Kalean dago jada Euskal Herria Sozialista, Euskal Herriko aldizkari marxistaren hurrengo alea, 27. Aldizkari hau jasotzeko, gurekin kolaboratzeko, marxismoari buruz hitzaldiak antolatzeko edo ideia hauekin interesatua bazaude, JARRI HARREMANETAN: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., helbidean, 685720939 telefono zenbakiaren bidez edo bisitatu Engels Ateneoa Tolosan (Errementari kalea, 8. Alde zaharra).
Hauek dira ale honetan aurkituko dituzun artikuluak:
Editoriala: Euskal Herriak Alternatiba iraultzailea behar du.
Lenin, Iraultza sozialista eta nazioen autodeterminazio eskubidea II
Langile mugimendua eta kapitalismoaren krisia: alternatiba marxista baten alde!
Hegoafrikako munduko futbol txapelketa: luxua eta harrokeria pobreziazko itsasoan.
Txina, kapitalismoa eta klase arteko borroka.
Ekonomia marxistaren oinarriak IV: Balioaren teoria
Hego Euskal Herriko langile klasea eta irailaren 29ko greba orokorra.
Euskal Herrian egingo diren manifestazioetan ere aurki gaitzakezu aldizkaria lortzeko, nahikoa da gure kideren batengana hurbiltzea. Harpidedun ere egin zaitezke, urtean 10 € ordainduta ale guztiak etxean jasoko dituzu.