Kreditu batekin konbalidagarriak izango dira jardunaldi hauek.

Noiz: Azaroak 4, 11, 18, 25

Non: Donostia, FILOSOFIA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

(Ikusi nolako hitzaldi eta bideo emanaldiak emango diren eta apuntatzeko baldintzak)

XXI. mendea iraultza aberatsez gainezka hasi da. Latinoamerika guztian zehar, masek bi eskuekin heldu diote euren etorkizuna eta gizartea eraldatzeko borrokari. Sistema zaharkitu honi alternatiba bat bilatzeko beharrak eraginda, sozialismoaren aldarrikapena langileen eta nekazarien oihu ozenena bilakatu da. Batzuk orain hemezortzi urte hiltzat jo zuten mamu “zaharra” egunerokotasunaren eszenatokian agertu da. Baina prozesu honen erdian, aldi berean, mahaiaren gainera eztabaida sakon bat azaleratu da. Zer nolakoa izan behar du XXI. mendeko sozialismoak? Honekin batera mota guztietako galderak planteatu dira: Zergatik huts egin zuen Sobietar Batasunak (“XX. mendeko sozialismoak”)? Zer egin krisian dagoen merkatu mundialaren agintetik askatzeko eta ekonomia berri bat eraikitzeko? Nola lortu pobreziarekin eta mota guztietako zapalkuntzarekin amaitzea gizarte benetan demokratiko bat eraikiz? Auzi hauen atzean ordea borroka zahar bat ezkutatzen da, hain zuzen ere, erreformismoa eta iraultzaren arteko borroka.


Eztabaida eta galdera hauen aurrean, ezin uka daiteke marxismoak aberastasun teoriko zabal bat eskaintzen duela. Materialismo dialektikoaren metodoak ikuspegi iraultzaile bat ematen du historiaren, ekonomiaren, filosofiaren, bizi dugun gizartearen, etab.en inguruan. Auzi guzti hauek askatzeko eta egungo prozesu iraultzaileak ulertzeko, ezinbestekotzat jotzen dugu iraganeko prozesu iraultzaileen azterketa sakon bat egitea eta marxismoaren ideiak eztabaidatzea. Honela beraz, jardunaldi hauen xede nagusia ideia hauek ahalik eta zabalen eta argien azaltzea da, beti ere egungo errealitate bizira ekarriz. Bide batez, ahalik eta parte hartze zabalena lortzea beti ere aberasgarriagoa izaten denez, parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu eta, nola ez, jardunaldi hauetara biltzera animatzen zaituztegu!



Kredituen Aitorpena


Jardunaldi hauetan izena eman eta erregulartasunez azaltzen direnek Bertaratze Ziurtagiri bat jasotzeko eskubidea izango dute, 16 ordutan zifratua eta Ikerketa Sozialisten Federiko Engels Fundazioak emana. Ziurtagiri honek kreditu 1en konbalidazioa suposatuko du EHUren Ibaetako Kanpusean matrikulatutako ikasle guztientzat.


Matrikula


Matrikularen prezioa 15€koa izango da. Matrikula burutzeko epea Azaroaren 4a izango da. Ordainketa burutzeko kontu zenbakia 3035 0156 83 1561023721 da, Euskadiko Kutxa (Caja Laboral). Ordainketa honegatik material sorta bat emango da, Manifestu Komunista bat euskaraz, Euskal Herria Sozialista aldizkariaren ale bat, Venezuelako iraultzaren inguruko liburuxka bat eta No Volverán DVDa.



Azaroak 4


15:30 - 19:30


Gradu Aretoa FIHEZIko eta psikologiako fakultatea


Marxismoa eta XXI. mendeko sozialismoa;

erreformismoa ala iraultza. (euskaraz)


Filosofia marxistaren oinarriak egungo teorialari

erreformisten aurrean. Ikuspegi filosofikoen, historikoen,

ekonomikoen eta sozialen arteko ezberdintasuna.


Bideo emanaldia: El viento que agita la cebada. Ken Loachen filmea



Azaroak 11


15:30 – 19:30


Ikus-entzunezko aretoa. FIHEZIko eta psikologiako fakultatea


Marxismoa eta emakumearen emantzipazioa. (gazteleraz)


Langile mugimenduan emakumeak jokatu duen

papera, bere askapenerako borroka eta sozialismoa


Bideo emanaldia: La sal de la tierra



Azaroak 18


15:30 – 19:30


Ikus-entzunezko aretoa. FIHEZIko eta psikologiako fakultatea



Errusia iraultzatik kontrairaultzara (euskaraz)


Frogaturik geratu al zen benetan komunismoa ezinezkoa

dela? Errusiako iraultzaren historia, tsarismotik habiatuz

eta Errusiako iraultza eta kontrairaultza azalduz.


Dokumentala: Ellos se atrevieron


Azaroak 25


15:30 – 19:30


Ikus-entzunezko aretoa. FIHEZIko eta psikologiako fakultatea


Latinoamerikako iraultza (gazteleraz)


Krisi kapitalista mundiala eta kapitalismo

latinoamerikarraren ahultasunak.

Iraultza Venezuelan eta Bolivian, kontinente

guztiarentzat inspirazio iturri


Dokumentala: No volverán. Manos Fuera de Venezuelak eginiko dokumentala