Egin beharrekoa argi dago: murrizketekin eta osasunaren pribatizazioarekin amaitu eta enpleguak defendatu!
Ez da eskuinarekin eta patronalarekin itunak egiteko momentua, horien ofentsibaren aurrean langile klasearen eskubideak eta bizi baldintzak tinko defendatzekoa baizik!

Koronabirusaren osasun krisiak agerian jarri du sistema kapitalistan zabaltzen den hondamendi soziala. Gobernu guztiek, PSOE-UPrena barne, erantukizuna norbanakoen arduran ezarri, izua piztu eta enpresa handien etekinak babesteko neurriak proposatu besterik ez dute egiten. Bitartean, familia langileen gehiengoak pandemiaren eragin larria jasaten dute, eta prezio oso altua ordaintzen dute osasun publikoaren pribatizazioagatik eta prestatzen ari diren milaka kaleratzeengatik.


Ziurgabetasun giroa zabalduz, iritzi publikoari osasun-krisi honen benetako arrazoiak ezkutatu nahi zaizkio, lurrikara ekonomiko, sozial eta politiko bihurtzeko arriskua ikusten baitute. Komunikabide guztiek, gobernuaren aginduak jarraituz, kontzienteki ezkutatzen dituzte hamarkadetan zehar osasun publikoan eta gainerako oinarrizko zerbitzuetan egindako murrizketa basatien ondorioak, multinazional handiak aberasteko eginiko pribatizazio masiboekin batera.

Martxoaren 13an, Urkullu osasun alerta dekretatzera ateratzerako 529 koronabirus kasu antzeman dira eta 14 pertsona zendu dira Euskal Herrian. Bezperan, ikastetxe eta unibertsitate guztiak ixtea agindu eman ondoren egin zuen adierazpena. Osasun alerta larrialdi honekin EAJk herritarrei ezartzen die erantzunkizuna, baina ez zaie ardura berdina eskatzen enpresaburuei, non ERE, ERTE, eta kaleratze andana prestatzen ari diren, langileen lan baldintza oinarrizkoenak erasotzeko.

Murrizketa basatiak. Hauek dira ondorioak

Hainbat urtez, EAJren Eusko Jaurlaritzak edota Madrilen PPren gobernuek, eta baita PSOErenek ere, murrizketa gogorrak egin dituzte osasun publikoan, eta osasun laguntzaren zati handi bat negozio pribatuari eman diote, hezkuntza publikoarekin egin duten bezalaxe.

Zenbakiek ez dute ezbairik uzten. Estatu mailan 2011n osasun publikoko gastua BPGaren %6,5 zen, 2013an % 6 eta 2017an% 5,9. Aurrekontuetan murrizketak 15.000 milioi eta 21.000 milioi euro artekoak izan dira 2009tik. Une honetan sistemak 2010ean baino 5.600 ohe gutxiago ditu ospitaleetan, eta osasun arloko profesionalen kaleratzeak dozenaka mila dira azken hamar urteetan.

Hori bera egin dute, EAJren eta PSEren Eusko Jaurlaritzek. Hego Euskal Herrian, 2007-2017ra ospitale publikoetako oheak %10,54  murriztu dira. 900 ohe gutxiago daude kontaturiko azken datuen arabera eta urte horietan Estatu espainiarrean eman murrizketa bataz bestekoaren bikoitza da (%5,23). Euskadin osasungintzan gastatzen diren 4 eurotatik 1 pribatura bideratzen da, Medicus Mundiren arabera.

Madrilgo Osasun Zerbitzuaren datuetan ikusten denez, 2010etik 2018ra bitarte soilik, Madrilgo osasunak 3.300 profesional inguru galdu ditu, nahiz eta osasun-laguntza publikoa jasotzeko eskubidea duen biztanleria ia 500.000 pertsona gehiago izan aldi horretan. Andaluziara ere zabaldu daiteke joera, PSOEko gobernuetan antzeko murrizketak jasan baititu. Kataluniara PeDCAT eta ERCren gobernuen murrizketa basatiak eman dira, eta Galizian Nuñez Feijooren gobernuak Galiziako osasun zerbitzua sektoreko enpresaburuei eman die, aurreko hilabeteetan mobilizazio masiboak eraginez.

