• Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

    Herriak antolakuntzarekin erantzun dio PPren Generalitatearen eta PSOEren Gobernu zentralaren utzikeria kriminalari

  • Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

    Gaza, Zisjordania, Libano. Israelgo erregimen naziak mundua mehatxatzen du

  • EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

    EH Bildu eta Pradalesen Jaurlaritza. Herri akordioak ala klase borroka?

  • Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

    Etxebizitza eskubide bat da. Etxejabeen, errentadunen eta espekulatzaileen aberasteak amaitu egin behar du

  • Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

    Gerra inperialistak, genozidioa eta totalitarismoa. Komunismo iraultzailearen indarrak eraikitzeko unea da!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5


International Left Solidarity Committee-k gonbidatuta Euskal Herria Sozialistako kide bat Ipar Irlandan izan da hiru hitzaldi ematen (Belfast, Strabane eta Derry).

Hiru hitzaldi hauetan Euskal Herria Sozialistako kideak mundu mailako eta Euskal Herriko arazo nazionalaz hitzegin zuen. Hitzaldi hauetan gure kideak esandako puntu garrantzitsuenetakoak jarri ditugu hemen:

XX. mende hasieran teoriak zeuden esaten zutenak kapitalismoaren garapenarekin arazo nazionala desagertu egingo zela. Sobietar Batasunaren erorketarekin ideia honek indarra hartu zuen berriro, aldi berean burgesiak etorkizun oparoa genuela zabaltzen zuelarik. Baina mundu mailara begirada bat botatzen badugu ikus dezakegu arazo nazionala ez dela desagertu, arazo konplexuago bihurtu da. Desagertuta ematen zuen lekuetan ere arazo nazionala agertu egin da berriro. Belgikaren kasua da adibideetako bat, eskuina Belgikaren batasuna defendatzen ari den bitartean flamenkoen eta baloien sentimentu nazionala indarra hartzen ari da.

Ez daukagu herrien arteko berdintasun gehiagoko mundu bat kontrakoa baizik. Ezengonkortasuna handitzen ari den garai batean sartu gara, ezengortasuna maila guztietan, ekonomian, politikan, arlo militarrean (Afganistan, Irak...). Potentzia inperialistak beren interesak inposatzen jarraitzen dute nazio ahulenei eta bitartean nazio bakoitzeko burgesia bertako langileak eta herritarrak zapaltzen ari dira. Kapitalismoa infernu bat da gehiengoarentzat. Herrialde aurreratuetan kapitalismoak prekarietatea, langabezia, pobrezia... eskaintzen baditu garbi dago sistema ekonomiko honek ez duela ondo funtzionatzen. 

Zapalkuntza honetatik, historian zehar sarritan gertatu den bezala, klaseko borrokaren handitzea eman da azken urteetan mundu mailan. Europako herrialde ezberdinetan masa mobilizazioak eta greba orokorrak adibidez. Baina dudarik gabe prozesu garrantzitsuenak Amerika Latinan eman dira, 2000. urtetik prozesu iraultzaileak ikusi ditugu kontinente guztian Venezuelako iraultza bihurtu delarik erreferente nagusi. Eta garai berri honetako gertakizunek Euskal Herriko arazo nazionalean ere eragina dute.

Euskal Herriko gaiari buruz hainbat puntu ikutu ziren: Frankismoarekin gehiago gogortu zen Euskal Herriaren kontrako errepresioa, ETAren sorrera PNVk ez zuelako ezer egiten frankismoaren kontra, Estatu espainiarraren errepresioa ezker abertzalearen aurka, euskal preso politikoen eta beren senideen egoera latza, PSOEko zuzendaritzaren ezintasuna PP eta kapitalista espainiarrekin hausteko eta PNV eta euskal burgesiaren papera multinazional eta bankuen defentsan ezker abertzalea eta eskubide demokratikoak erreprimitzen.

Euskal Herriaren eskubide demokratikoak ez dira bermatuko sistema kapitalistan. Munduan ez dago herrialde kapitalistarik bere herritarren eskubideak bermatzen dituena, gizarte kapitalista guztietan daude ZAPALDUAK eta ZAPALTZAILEAK. Horregatik, eskubide demokratikoen aldeko borroka kapitalismoaren aurkako borrokarekin erabat lotuta dago. Nork egingo du borroka eskubide demokratikoen eta sozialismoaren alde?

PNV eta euskal burgesiak ez dute hori egingo, beren interesen kontra dijoa eskubide demokratikoen defentsa ere. Euskal burgesiak eta PNVk kapitalismoa defendatzen dute, eskubide demokratikoak bermatu ezin ditzakeen gizarte eredua hain zuzen. Honekin ikus dezakegu Euskal Herriaren eskubide demokratikoen aldeko borrokan burgesia eta PNV ez direla laguntzaile, etsaiak baizik. Langile klasea da, gainontzeko zapalduekin elkartuta, eskubide demokratikoak bermatu ditzakeen klase bakarra langile klasea baita kapitalismoarekin bukatzeko gai den klase bakarra. Marx eta Engelsek defendatzen zuten bezala, “munduko langileak elkartu zaitezte” lemarekin, kapitalismoari aurre egiteko modu bakarra langileen batasuna da. Burgesiak eta inperialismoak langileak zatitu nahi dituzte (bertakoak eta etorkinak, katolikoak eta protestanteak, euskaldunak eta espainiarrak...) hauek hobeto esplotatzeko eta iraultzaileek zapalduen batasunaren alde egin behar dute borroka. Kapitalistei beldur handiena ematen diotena hori da, langileen batasuna eskubide demokratikoen eta sozialismoaren alde.

Euskal Herria Sozialistak ahal duen guztia egingo du langileen batasuna bultzatzeko Euskal Herriaren benetako askatasunaren eta mundu sozialista baten alde.