Joan den urtarrilaren 21ean jakin genuen Guardian Glass multinazionalak Laudioko fabrikari buruz hartu zuen behin betiko erabakia: oraindik lantegian zeuden 171 langileak kaleratzea eta lantegia ixtea. 171 langile, egun luzez ziurgabetasun paregabearekin egon direnak.
Joan den urtarrilaren 21ean jakin genuen Guardian Glass multinazionalak Laudioko fabrikari buruz hartu zuen behin betiko erabakia: oraindik lantegian zeuden 171 langileak kaleratzea eta lantegia ixtea. 171 langile, egun luzez ziurgabetasun paregabearekin egon direnak.Denbora-tarte horretan, ez EAJ-PSEren Gobernuak, ez Laudioko Udalak, ez erakunde publiko bakar batek ere, ez du atzamarrik mugitu multinazionala enpleguari eustera behartzeko.
Azken 40 urteetan lanpostu galera izugarria izan da. Guardianeko estatubatuarrek garai bateko Villosa erosi zutenean (beira ekoizlea zen, eta martxan zegoen 30eko hamarkadaz geroztik), lantegiak 1.500 langile baino gehiago zituen. Behin betiko ixteko multinazionalaren argudioa fabrikaren errentagarritasun falta eta labe nagusiak jasaten duen narriadura da. Hala ere, hori errealitatetik oso urrun dago. 2023an lantegiak 3,6 milioi euroko irabaziak izan zituen, 73 milioitik gorako salmentaren ondorioz.
Etekin-jasa hori ez dator bat langileen errealitatearekin, produkzio-lerroen zatiketaren eta deslokalizazioen etengabeko mehatxupean bizi baitira.
2012an, enpresako zuzendaritza saiatu zen eguzki-beiraren fabrikazioa kentzen eta inplikatutako 120 langileak kaleratzen. Une horretan, Guardianek 1.000 langile zituen eta 160 milioi eurotik gorako negozio-bolumena. Haizetakoak fabrikatzeko sektorean bakarrik, lantegiak 1,5 milioi unitateko ekoizpena gainditu zuen 2010ean.
Ondoren, 2020an, plantilla askoz ere txikiagoarekin (434 langile), automobilerako haizetakoen atala (Glavista) saldu zitzaion Parter Capital funts putreari, eta horrek 225 langilera murriztea ekarri zuen. Handik urte gutxira, Glavistak hartzekodunen konkurtsoan amaitu zuen, eta kontratua azkentzeko EEE bat aurkeztu zuen, langile guztiak kaleratuz.
Aialako bailarako enpresen kaleratze eta itxiera egoera erabat desesperatua da: 2 urte baino gutxiagoan 500 lanpostu industrial baino gehiago galdu dira eskualdean ezarrita zeuden lantegi handietan: Glavista, Guardian eta Vidrala. 500 kaleratze horiei enpresa handiak materialez hornitzen zituzten lantegi txikietan eta azpikontratetan zeharka gertatu diren kaleratzeak gehitu behar zaizkie.
Maniobra horiek guztiek argi uzten dute zein zen Guardianen asmoa duela hamarkada bat baino gehiagotik: Laudioko lantegia ixtea kosta ahala kosta. Nahiz eta orain erakunde nagusiek, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Udalak, behin eta berriz esan ez zegoela arrisku horren seinale izpirik, errealitatea oso bestelakoa zen. Ez da jenio bat izan behar plantilla murrizten eta enpresa zatitzen eta zatika saltzen hamarkada bat eman zuen enpresa baten amaiera zein izango zen konturatzeko.
Iragarkia argitaratu eta berehala, Enpresa Batzordeak greba mugagabea deitu du, labea ez itzaltzeko. Labe hori fabrikaren erdigune neuralgikoa da, eta deskonexioaren mehatxua Damoklesen ezpata bat zen. Labea itzalita, inor ez zen egoeraz arduratuko. Greba deialdia egin ondoren, eta Laudion eta Aiaraldean piztu den aldeko sentimenduaren ondoren, zuzendaritzak lehenbailehen itzali zuen labea, kasu horien aintzat hartu behar den araudi teknikoa eta segurtasunekoa urratuz.
Eusko Jaurlaritzaren negoziazio saiakerak itxura egitea baino ez dira, eta Glavistarekin edo lehenago Tubacexekin izandako negoziazio latzen emaitza bera izango dute: bat ere ez.
Izan ere, Lakuako gobernuak eman dio argi berdea labea itzaltzeari eta, ondorioz, enpresa ixteari.
Testuinguru horretan, gehiengo sindikalaren, enpresa-batzordearen eta SOS Aiaraldea plataformaren estrategiak izan behar du fabrika okupatzea eta, horrela, lantegia eraistea eragotea. Laudioko langile eta gazte guztiei dei egin behar zaie okupazio horretan parte hartzera eta elkartasun-ekintzak deitzera. Enpresa Batzordeko lankideek planteatu dutenaz bestera, greba eta mobilizazioak zabaldu eta hedatu behar ditugu. Deitutako greba mugagabea mantendu eta luzatu egin behar da, Aiaraldean Guardianen itxieraren eta eskualdeko industriaren desegitearen aurka eta fabrika nazionalizatzearen alde greba orokorra deituz.
Urrats horiek Laudioko, Aiala bailarako eta Euskal Herri osoko herritarren artean babes orokorra izango lukete, eta borrokan ari diren dozenaka enpresentzako erreferente bihurtuko litzateke. Duela urte gutxi, Tubacexeko langileek EEEari aurre egiteko borroka plan anbiziosoa garatu zuten, eta garaipen biribila lortu zuten, ehunka kaleratze saihestuz.
Irabazi egin zuten, eta gaur egun eredu dira milioika langilerentzat. Hori da bidea: greba, borroka eta mobilizazioa.
Guardian ez itxi!
Borroka da bide bakarra!