Aparatu judizialaren ekintzak, berriro ere, justiziak ezin duela klase menperatzailearekiko independentea izan erakutsi digu. Azken finean, justizia klaseko justizia bat dela beti, komunikabideek eta politikari burgesek hori ukatzeko ohikotasunez hainbat eta hainbat kanpaina egiten badituzte ere.

Urtarrilaren 19an Auzitegi Goreneko epaileek Jarrai, Haika eta Segi erakunde terroristak direla dekretatu zuten. Sententzia honekin sei urteko gartzela zigorra ezarri zaie 23 gazteri, burgesia espainiarraren “demokrazian” eta Estatu aparatuan kabidarik ez dutela diruditen ideia batzuk defendatzearen delituagatik bakarrik. Sententzia honek Garzonek sorturiko “dena ETA da” tesiari ematen dio arrazoia, iaz Audientzia Nazionalak emitutako erabakia zuzenduz, zeinaren arabera erakunde ilegalak kontsideratzen ziren.

“Jarrai-Haika-Segi kasua” epaiketa-fartsa baten adibide garbia da. Berrogeita bi ezker abertzaleko militante gazte auziperatuak eta kondenatuak izan dira euren ideiengatik, antolaketaren edota adierazpen eskubideak bezalako eskubide demokratikoei eraso asaldagarria eginez. Sententzia honek aurrekari oso larria ezartzen du gazteria osoarentzat eta langile klasearentzat eta salto bat gehiago suposatzen du jada ohiturik gauzkan burgesia espainiarraren eta euskaldunaren aparatu judizialaren eskalada errepresiboan.

 

Klase menperatzailearen neurrirako justizia

 

Aparatu judizialaren ekintzak, berriro ere, justiziak ezin duela klase menperatzailearekiko independentea izan erakutsi digu. Azken finean, justizia klaseko justizia bat dela beti, komunikabideek eta politikari burgesek hori ukatzeko ohikotasunez hainbat eta hainbat kanpaina egiten badituzte ere. Kasu honetan, aparatu judizialak berak ez du erreparorik izan bere doktrina propioa zapaltzeko honek burgesia espainiarraren eta Estatu aparatuko sektore erreakzionarioenen interesak defendatzen laguntzen badu, eta Euskal Herriko ezkerreko gazteriaren eskubideak ankerki erasotzea suposatzen badu ere.

Aurreko sententziak Segi ezin zela terroristatzat definitu zioen, erakunde honek ez baitzituen armak eta leherkariak erabiltzen. Baina Auzitegi Gorenaren sententziarekin, erakunde hauen posizio independentista nahikoa da “ETAren zati” kontsideratzeko. Aurrekari erabat larria sortzen da honekin etortzeko diren Egunkariaren, Herriko Tabernen eta beste hainbat kolektiboren aurkako epaiketentzat, Euskal Herrian independentziaren alde agertzen diren edota sozialismoarengatik borrokatzen duten haien kontrako sorgin ehiza bati ekitea baimenduz epailetzari. Hemendik aurrera sei edo hamabi urtetako kartzela zigorretara kondena ditzakete, talde armatuko kide izatea egotziz, etxebizitza duin baten alde, prekarietatearen aurka edota euskal preso politikoen hurbilketaren aldeko borrokan gailendu diren ezker abertzaleko militanteak.

PSOEren gobernuak, bere lehendakariordearen bitartez, sententzia “interesgarria” dela adierazi du Alderdi Popularraren posizioetara hurbilduz, zeinak soilik bide errepresiboaren aldeko apostua egiten duen, eskubide demokratikoen defentsa egin beharrean Estatu aparatua faxistetaz depuratuz, eta lehen lekuan Auzitegi Gorena, lehengo Ordena Publikoaren Auzitegiaren ondorengoa baita, epaile-fiskal frankistez beterik dagoen auzitegia.

PNV ere estrategia errepresiboaren zati da

GARAK argitaratu zuen elkarrizketa batean, Asier Tapiak, Jarrai-Haika-Segi kasuan auziperatuetako batek, “dena ETA” dela asmatu zuena PNV izan zela baieztatzen zuen. Elkarrizketa berean, PSOEri dispertsioaren proposamena egin izana Ardantza lehendakari ohiak arrotasunez onartzen zuela salatzen zuen Asierrek, eta gazte erakundeei dagokienean, PNVren gorputz armatua, Ertzantza, izan dela kolpatu, zigortu, torturatu eta ezker abertzalearen eskubide zibil eta politikoak erasotu dituena. Hauxe da PNVren benetako aurpegia, eskubide demokratikoen aldeko fraseologia erabiltzen badu ere. PNVk, beste edozein kontsiderazioren gainetik, euskal kapitalisten defentsa jartzen du ororen aurretik. Gauza bat ukaezina da: Jarrai 1979an jaio zenetik bere militanteak jarraituak, atxilotuak, torturatuak…izan dira Ertzantzaren, Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren eskutik.

Horregatik, Euskal Herriaren eskubide demokratiko nazionalen aldeko borrokak ez du inoiz euskal burgesiaren eta bere instrumentu politikoaren, PNVren, babesik jasoko inoiz. Euskal Herriaren eskubideen aldeko hitzak erabiliko dituzte komeni zaien unean, baina gertakariek argi eta garbi erakutsi duten bezala ez dute pausu praktiko bat bera ere emango berauek lortzeko.  Beraien adierazpen hipokritek gazteak eta langileak nahasteko besterik ez dute balio, eta are gehiago aste hauetan bizitzen ari garen une zail hauetan. Ez dugu konfidantza gramo bakar bat ere izan behar euren hitz faltsuetan, mezu polit eta bihotzoneko hauen atzean burgesia espainolaren interes berberak dituen burgesia bat ezkutatzen baita, onura propio bat lortzeko Euskal Herriko  langile klasearen eta gazteriaren gehiengo handi bat zapaltzea interestzat duen burgesia.

 

Sozialismoaren alde borrokatzea

 

Euskal Herriaren etorkizuna ezin da burges batzuek, hauek oso euskalduntzat azaltzen badira ere praktikan sistematikoki elkartu baitira euren klaseko anaiekin eta Espainian eta Frantzian eginiko negozio bikainekin, autodeterminazio eskubidea edota lurralde batasuna emango digutenaren konfidantzan oinarritu. Izan ere ondorioa justu kontrakoa da: euskal burgesia oztopo bat da borroka honetan. Euskal marxista iraultzaileok beharrezkoa dela uste dugu geure indarretan konfidantza izatea eta bai zapalketa nazionalaren eta bai sozialaren aurka borrokatzeko gai den klase iraultzaile bakarrerantz begiratzea: Euskal Herriko langile klaserantz eta gazteriarantz. Langileen esku dago irtenbidea eta gure helburuak lortzeko alternatiba. Greba orokorraren eta matxinadaren metodoetan oinarrituz, zapaldu guztiak biltzea ahalbidetuko duen masa borrokan oinarrituz, Estatuko espainiarreko eta frantseseko beste langile eta gazteriarekin bat eginaz, pairatzen dugun sufimendu hau sortu, mantendu eta zabaltzen duen sistema kapitalistaren aurka  borroka eginaz, garaipena eskura dezakegu. Horregatik, gaur inoiz baino gehiago, Euskal Herriaren eskubide demokratikoen aldeko borroka Sozialismoaren aldeko borrokarekin bereizezina da.

 

 

            Jarrai-Haika-Segiren aurkako

                 errepresiorik ez!!!

 

                Atxilotuak askatu!!!