amaitzeko eta, gainera, gizarteko gehiengoari mesede eginez: sistema finantzario osoa eta enpresa estrategikoak langileen kontrolpean nazionalizatu eta gehiengoaren zerbitzura legokeen inbertsio eta ekoizpen plan bat martxan jarri, gastu soziala masiboki handitu eta banku handiei eta espekulatzaileei egin beharreko zor publikoaren interesen ordainketa indargabetu. Horrela bakarrik izango da posible gehiengoaren zerbitzurako benetako demokrazia ezartzea, bankariak jaun eta jabe diren gaur egungo fartsa demokratikoarekin amaituz.   

Badaude baldintzak borrokarako eta alternatiba iraultzaile eta sozialista eraikitzeko kapitalismoaren gainbeheraren eta injustizien aurka.

Hartu parte ekitaldian eta defendatu ideia hauek gurekin! Banatu orri hau zure fabrikan, ikastetxean, herrian edo auzoan!

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.