EUSKAL HERRIA SOZIALISTAk  “AHTrik EZ! INPOSAKETARIK EZ!!” lelopean Tolosako Triangulo plazatik abiatuta URTARRILAREN  26an, ARRATSALDEKO 5etan, egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egiten du.

AHTaren kostu ekononomiko, ekologiko eta sozialak ikaragarriak izango lirateke. Ez lituzke garraio arazoak konponduko: desplazamentu motorizatuen %0,15 soilik xurgatuko luke eta mila kamioi aterako lituzke errepideetatik, Irungo mugatik bakarrik egunero 10.000 kamioi baino gehiago pasatzen direlarik (Eusko Jaurlaritzaren datuak dira hauek).

Errekurtso publikoak xahutzen dira azpiegitura erraldoi eta garestietan eta, bitartean, gizarte izaerako gastuak murrizten dira egunetik egunera. Eta kontuan eduki behar da Hego Euskal Herrian Europako mailarik txikienetako batean gaudela horri dagokionez.

Multinazional europearren eta euskal burgesiaren irabaziak handitzeko proiektu bat besterik ez da gehiengoaren bizi baldintzak okertzen ari diren bitartean. Kapitalismoaren beste eraso bat da. AHTaren aurkako borroka beraz beharrezkoa da ingurunea, garraio publikoa eta gehiengoaren bizi baldintzak defendatzeko.

 

MOBILIZAZIOA AHTa GERATU ARTE!!

 

KAPITALISMOARI EZ!!

 

AHTrik EZ! INPOSAKETARIK EZ!!

 
 

(Mobilizazioari babesa emateko kalean banatuko dugun textua da hau)