Ultraeskuinaren eta faxismoaren gorakada mehatxu globala da langile klasea eta gazteriaren aurka. Trumpek, Mileik, Le Penek, Abascalek eta Netanyahuk, eskuin muturreko supremazistek, arrazistek eta sionistek argi utzi dute noraino heltzeko gai diren. Ikusi besterik ez dago Gazako genozidio lazgarria eta gure neba-arreba etorkinen aurkako progromoak, eta mugimendu feministaren, LGTBI kolektiboaren eta sindikalismo eta ezker borrokalariaren aurkako eraso amorratuak.
Gorakada hori sistema kapitalistak jasaten duen gainbehera organikoaren ondorio da, hau da, pairatzen ari garen militarismorik latzena eta gatazka eta gerra inperialisten ugaritzea krisi kapitalistaren fruituak dira.
Testuinguru horretan, Gobernu sionistaren ereduari jarraituz, zeinak herri palestinarra desagertarazteko asmoaren berri eman baitu inolako lotsarik gabe, Trumpek, bi aldiz pentsatu gabe, Groenlandia, Panama, baita Kanada ere eskuratzeko asmoa adierazi du!
Baina ez gaitezen engaina: nahiz eta Trumpek konplexurik gabe adierazten dituen inperialismo iparramerikarraren asmoak, Biden izan da, eta bere administrazioak ez du zalantzarik izan, praktikara eraman duena eta Ukrainako gerra eta Palestinaren eta Libanoren aurkako eraso bortitzak sustatu dituena.
Bai, Trump eta eskuin muturra mehatxu bat dira!, baina demokratak eta sozialdemokrazia, Pedro Sánchezen Gobernua barne, laguntzaileak dira; izan ere, migratzaileen aurkako salbuespenezko legeria bultzatu eta babestu dute, Israel hortzetaraino armatu eta Israelgo Estatuarekiko harreman guztiak mantendu dituzte, aurrekontu militar otanistak handitu, eta eskubideak murriztu dituzte, eta kalera jalgitzen garenak erreprimitu egin gaitu.
Desokupa eta banda faxistak nahi bezala jarduten dute
Erreakzionario horiek guztiek gauza bat oso argi dute: beren planak langileoi eta gazteoi inposatzea ez da erraza izango.
Hain zuzen ere, gu beldurtzeko eta zapaltzen saiatzeko Estatuaren aparatuan oinarritzen dira, polizian eta gero eta ultraeskuindarragoa den judikaturan, eta bat datoz talde eta banda faxistekin, adibidez Desokuparekin. Azken hauek komunikabide eta sare askoren babesa jasotzen dute, besteak beste, Elon Musken X plataforman. Gainera, Dani Esteve liderrak hainbat sindikatu polizialekin eta elkarte militarrekin sinatu ditu hitzarmenak, bere kideei formazio paramilitarra eta, zalantzarik gabe, ideologikoa emateko.
Gauza bera gertatzen da Euskal Herrian, ez baitago immunizatuta erreakzioaren aurka. Horrela Ertzainas en Lucha plataformak, Jusapol eta Jucil Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren sindikatu ultraeskuindarrekin harremanetan dagoenak, Eusko Jaurlaritzari "tinkoago eta askatasun handiagoz" jarduteko oniritzia eskatzen dio, grebak, mobilizazioak eta etsitzen ez dugun ezker borrokalari hori gogorrago erreprimitu ahal izateko.
Errealitate horren aurrean, Pedro Sanchezen egungo Gobernuak eta haren aliatuek ez dute ezertxo ere egiten eta faxista hauen guztien zigorgabetasuna ahalbidetzen dute.
Langile eta herriaren borrokak eta kaleko borrokak bakarrik geldiaraziko ditu.
Gero eta antz handiagoa dago 30eko hamarkadan gertatutakoarekin. Esperientziak zerbait frogatu zuen, ordea: eskuin muturra eta faxismoa geldiarazteko kalean borrokatzea baino ez dago, eta ez, parlamentuko hitzaldien edo osasun-hesien bidez ezta ere elementu hauen laguntzailea den Estatu-aparatuan konfiantza izanda.
Ezker Iraultzaileak- Euskal Herria Sozialistak eta Ikasle Sindikatuak GKSk egindako deialdiarekin bat egin dugu U25ean masiboki mobilizatzeko, eraso erreakzionarioari eta gerra inperialistari aurre egiteko.
Faxismoa ez da iritzi bat, baizik eta krimena da. Pobreziara, gerra inperialistara amaiezinetara eta benetako hondamendi ekologiko eta sozialera kondentzen gaituen sistema kapitalista ustel honen ondoriozko krimena da. Horregatik, faxismoa historiaren zaborrontzira bidaltzeko, behar-beharrezkoa da antolatzea, kaleak okupatzea, borroka-batasuna indartzea eta iraultza sozialistaren bandera altxatzea. Asko dugu jokoan.