Astero bezala, Euskal Herria Sozialistako kide Ibon Artolari elkarrizketa egin diote Txolarre Irratian. Oraingoan Japonian izandako hondamendi nuklearraz aritu da.

Asteroko bisita egin digu Ibon Artola kolaboratzaileak Txolarre Irratira. Oraingo honetan Japonian izan den hondamendian jarri du arreta. Bere hitzetan Fukushiman izan den hondamendi nuklearra "ez du naturak bakarrik eragin". Energia nuklearraren gainean zein interes izkutatzen diren azaldu digu gaurkoan Euskal Herria Sozialista aldizkariko kideak. Japonia da nuklearizatuena dagoen herrialdeetako bat munduan, eta ondoan dugun Frantziako Estatua da bestea. Ibonen iritziz, "aurrerapen teknologiko hauen guztien atzean interes kapitalista eta inperialistak ezkutatzen dira eta horrek arriskuan jartzen du milako herritarren osasuna". Bukatzeko, energia iturrien nazionalizazioaren bitartez, "ingurumenarekiko jasangarriagoa izango litzatekeen politika energetiko bat" gauzatu ahal izango genukeela uste du Ibon Artolak.

Entzuteko, www.txolarre.org web gunean sartu eta aurkitu “Japonian gertatutako hondamendi nuklearraz Ibon Artolarekin” izenburudun sarrera.