Gure osasuna negozio zoragarria bihurtu dute PP, PSOE, EAJren, etab.en gobernuek lege pribatizatzaile mordoa onartuz. Osasungintza publikoa kontzienteki hondatuz, espazio ikaragarria sortu dute osasun enpresa eta aseguruentzat, geroz eta kontzertu gehiago jasotzen dituztelarik ministeritzatik eta osasun sail autonomikoetatik. Klinika pribatuek 1.615 milioi euro publiko irabazi zituzten 2017an! bost urtez jarraian handitu zituzten irabaziak. Aseguru pribatuak 6.900 milioi fakturatzetik 8.000 milioira pasatu ziren epe horretan bertan. Enpresa handiek kontrolatzen duten negozioa da, zortzi zehazki: Quirónsalud, Vithas-Nisa, hm Hospital, HLa (Asisa), Hospital, Sanitas eta Clínica de Navarra. Osasun pribatuaren merkatua hain erakargarria bihurtu da, nazioarteko korporazioek talde horietako batzuen kontrola hartu dutela.

Gobernu zentralaren, autonomikoen eta enpresa horien arteko lotura izugarria da. Espainiar gobernuaren datuen arabera, Euskadin 2017an 246,92 milioi eman zitzaizkion pribatizaturiko ospitaleei, gastuaren %6,7, eta Nafarroan 67,07 milioi, %6,5a. Medicus Mundik ordea, benetako gastua %26,8an kokatzen du Euskadin. Catalunyan berriz 2.677,23 milioi bideratu ziren pribatura (gastuaren %25,6a). Datu hauek gora egin dute erkidego guztietan. Madrilen 2011n 299 milioi euro ziren, 2012an 451 milioi, 2019an 914 milioi. Valentziako erkidegoan 56,9 milioi euro 2010ean, 283 milioi 2014an eta 308 milioi 2018an.

Ospitaleen katalogo nazionalaren arabera, Madrilek 33 ospitale publiko eta 50 pribatu ditu!! Lehen 33 horietatik bostek kudeaketa pribatua dute, eta haien tratamenduak, hainbat auditoretzatan frogatu denez, kudeaketa publikokoak baino 6 aldiz garestiagoak dira.

Jakina, osasun pribatizazioa garbiketa eta desinfekzio zerbitzuetara ere zabaldu da, eta horiek multinazional handien eskuetan ezarri dira. Audita Sanidad plataformak azaldu duenez, Florentino Perezen Clece SA, ACSen zerbitzu anitzeko enpresa da Madrilgo osasunaren kontratuen esleipendun nagusia.
Eta hori guztia gertatzen denean, sektore pribatuak bere bitartekoak jartzeari uko egiten dio, koronabirusaren gaixoak eta kutsatuak artatzeko. Madrilgo Mediku Espezialisten Elkarteak (AFEM) ohar batean salatu duenez, sektore pribatua "zeharka jarri da, arriskua saihestuz edo Osasun Publikora bideratuz". "Osasun aseguru pribatuek jada adierazi dute ez dutela koronabirusa estaltzen pandemia bat delako", eta, horregatik, "argi eta garbi geratzen da osasun pribatuaren helburua ez dela osasuna lortzea, ezta sistema publikoarekin lankidetzan aritzea ere; haien helburua dirua irabaztea da, edozein enpresa pribatuk bezala, eta arriskua ondo aukeratzea da, hura gainditu edo saihesteko".

AFEMek "baliabide material, giza baliabide eta babes ekipamendu nahikoa" ere eskatu du koronabirusari aurre egiteko, eta zentroetan prestakuntza "kasu askotan ematen ez dena". "Etorriko den izurritearen aurrean prestakuntza plan serio bat espero genuen", baina "Gregorio Marañon bezalako ospitaleetan informazioa intranetean zintzilikatutako protokolo batera mugatzen da, protokoloak diseinatu zituzten taldeek langileei aurrez aurreko informaziorik eman gabe".

Koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz, larrialdi-zerbitzuak, 112 kasu, gainezka daude: "Etxeetan laginak hartzerako egunak igarotzen dira, eta osasun-profesionalei jakinarazi eta baieztapenak atzeratu egiten dira; halaber, pazienteak etxeko balorazioa dela eta ingresatu behar badira hainbat ordu igarotzen dituzte. Ondorioz, profesionalak eta senitartekoak arriskuan daude denbora guzti horretan". Kaos horri guztiari gehitu behar zaio Osasun Zentroak "blokeatzen hasi direla, profesionalentzako telefono zuzenik ez dagoelako, eta 061 telefonoaren bidez jarri behar dutela harremanetan arratsaldeetan; telefono horrek ere herritarren deiak jasotzen ditu, eta gainezka dago", eta "ordubete baino gehiagoko itxaronaldi onartezinak eragiten ditu 112 edo Osasun Publikotik jarraibideak jasotzeko, osasun-arreta kolapsatuz".

Langile familiak defendatuko dituen planaren alde

Urkulluk edota Pedro Sanchezek agerraldiak egin dituzte martxoaren 13 eta 14 artean. Sanchezek "aste zailak" aurreratu zituen. Bai, oso zailak izango dira, eta Italiakoaren antzeko edo okerragoko eszenatoki batera goaz. Hitzaldian esan zuenez, Gobernuak "familia langileen ongizatea babesteko baliabideak" sartuko ditu planean, "lanaldiak murriztuz eta adingabeak zaintzen lagunduz". Baina, Urkulluren hitzaldian bezala, norbanakoen ardura eskatzetik eta konfinamendua ezartzeko aukera aipatzetik haratago, ez dago ezer zehatzik; enpresak baimen ordainduak emateari uko egiten ari dira, eta kaleratze masiboak egiteko prestatzen ari dira.
Erabateko eskandalua da bere burua ezkertiartzat duen Gobernu batek lehenengo azaldu duena "enpresentzako likidezia plan" bat martxan jartzea izatea. Bistan denez, patronalak aldarrikapen-taula zorrotza aurkeztu du dagoeneko: sozietateen gaineko zerga jestea, aldi baterako enplegua erregulatzeko espedienteetarako (ERTE) diru publikoa igotzea, enpresak 15 eguneko aurreabisua egitetik salbuestea, edo gizarte-segurantzako kuotetatik salbuestea. Eta Moncloatik gauza guztiei baietz esaten ari dira.

Ezin dugu egoera hau onartu. Langile klaseak eta gazteek ez ditugu beregain hartu behar osasun krisi honetako kalte ordainak. Alderantziz da, bereziki. Gizartea murrizketa sozialen eta pobretzearen bide honetara eraman izanaren erantzuleak, hau da, kapitalista handiak, izan behar dira sakrifikatu beharrekoak. Sindikatuek eta ezkerreko alderdiek  (CCOO, UGT, Unidas Podemos, etab.), ezer konpontzen ez duten eta enpresa buruen aldeko neurri horiekin duten konplizitatea moztu behar dute, eta ofentsibara jo behar da langileen, behar gehien duten sektoreen eta osasun publikoaren onurarako plana eskatuz.
Ezinbestekoa da klaseko jarrera hau irmoki mantentzea, baita euskal gehiengo sindikalak eta batez ere EH Bilduk Euskal Herrian. Ez da patronalaren, eskuinaren eta ezkerraren arteko batasuna aldarrikatzeko momentua. Larrialdi honen aurrean, inoiz baino gehiago, langile klasearen interesen alde gogor eta irmoki egiteko unea da, enpresariek ekin baitiote ofentsibari. Hauteskundeetatik haratago, politika kapitalisten eta murrizketa sozialen aurrean alternatiba sendoa eta iraultzailea defendatzeko unea da.

Ezinbesteko berehalako neurri hauek hartu behar dira:

1. Lege-dekretu bat lehenbailehen onartzea, Estatuak osasun pribatu osoaren, bere giza baliabideen eta baliabide teknikoen, ospitaleen eta kliniken kontrola har dezan. Lege honen bidez, koronabirusa duten gaixo guztiei doako arreta emateko betebeharra, proba kliniko guztiak eta ospitaleratzeko eta sendatzeko bitartekoak bermatuz. Osasun publikoaren defentsarako dekretu hori betetzeari uko egiten dioten enpresa, klinika eta ospitaleak automatikoki desjabetuko dira, eta titulartasun publikora pasatuko dira.

