Gaur egun, mundu osoko kapitalistek eta beren ordezkariek gauza berbera defendatzen dute: krisiari aurre egiteko beharrezkoa da bizi baldintzetan sakrifizioak egitea. Baina hori bai, sakrifizioak egin behar dituztenak ez dira bankariak eta enpresari handiak, mundu osoan zehar egoera honen aurka altxatzen ari diren langileak eta gazteak baizik. Euskal Herritik ere, aurre egin behar diegu kapitalisten eraso guztiei munduko gainerako zapalduekin batera.

Ikaragarrizko ondasunak pilatzen dituen burgesiak esaten digu, defizit publikoaren eta gastu sozialen murrizketaren sakrifizioa onartu behar dugula “merkatuen” konfiantza pizteko eta handitzeko. Langile klaseari eskatzen dizkiote sakrifizio guztiak, eta horrela, zor publiko guztia azken euroraino langileek ordaintzea nahi dute. Hala ere, langile klasea eta gazteria erakusten ari dira mundu guztian zehar ez daudela prest eraso hauek onartzeko. Ikusten ari garen borroka eta gatazkek gero eta ezaugarri iraultzaileagoak  dituzte: herri arabiarretako iraultzak, Greziako borrokak, Txileko ikasle mugimenduaren mobilizazio historikoak... Munduko leku askotan bezala, beharrezkoa da eta posible da Euskal Herrian ere borroka sakontzea.

Honengatik guztiagatik, Euskal Herria Sozialistak kapitalisten erasoen aurkako kanpaina bat egitea erabaki du gaztetxeetan, auzo elkarteetan eta beste hainbat tokitan hitzaldiak antolatuz. Zuen gaztetxean, auzo elkartean, fabrikan, ikastetxean edo lokalean honelako hitzaldi bat antolatzeko eskaintza luzatzen dizuegu. Besterik gabe, eskerrik asko eta zuen erantzunaren zain geratzen gara.

Harremanetan jartzeko:

Tel: 685720939             e-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

www.euskalherriasozialista.net

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.