Bizkaian greba orokor baten alde

Joan den apirilaren 1ean, Bridgestone multinazional japoniarrak EEE bat iragarri zuen Basauriko (Bizkaia) eta Puente San Migueleko (Kantabria) lantegietan. Neurri hau bi lantegien aurkako eraso bortitza da eta guztira 546 langile kaleratzea ekarriko du: 335 Bizkaiko lantegian eta 211 Kantabriakoan. Enpresaren egoera ekonomikoarekiko kontrastea erabatekoa da: 2024. urtea 1.792,02 milioi euroko irabazi garbiarekin itxi zuen (285.021 milioi yen).

Hau ez da pneumatiko fabrika hauetan lan baldintzen aurka eginiko lehen erasoa. 2023ko abenduan, enpresak AEEE bat egin zuen, 2024 osoan iraun zuena, iazko produkzioa 100 egun baino gehiagoz geldiaraziz.

2025eko urtarrilean AEEEa luzatzeko negoziazioari berrekin zitzaion, baina enpresarien proposamena martxoaren 31ra arte soilik luzatzea zen. Multinazionalak produkzioa Poloniara eramateko asmoa duelako azaltzen da hori. Izan ere, 2025 honetarako 1.100.000 pneumatiko unitate ekoiztea aurreikusten zen, eta aurreikuspen hori 700.000ra murriztu zen urte hasieran. Faktore horiek guztiek argi eta garbi erakusten zuten zer nahi zuen enpresak: aurrez aurreko eraso bat prestatzen ari ziren, eta hori ekarri du EEE honek.

Desindustrializazioak amaitu behar du

Gero eta bizkorrago doan desindustrializazioaren eta kaleratze masiboen egoera hau erabat etsigarria da. Aurten, 3 lantegi handitan soilik, 800 lanpostu baino gehiago galdu dira: 171 Guardianen, 330 Sunsundegin, Altsasun, eta orain Bridgestoneko EEE honek suposatzen duen Damoklesen ezpata hau. Kaleratze guzti hauei, enpresa handi horiek materialez hornitzen zituzten lantegi eta azpikontrata txikietan zeharka izan diren kaleratzeak batu behar zaizkie.

Sektorearen egoera tamalgarria da. Europako industria-krisiak eta AEBetako inperialismoak agindutako muga-zerga berriek kaltetu nabarmena izango dute: mundu osoko langile klasea eta gazteria, Bizkaian jada egiaztatzen ari garen moduan.

Bridgeston planak geldiarazteko, Euskal Herrian greba orokor baten alde

Eusko Jaurlaritzak negoziatzeko egin dituen saiakerak ilusionismoa besterik ez dira, eta Glavistarekin edo lehenago Tubacexekin izandako negoziazio gogorren emaitza bera izango dute: hutsaren parekoa.

Orain Bridgestonek planteatzen duen erasoa oso larria da eta irmotasun berarekin erantzun behar dugu, lehen greba egun hauetan ere erakutsi dugun bezala, produkzioa erabat geldiaraziz eta gure lanpostuen defentsan masiboki mobilizatuz. Baina aurrerapausoak ematen jarraitu behar da, mundu guztia borrokan inplikatuz: langileak, familiak, langile eta ikasle mugimendu osoa… eta herritar guztiek gure borrokarekiko sinpatia eta elkartasuna erakustea ahalbidetuz.

Horretarako, Bizkaian greba orokor bat deitu behar da EEE honen aurka, duela 40 urte Euskalduna ixtearen aurkako borrokan gertatu zen bezala. Greba orokor bat, Bridgestonen EREari ezezkoa ematea bere aldarrikapenen erdigunean jarriko duena eta Euskal Herriko desegite industrialarekin aurka eta fabrikaren nazionalizazioaren alde egingo duena.

Deialdi honek babes masiboa izango luke Bizkaiko eta Euskal Herri osoko herritar guztien artean eta borrokan dauden dozenaka enpresarentzat erreferente bilakatuko litzateke. Duela urte gutxi, Tubacexeko langileek EEE bati aurre egin zioten anbizio handiko borroka plan batekin. Garaipen biribila lortu zuten, ehunka kaleratze saihestuz. Irabazi egin zuten eta gaur egun eredu dira milioika langilerentzat. Hori da bidea: greba, borroka eta mobilizazioa.

Inor ez dago soberan hemen! 

EEE hau geldiaraziko dugu!

Borroka da bide bakarra!

 

banner altsasu

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.