Kalitatezko hezkuntza publiko presentzial baten alde, ikasgela seguruekin!
Irakasleak kontratatzeko, ratioak murrizteko eta arrakala digitalarekin amaitzeko plan eraginkor baten alde!

2020-2021 ikasturtea kaosaren erdian hasten da, eta ez dago kalitatezko hezkuntza publiko presentziala, eta ikasgela seguruak bermatzeko plan eraginkorrik.Horren aurrean, bai Hezkuntza Ministerioak, bai Nafarroako eta EAEko gobernuek uko egin diote arazoa errora joan eta baliabide masiboak inbertituz, hezkuntza publikoa erreskatatzeko plan bat abian jartzeari. Eta ez dute hori egin, ez dituztelako hezkuntza publikorako aurrekontuak handitu nahi. Horren aurrean, milaka milioi euro eskaini dizkie Ibex 35eko enpresa eta banku handiei, eta dirutzak itunpeko hezkuntza pribatuetara edota AHTa bezalako obretara.

Azken hilabeteetan gazteok COVID 19aren agerraldiak leporatzeko kanpaina higuingarri bat jasan behar izan ondoren, selektibitatea eta hauteskundeak inposatzen zituzten bitartean, orain pandemiaren goraldi betean ikasgeletan sartu nahi gaituzte. Hori guztia, nahiz eta Hego Euskal Herrian pandemiak maila larriena hartu duenean, eta hainbat hilabetetan ikasgeletara seguru itzultzeko neurri eraginkorrik hartu ez dutenean.

Urkulluren eta Chiviteren Gobernuak: murrizketak eta gela masifikatuak, aski da!

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak entzungor egitea erabaki dute hezkuntza-komunitateak aurreko ikasturte amaieratik planteatu ditugun aldarrikapenei. Propaganda asko egiten saiatu dira, maskarak erabiltzea eta antzeko neurriekin, baina ez dute inolako irtenbiderik ematen; ikasgelako ratioak mantendu egiten dira, eta irakasle eta errefortzu gehiago kontratatzeari dagokionez, "Ikusi arte itxarotean" oinarritzen dira.

Nafarroako gobernuak jada zehaztu du udan iragarri zituen 666 kontratazio berriak, azkenean 173 izango direla. Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak berriz abuztuaren 28an egin zuen agerraldia, irakasleak lanean hasteko 4 egun faltan. Gainera, argi eta garbi gezurretan aritu zen, inolaz ere aitortu gabe gaur egun EAEko ikastetxeetan dagoen masifikazioa. 1.000 irakasleren kontratazioa aurreikusi daitekeela esan arren -ez litzateke inolaz ere nahikoa izango- hori ere ez da benetako plan batean oinarritzen. Norbait kontratatzeko premiarik dagoen ikusten joatean datza. Era berean, ez da inolako baimen ordaindurik planteatu seme-alabak zaintzen geratu behar duten gurasoentzat.

Urkulluren Gobernua joan den ikasturte amaieran saiatu zen inolako bermerik gabe gu klaseetan sartzen. Bere asmoa eta patronaleko bere lagunena mundu guztia ahalik eta lasterren lan egitera bidaltzea zen. Hori da, orain ere euren lehentasun bakarra, eta ez familia langileentzako kalitatezko hezkuntza eskeintzea. Haientzat negozioak beti daude beste ezeren gainetik – gure osasuna barne –.

EAJk urteetan aplikatu ditu hezkuntza publikoari murrizketak egiteko eta erasotzeko politikak, hezkuntza pribatu-itunpekoaren mesedetan. Horrek ikaragarri handitu du klaseko arrakala soziala, pandemian zehar areagotu dena. Orain, familia xumeetako milaka eta milaka ikasleren hezkuntzarako eskubidea ukatzeaz gain, gure eta gure senideen osasuna ere arriskuan jartzen da. Jakina, aurrez aurreko hezkuntza nahi dugu, online klaseen hondamendia ez errepikatzeko, baina horretarako beharrezkoak diren baliabideak inbertitu behar dira.

Hezkuntza Ministerioaren betebeharren utzikeria eta eskuinaren ofentsiba

Egoera horren aurrean, Hezkuntza Ministerioak beste alde batera begiratzea eta hilabete hauetan ezer ez egitea erabaki du.
Horrekin, eskuinaren ofentsiba indartzen dute. Diaz Ayusoren politikak Madrilgo Komunitatean, esaterako, horren erakusgarri dira. Baina PP, CS eta Voxen, nahiz EAJko eskuinaren marka berdina da leku guztietan: pribatizazioa, murrizketak eta lan-prekarietatea, eskubide demokratikoen aurkako erasoak...

Ezkerreko gobernu batek berehala jarri beharko luke martxan hezkuntza publikoa erreskatatzeko plan bat, egoera hori iraultzeko, baina PSOE-UP gobernuak uko egin dio horri, eta COVIDA 19k gehien zigortzen dituen langile familiak bazterrean utzi ditu. Berehala zuzendu behar duzue!

Borroka da bide bakarra!

Berri oso ona dela deritzogu ELA, LAB, STEILAS, CCOO ETA UGT sindikatuek hezkuntzan grebara deitu izana irailaren 15ean, eta indarrak batzeko ikasleei egun horretan ere greba egitera dei egiten diegu irakasle eta langileekin batera. Greba deialdi honek eta irakasle eta langile familietan dagoen haserre biziak argi erakusten du Urkulluren gobernua erabat isolaturik dagoela. Zalantzarik gabe borroka honi jarraipena ematea eta langile eta ikasleak elkarrekin aurrera jarraitzea gakoa izango da gure aldarrikapenak eskuratzeko. Horregatik, Ikasle Sindikatuak ikasle guztiei dei egiten diegu irailaren 15ean EAEn irakasle eta langileekin batera greba orokorra egitera eta 16, 17 eta 18an ikasle greba mantentzera Estatu mailako ikasleekin batera, honako aldarrikapen hauek lortzeko:

1. BPGren % 7ko inbertsioa irakaskuntza publikoan. 100.000 milioi euroko partida bat onartzea – Ibex35eko enpresa eta banku handiei emandako kopuru bera –, hezkuntza publikoa erreskatatzeko. Banketxeentzat dirua badago, irakaskuntza publikoarentzat egon behar du.

2. Hezkuntza presentziala! Ikasgeletara baldintza duinetan eta segurtasun-baldintzetan itzuli ahal izateko: ikasgela bakoitzeko ratioak 15 ikaslea murriztea. Ikastetxe publikoak eraikitzeko eta eraikinak eta espazioak gaitzeko plan bat abian jartzea, neurri horiek bermatu ahal izateko.

3. Estatuan 165.000 irakasle eta Hego Euskal Herrian 10.000 irakasle kontratatu behar dira, banakako arreta bermatuz ( % 33 gehiago).

4. Osasun-langileak, psikologiako profesionalak, jantokietako langileak eta garbiketa-langileak kontratatzea ikastetxe publiko guztietan. Enplegu guztien defentsan, plantilla publikoetan sartuz, lan-eskubide guztiekin.

5. Gobernuak bermatu behar du ikastetxeetan maskarak, eskularruak, gel desinfektatzaileak eta beharrezko osasun-material guztiak emango direla.

6. Arrakala digitalarekin amaitzea. Gailu digitalen banaketa masiboa eta prestakuntza digitaleko doako ikastaroak irakasleentzat, familientzat eta ikasleentzat.

7. Familia kontziliazioa bermatzeko baimen ordainduak gure gurasoentzat.
 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.