OTSAILAK 7 GASTEIZ · 18:30 IPARRALDE GIZARTE ETXEA
Israelgo erregimen kolonialak 50.000 lagunetik gora erail ditu Palestinan azken urtebetean, datu ofizialen arabera. Nolanahi ere, hainbat ikerketek (besteak beste, The Lancet medikuntza-aldizkari britaniarrarenak) ohartarazi dute kopuru hori 200.000tik gorakoa ere izan daitekeela, identifikatutako eta zenbatutako hildakoei gaitz infekziosoen, ur eskasiaren eta gosetearen ondorioz hiltzen ari direnak ere gehitzen badizkiegu. Gaur egun inor gutxi ausartzen da ukatzera genozidio planifikatu baten aurrean gaudela; halaxe adierazi dute, gainera, Francesca Albanesse NBEko errelatoreak edota Nazioarteko Justizia Auzitegiak, besteak beste.
Testuinguru horretan, eta Israelgo erregimenaren nazioarteko irudi publikoa kolokan dagoen heinean, erregimen kolonialaren administrazioarentzat inoiz baino ezinbestekoagoa da bere kontakizuna elikatuko duen normaltasun irudia saltzea mundu mailan. Horretarako, 2005ean Hasvará (Propaganda) izeneko Ministerio zehatz bat ere sortu zuen. Ministerio horren helburua hau da: mundu mailako foroetan arte, musika, kultura, hezkuntza zein kirol munduko ordezkari israeldarren presentzia sustatzea, erregimenaren irudi jator bat emango dutelakoan, eta haren irudi publikoa garbituko dutelakoan.
Euskal Herrian ere presentzia israeldarra normalizatzen duten ekitaldien adibideak dauzkagu: Noa bezalako abeslariak, Premier Tech txirrindularitzataldea... Haien artean Tel Aviveko Maccabi saskibaloi- taldea da nabarmentzekoa. Israelgo kirol ordezkari honek paper garrantzitsua jokatu du azken hamarkadetan armada sionistaren aldeko publizitate kanpainetan. Bereziki polemikoa izan zen 2009an, Berun Urtua izeneko sarraskiaren zurrunbilo betean, klubeko delegaritza batek Gazako zerrendako operazioan ziharduen ejerzituari egin zion bisita. Propaganda ekitaldi horretan taldeko izar entzutetsuenek (besteak beste, Lior Eliyahuk) babes publikoa agertu zieten Gaza bonbardatzen ari ziren soldaduei. 2014an ere, Babes Hesia izeneko sarraskiaren testuinguruan, Maccabik ongintzazko partida bat antolatu zuen Cleveland Caballiers tald estatubatuarrarekin, Armadaren Lagunen Elkartearentzako dirua biltzeko. Horregatik, Tel Aviveko Maccabi nazioarteko Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpainaren jomugan dago, erregimen kolonialeko lehen mailako enbaxadorea baita.
Gauza jakina da, azken urteotan, Tel Avieko Maccabik Gasteiz bisitatu duen guztietan egoera gatazkatsuak gertatu direla: hala nola, adierazpen eta biltzeko askatasunaren murrizketak, atxiloketak, isunak eta justifikatu gabeko har, publikoaren aurka. Nolanahi ere, Baskoniako jarraitzaileen erantzuna eredugarria izan da beti, Palestinar herriaren aldeko aldarriak beti izan direlako presente Zurbanoko pabiloiko harmailetan. Bereziki eredugarria izan da Baskoniako jarraitzaileen erantzuna eredugarria izan da beti, Palestinar herriaren aldeko aldarriak beti izan direlako presente Zurbanoko pabiloiko harmailetan. Bereziki eredugarria izan da Indar Baskonia taldeko zaletuen jarrera, haien eskutik Palestinako banderak eta ikurrak beti izan direlako ikusgai partida horietan.
Gasteizko herriak aspaldi erakutsi du palestinar herriaren borrokaren aldeko jarrera konprometitua, Israelgo delegaritzak hiria bisitatu duen guztietan, baina ez da nahikoa. Horregatik, manifestu hau sinatzen dugunok zera exijitzen diegu Gasteizko eta Arabako erakunde publikoel zein Baskonia klubari:
Otsailaren 7an Gasteizen jokatzekoa den Baskonia eta Maccabiren arteko partida bertan behera utzi dezatela.
Hau bezalako ekimenek erregimen israeldarra presionatu dezakete genozidioa gelditu dezan, nahiz eta jakitun garen helburu hau mobilizazioaren eta antolakuntzaren bidetik lortu behar dugula. Basakeria sionista ez da bere kabuz geldituko, beraz ezin diogu mobilizatzeari utzi. Palestinar erresistentzia munduko zapaldu guztiontzat eredugarri izaten ari den honetan, gure elkartasunik beroena eta eraginkorrena helarazi behar diegu, sionismoaren eta bere normalizazio saiakeren aurka borrokatuz.
Ezin dugu onartu genozidioa normalizatzen duen ekitaldirik, ez gure hirian, ez inon. Palestinar herriarekiko elkartasunak Israelekiko harreman oro etetearen alde antolatzera eraman behar gaitu.
Maccabi Kanpora!