Langile eta gazteen Kataluniako errepublikaren alde!

 Urriaren 1aren aurkako epaiketak are ageriago utzi du “independentzia judizialaren” fartsa eta erakutsi du aldez aurretik sententzia erabakita duen epaiketa politiko bat egiten ari direla: Kataluniako herria zigortu nahi dute autodeterminazio eskubidea gauzatzeagatik.

Azken egunotan Marchena epailea ikusi dugu arau prozesalak asmatzen akusatuen deklarazioak mugatzeko eta U1eko poliziaren indarkeria erakusten duten irudiak galarazteko. Horrekin batera, ikusi dugu ikaragarrizko akatsak egin eta akusazioan probak falta badira ere, fiskaltzako kide batzuek eskatu dutela epaiketan parte hartzen ari diren lau fiskalak kondekoratuak izan daitezela “O23az geroztik demokrazian izandako epaiketa garrantzitsuenean lan bikaina” egiteagatik.

Erantzun masiboa otsailaren 12an, 16an eta 21ean: Els carrers seran sempre nostres!

 Mugimenduaren erantzuna berehalakoa eta masiboa izan da. Milaka eta milaka langile, ikasle eta pentsionista atera dira kalera: O12an Sindicat d’Estudiantsek deitutako ikasle greba orokorrak Catalunyako ikasgelak hustu zituen epaiketa hastekoa zen egun berean; 16an milioi erdi pertsonak bete zuten Bartzelonako Gran Via eta 21ean greba orokor arrakastatsu batek kaleak bete zituen.

Eskubide demokratikoen errepresioak hornitzen du 78ko erregimena, Estatu aparatua depuratu ez zuen Trantsizio baten oinordeko da eta “Espainia batu, handi eta askea” defendatzen duten frankistez betea dago. Baina errepresio hau Kataluniako eta Estatu espainiarreko kapitalistek eragindako murrizketak, etxe kaleratzeak, sententzia matxistak eta lan eskubideen urraketen amesgaiztoa behin betiko bukatzeko borrokatzen dugunok defendatzen dugun aldaketa soziala geldiarazteko borondatearen fruitu ere bada. Hori dela eta, errepresio frankista garaitzeko modu bakarra 78ko erregimen monarkiko eta kapitalista garaitu eta langile eta gazteen Kataluniako errepublikaren alde borrokatzea da.

PDCATek eta ERCko agintari sozialdemokratek Pedro Sanchezen aurrekontuak lurperatu dituzte milaka eta milaka pertsonen presioa sentitu dutelako U1arekiko PPren argumentuak onartu dituen PSOE baztertzeko; halere, mugimendua itzaltzen saiatzen ari dira agintari horiek. Torraren Govern-ak, PDCATek eta Esquerrako agintariek preso politikoak askatzeko eta “errepublika egiteko” batasuna aldarrikatzen dute, modu abstraktuan, baina praktikan ahalegin guztiak egiten ari dira mugimendua geldiarazteko eta kalean masen mugimendua haztea eragozteko.

Nortzuk dira gure aliatuak?

Korrelazio indarrak Kataluniako errepublikaren aldekoak dira, mobilizazioetan erakutsi dugun bezala, baina errepublikaren aldeko indarra hazi daiteke langileen eta gazteen errepublika aldarrikatuta, kapitalismoaren izurri eta injustizia sozialak bukatuko dituen programa sozialista batekin. Horrexegatik garrantzitsua da sektore kontziente eta borrokalarienak hartzea askapen nazionalaren aldeko mugimenduaren buruzagitza, eta ez Quim Torraren Govern-ak, oraindik ez baitu hezkuntzako eta osasuneko murrizketa atzera botatzea planteatu ere egin.

Erreakzioa geldiarazi eta gure eskubideak erdiesteko bide bakarra gehiengoaren alde egin eta miseria eta etsipena eragiten dituzten bankari eta enpresari handien domeinua garaituko duen programa defendatzea da. Gure aliatuak eta borroka kideak Voxen aurka mobilizatu diren gazte eta langile andaluziarrak dira, M-16ean “Madrid está con el pueblo catalán” aldarrikatu duten madrildarrak eta Estatuko eta Europako gainerako zapalduak. Historiak erakutsi du preso politikoak amore eman gabe edo kontrapartida politikorik gabe askatzeko modu bakarra erregimen zapaltzailearen ordena sozialaren aurkako mobilizazio masiboa dela.

Martxoaren 16ean Madrilen 120 mila inguru gazte eta langile bildu ziren. Oso esanguratsua izan zen katalanez eta euskaldunez gain, zenbat jendek parte hartu zuen estatu espainiar mailatik. Manifestazio hau, Kolonen PP, Cs eta Voxek otsailean deitu zuten manifestazio kaxkarrarekin alderatu besterik ez dago, ulertzeko indarrak zein aldekoak ditugun jada, eta noraino hel gintezkeen irudikatzeko borroka iraultzailean elkartuz gero. Zentzu horretan, akats larria egin zuten beste behin Unidos Podemos, CCOO eta UGTko buruzagiek mobilizazio honen aurrean ez ikusiarena egiten. Manifestazio honek erakutsi zuen berriro, langile eta gazteen Kataluniako errepublikaren aldeko borrokak Estatu osoan faxismoaren, 78ko erregimenaren eta kapitalismoaren aurkako borroka bultzatzeko palanka bat gehiago dela.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.