Kalean dago jada Euskal Herria Sozialista, Euskal Herriko aldizkari marxistaren hurrengo alea, 29. Aldizkari hau jasotzeko, gurekin kolaboratzeko, marxismoari buruz hitzaldiak antolatzeko edo ideia hauekin interesatua   bazaude, JARRI HARREMANETAN: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla , helbidean, 685720939 telefono zenbakiaren bidez edo bisitatu Engels Ateneoa Tolosan (Errementari kalea, 8. Alde zaharra).

Hauek dira bertan aurki ditzakezun artikuluak:

1.       Editoriala: Pentsioen erreformari ez!

  1. Lenin eta sozialdemokrazia poloniarraren desberdintasunak nazioen autodeterminazio eskubidearekiko.
  2. Kuban erreforma ekonomikoak: kapitalismorantz edo sozialismorantz?
  3. Potentzien arteko lehia munduko ekonomian.
  4. Mendebaleko Sahara: gizartearen eraldaketa sozialista helburu duen borroka iraultzailearekin soilik izan daiteke aske.
  5. Ekonomia marxista eta kapitalaren zikloa.
  6. Irlanda: ez dago askatasunik kapitalismopean

Egin zaitez harpidedun!! Lagundu aldizkaria Euskal Herrira zabaltzen!! (10 euro ordainduta 6 ale, urte osoko aldizkariak, zure etxean jasoko dituzu. Bidali zure datuak eta pasako dizugu gure kontu korrontea)
 
Euskal Herria Sozialista aldizkaria sozialismo iraultzailearen aldeko borroka bultzatzeko borondatearekin jaio zen orain dela 4 urte. Berlingo harresia erori zenetik, sozialismoaren eta marxismoaren aurkako eraso ideologiko ikaragarria eman da eta beharrezkoa da eraso hauei aurre egitea. Burgesiak behin baino gehiagotan esan du sozialismoa eta marxismoa hilda daudela, baina zergatik gastatu dute orduan horrenbeste indar eta diru hildako ideiak erasotzen? Kapitalisten kalterako, Amerika Latinan indarra hartzen ari da sozialismoaren ideia eta prozesu iraultzaile garrantzitsuak eman dira azken urteetan kontinente guztian. Konfiantza dugu, Euskal Herrian ere, kapitalismoak probokatutako bizi baldintzek behartuta sozialismoari begiratuko diotela langile eta gazte askok. Gero eta garbiago dago kapitalismoak zer eskaintzen duen eta galdera asko aterako dira: Zer egin krisiari aurre egiteko? Nola amaitu langabezia, prekarietatea eta pobreziarekin? Uste dugu marxismoak aberastasun teoriko zabal bat eskaintzen duela erantzunen bilaketa honetan. Ezinbestekotzat jotzen dugu iraganeko prozesu iraultzaileen azterketa sakon bat egitea eta marxismoaren teoriak berraztertzea.


Euskal Herriaren askatasunari garrantzia kendu nahi dioten "marxisten" iritziaren aurka, ez dugu ulertzen sozialismoaren aldeko borroka Euskal Herriaren subiranotasun nazionala eta presoen amnistiaren aldeko borrokatik aparte. Askapen nazionala eta marxismoa lotuta egon dira betidanik eta beharrezkoa da tergibertsazio hori ere gezurtatzea.


Gure helburua, aldizkaria langile eta gazte iraultzaileengana helaraztea da hauek izango baitira kapitalismoaren lurperatzaileak. Ziur gaude Euskal Herriko langile eta gazteek paper garrantzitsua jokatuko dutela Mundu osoan emango den kapitalismoaren aurkako borrokan. Lagun iezaguzu sozialismoaren aldeko borroka bultzatzen zure harpidetzarekin!!

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.