Urriak 19 eta 26, eta azaroak 2 eta 9
Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (2.2 gela)
Isiltasun kontziente bat gordetzen da kapitalisten eta Estatu aparatuaren aldetik, belaunaldi berrien gogora ekartzea komeni ez zaizkien gertaera historikoen aurrean. Urteetan, oroimen historikoa berreskuratzeko milaka eta milaka pertsonen ahaleginek talka egin dute aurrez aurre mota guztietako traba burokratikoekin, ikerketa artxiboen ezkutatzearekin, epaileen axolagabekeriarekin, etab. Argi erakutsi dute oraindik ere frankismoaren oinordekoek boterearen kargu handienetan dirautela, Estatu aparatuak, faxismoaren krimenak zigorrik gabe uzteko behin eta berriz agertu duen konplizitatearekin eta eskuinak, oroimen historikoaren gaiarekin erakusten duen amorruarekin. Oraindik garai haietako errepresioaren zauriak irekita jarraitzen dute egungo langile eta gazte askorengan eta ez da harritzekoa, azken batean, iraganean sistema honen aurka altxa zirenen eta erail zituztenen aldarrikapenak oraindik ere funtsean betetzeke baitaude.
Hezkuntza sistemak eta komunikabideek gazte eta langileen iraganeko borroka iraultzaileak historiatik ezabatzen edota desitxuratzen dituzte etengabe. Baina gertakizun hauek perspektiba zabal batetatik hartuz, argi ikus daiteke gatazka horiek anaiartekoak izatetik urrun klase arteko borrokaren espresio indartsuenak izan zirela guztiak, eta iraganean bezala, etorkizunean ere mota honetako gertaerak ematea saihestezina dela.
Marxismoaren ekarpen garrantzitsuenen artean historia ulertzeko ikuspegi materialistarena dago. Hemen oinarrituz, jardunaldietako lehen hiru hitzaldietan, prozesu historiko gertukoenak eta egungo egoera ulertzeko erabakigarrien zaizkigunak landu nahi ditugu, 30. hamarkadatik eta gerra zibiletik hasiz, “trantsizioa” deiturikoa barne eta baita bide batez Estatu frantziarreko 68ko maiatzeko iraultza ere. Azken hitzaldian berriz, egun bizi dugun egoeraren inguruan hausnartu nahi genuke: krisiaren dinamika, kapitalistak hartzen ari diren jarrera, langileen eta gazte mugimenduaren indarra, aurrera begira ditugun erronkak eta egungo garaietako iraultza sozialistaren perspektiba landuz.
Sozialismoaren ideien eztabaida kapitalistek geroz eta gehiago kontrolatu nahi duten hezkuntza sistema honetatik kanpo geratzen da. Baina bestalde, gizarte eredu hau irauli nahi dugunontzat erabat ezinbestekoa zaigu eztabaida hau garatzea. Honela beraz, jardunaldi hauetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.
Urriak 19
15:30-19:30
Langile mugimendua eta kapitalismoaren aurkako borroka gaur egun (euskaraz)
Bideo emanaldia: Sicko (Michael Moore)
Urriak 26
15:30-19:30
Martxoaren 3a Gasteizen eta Trantsizioa (gazteleraz)
Bideo emanaldia: La revolta permanent (Lluís Danès)
Azaroak 2
15:30-19:30
68ko maiatza. Gazteen eta langileen borroka iraultzailea (euskaraz)
Bideo emanaldia: El espíritu de mayo del 68 (William Klein)
Azaroak 9
15:30-19:30
II. Errepublika, gerra zibila eta langile iraultza (gazteleraz)
Bideo emanaldia: Revolución y Guerra civil (Instituto del Pensamiento Socialista-Karl Marx)
Kredituen aitorpena
Jardualdi hauetan izena eman eta erregulartasunez azaltzen direnek Bertaratze Ziurtagiri bat jasotzeko eskubidea izango dute, 16 ordutan zifratua eta Ikerketa Sozialisten Federiko Engels Fundazioak emana. Ziurtagiri honek aukera askeko kreditu baten konbalidazioa suposatuko du plan zaharrean matrikulaturik dauden EHUko ikasle guztientzat. Bolognako planekin aukera askeko kredituak ezabatu egin direnez, plan berrian matrikulaturik dauden graduko ikasleak ez dute ezer konbalidatzeko. Hala ere, ate guztiak zabalik daude parte hartu nahi duten guztientzat eta eskertzekoa litzateke gogoa izanez gero jardunaldietara bertaratzea, noski, erabat dohainik eta konpromisorik gabe.
Matrikula
Matrikularen prezioa 15 eurotakoa da. Matrikula burutzeko epea Urriaren 19 izango da. Ordainketa egiteko kontu zenbakia 3035 0156 83 1561023721 da, Euskadiko Kutxa (Caja Laboral). Ordainketa hau egiten duen orori material sorta bat entregatuko zaio, EHS aldizkariaren azken alea ,eta “Marxismoa eta langile klasea” eta “Marxismoa eta askapen nazionala” liburuak.
Informazioa
Euskal Herria Sozialista – Telefono zenbakia: 685 720 939
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
www.euskalherriasozialista.net
Antolatzaileak
Federiko Engels Fundazioa-Euskal Herria Sozialista
Laguntzailea
EHU-UPV