Tolosako Sanblaspiko Gazte Asanbladak apirileko ostiral arratsaldetan hitzaldiak antolatu ditu Izaskun auzoko Otsabi Gazte Lokalean. Apirila Gorriaren helburua Tolosan sozialismoaren eta herrialde zapaldu ezberdinen arteko elkartasunaren aldeko jardunaldi batzuk antolatzea da. Hau aurrera eramateko, Boltxe, Komite Internazionalistak, Euskal Herria Sozialista eta Euskadi-Cuba eragileetako hizlariak izango dira Otsabin. Eta hilabeteari amaiera emateko, maiatzaren 1ean, Langile Eguna dela eta mobilizazio ezberdinetan parte hartu ondoren kontzertu eta festa giro alaitsuaz gozatuko dugu!

Egitaraua:

 

*Apirilak 4, 18:00etan: Errepresioaren aurka, askapen nazionalaren eta sozialismoaren aldeko borroka (Boltxe eta Euskal Herria Sozialista)

*Apirilak 11, 18:00etan: Palestinako gatazka (Komite Internazionalistak)

*Apirilak 11, 20:30etan: Denok Leidor aretora Noa israeldarra BOIKOTEATZERA!

*Apirilak 18, 19:30etan: Venezuelako iraultza (Euskal Herria Sozialista)

*Apirilak 25, 19:30etan: Kuba (Euskadi-Cuba)

*Maiatzak 1: Mobilizazioetan parte hartu ondoren festa giroa, kontzertuak...

 

Jardunaldi hauen bidez Tolosako herriari eta gazte mugimenduari ikuspegi kritiko bat eskaini nahi diogu. Ostiral arratsaldetan bertaratzera eta parte hartzera animatzen zaituztegu!

 

Sanblaspiko Gazte Asanblada

S.G.A.

 

 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.