2. Osasun-arloko 20.000 profesional berehala kontratatzea (medikuak, erizainak, ikertzaileak, teknikariak, laguntza-langileak, anbulantziak …) krisi honi aurre egiteko. Ospitaleko instalazio publiko guztiak irekitzea, ZTGak (UVI) indartzea eta zabaltzea, eta beharrezko material medikoa eta kirurgikoa erostea. Baliabideak koordinatzea plan zehatz batekin.

3. Talka-plan bat, programatutako operazioak bermatzeko eta gaixo eta arriskuan dauden biztanleei arreta ematen jarraitzeko. Itxaron zerrendekin eta anbulatorioko eta lehen arretarako medikuntzaren masifikazioari amaiera eman behar zaie. Onartezina da murrizketengatik eta bitarteko faltagatik milaka gaixoren bizitza arriskuan jartzea.

4. Farmazia-sektorearen nazionalizazioa orain. Koronabirusari eta gainerako gaixotasunei aurre egiteko beharrezkoak diren botika guztiak doako jartzea. Murrizketa guztiak eta ko-ordainketa alde ezabatzea. Pribatizatutako ospitaleak berehala birnazionalizatu behar dira. Euro publikorik ez osasun pribatuaren negozioari.

5. Ordaindu gabeko baimenek, lanaldi-murrizketek edo lan-malgutzeak ez dute ezer konpontzen, eta krisi hau langileen bizkar gainean jartzen dute, soldata-murrizketa izugarriak eraginez. Seme-alabak edo mendeko senideak ardurapean dituzten langile guztiei Langileen Estatutuaren 37.3d) artikulua aplikatu behar zaie. Horren arabera, nahitaezko betebehar bat betetzen denean, hau da, mendetasuna duen pertsona bat zaintzen denean, langileak eskubidea izango du bere soldataren %100arekin lanetik kanpo egoteko, oporralditzat hartu gabe. Gobernuak gaur egungo egoerari eta etortzeke dauden agertokiei aurre egiteko ezinbestekoa den neurri hori bermatzeko betebeharra du.

6. Kaleratzerik, ERTErik edo enplegu-erregulazioko espedienterik ez koronabirusaren eraginez. Soldata murrizketarik ez. Enpresaburuek urte hauetan pilatutako etekin guztien beren zatia jar dezatela! Itzul dadila patronalen eta bankuen erreskateen dirua!

7. Legez murriztea familia langileen eguneroko bizitzarako funtsezkoak diren produktuen prezioak eta espekulazioaren jazarpen sendoa. Aski da. Supermerkatu kate handiak eta elikagai sektoreko multinazionalak izugarri aberasten ari dira!

8. Inolako murrizketarik ez adierazpen, manifestazio eta antolatzeko askatasunari. Osasun-langileen, erabiltzaileen eta ordezkari sindikalen batzordeak eratu behar dira ospitaleetan, osasun-arretaren kalitatea kontrolatzeko eta behar diren baliabideak eskatu ahal izateko.

9. Bankaren nazionalizazioa, finantza sektorearen baliabide erraldoiak osasunaren eta gizarte beharren zerbitzura jartzeko. Hori da langabeziaren eta pobreziaren aurka borrokatzeko modu eraginkor bakarra, nazioarteko erakunde ekonomikoek eta haien zerbitzura dauden gobernuek miseriara bultzatzen gaituzten neurriak hartu besterik ez baitute egiten.

10. Langileen eta gazteen masa-mobilizazioak bultzatzeko prestatu behar gara, krisi sanitario, sozial eta ekonomiko honi aurre egiteko zapalkuntza soziala jasaten dugunon aldarrikapenak defendatzeko.

Euskal Herrian, Estatu espainiar eta frantsesean, Italian, Europa osoan edo AEBetan aurkezten den egoera oso serioa da langile klasearentzat. Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko presidenteak mehatxatu du, " 2008ko krisiaren antzeko eszenatoki baten aurrean egon daitekeela mundua", hau da: kaleratze masiboak, murrizketa gehiago, pobrezia eta desberdintasun sozial gehiago.

Kapitalistak, eurek eragindako hondamendiaren faktura guri pasatzeko prestatzen ari dira. Haien sendotasun eta argitasun berarekin erantzun behar dugu. Ezin gara besoak gurutzatuta geratu. Erantzun eta mobilizazio masiboa antolatu behar da, eta mundua gobernatzen duen aberats gutxiengoaren presio jasanezinen aurrean amore emango ez duen ezker borrokalaria eraiki.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.